Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
2849

EDIKTUA, diru-zenbatekoa erreklamatzeko bideratutako 60/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 60/07 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Elena Basilia Moreno Cubero eta Imanol Viteri Jaureguizar.

Alderdi demandatua: Maria Antonia Nicolas Rebollo eta Pedro Maria Martin Moreno.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da. Hau dio hitzez hitz:

PROBIDENTZIA

Epaile-magistratua: Marina Ruiz Gomez andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zortziko apirilaren bederatzia.

1.– Bizilekuan bertan edo postaz komunikatzeko ahaleginik egin bada ere, parte demandatuaren helbidea edo bizilekua jakiteko egindako gestioek ez dute emaitza onik izan; eta Prozedura Zibilaren (PZLb) 1/2000 Legearen 156.4 eta 164 artikuluek xedatzen dutenarekin bat etorriaz, ediktu honen bitartez zitazioa egiten zaio Maria Antonia Nicolas Rebollori, judizioan ager dadin. Ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean paratuko da, judizioa egin arte (judizioa ekainaren 3an egingo da, goizeko 10:45ean hasita).

2.– Auzi-jartzaileari jakinaraziko zaio, nahi izanez gero, ediktua prentsa ofizialean edo nazio- edo probintzia-hedapeneko egunkari batean argitara daitekeela, baina bere kontura (PZLb, 164. artikulua).

Inpugnatzeko modua: berraztertze-errekurtsoa, epaitegi honetan aurkeztuta. Hala ere, inpugnatu arren, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera; errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Eskakizun horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2008ko apirilaren 9ko Probidentziaren bitartez, ebatzi du epaitegiko iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea, zitazio-eginbidea gauzatzeko hain justu ere.

Barakaldo (Bizkaia), 2008ko apirilaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala