Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2848

EDIKTUA, komunitate-kuoten erreklazio bati buruzko 991/07 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Aipatu diren autoetan honako ebazpen hau eman da:

PROBIDENTZIA

Epaia ematen duen epaile-magistratua: Cristina Garcia Quesada andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zazpiko azaroaren hamabosta.

1.– Aurreko idatziarekin eta Fuente Lavin prokuradoreak Barakaldoko Reketa 15 zenbakiko jabekideen komunitatearen izenean eta ordezkaritzaz ohartarazpen-prozedura eskatuz eta Maria Dolores Diez Gonzalez andreari 2.110,00 euro erreklamatuz aurkeztutako agiriekin osatu bitez autoak.

2.– Epaitegi honi lurralde honetako eskumena aitortzen zaio (Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen –PZLb-ko– 813-1 art.).

3.– Hasierako eskabideak Prozedura Zibilari buruzko Legearen 814. artikuluak jasotzen dituen baldintzak betetzen ditu, adierazten baita hartzekodunaren eta zordunaren nortasuna eta helbidea, bizi den lekua edo non egon daitekeen, eta zorraren jatorria eta zenbatekoa.

Honekin batera doa, baita ere, 815.2. artikuluak eskatzen duen bezala, batzarraren erabakiaren ziurtagiria, Jabetza Horizontalaren Legearen 21.2. artikuluan aurreikusitakoa, PZLb-ko 1.2. azken xedapenaren idazketa berriarekin bat. Erabaki horren bidez, batzarrean idazkari jarduten duenak presidentearen oniritziarekin jabekideen komunitatearekiko zorra likida dezan onartzen da. Erabaki horren berri badu eraginpeko jabeak, Jabetza Horizontaleko Legearen 9. artikuluan ezarritako moduan.

4.– Prozedura Zibilari buruzko Legearen 815. artikuluak xedatutakoari jarraiki, Maria Dolores Diez Gonzalezi errekerimendua egingo zaio,

jabekideen komunitatearekin lotutako jakinarazpen eta zitazio guztiak bidaltzeko aurretiaz emandako helbidean eta, halakorik ez badago, pisuan edo lokalean, edo azken batean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 164. artikuluan ezarritakoaren arabera, hogei eguneko epean 2.110,00 euro ordain diezazkion eskatzaileari; epaitegi honetan kreditatu beharko du hori. Bestela, epaitegian agertu beharko du, erreklamatutako zenbateko osoa edo zati bat ez ordaintzeko zein arrazoi duen laburki alegatu dezan, aurka egiteko idazki baten bidez.

5.– Ohartaraz bekio errekerituari:

1) Hogei egunetan ordaintzen ez badu eta ez ordaintzeko arrazoiak alegatzera agertzen ez bada, beraren aurkako betearazpena abiaraziko da, PZLb-ko 816. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

2) Aurka egiten badu, jabekideen komunitateak ondasunen prebentziozko enbargoa eska dezake, hain justu ere erreklamatutako zenbatekoari, interesei eta kostuei aurre egiteko aski dena. Enbargo hori, betiere, Jabetza Horizontalaren Legearen 21.5. artikuluaren arabera eta PZLb-ko 1.2 azken xedapenak duen idazketarekin bat etorriaz ebatziko da, kauziorik aurkeztu gabe, nahiz eta honelaxe saihestu ahalko den: enbargoari dagokionez dekretatutako zenbatekoa hainbateko banku-abala aurkeztuaz.

3) Ordaintzen badu edo Epaitegira agertzen ez bada ere, abokatuak eta prokuradoreak eskaria dela-eta sorrarazitako ordainsariak eta eskubideak ere ordaindu beharko ditu (JHLren 21.6 artikulua), betiere PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuta.

Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa Epaitegi honetan aurkeztuz; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost eguneko epean, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura	Idazkariaren sinadura

Eta Barakaldoko Reketa 15eko jabekideen komunitatearen jaraunsle ezezagunei jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio dezan ematen dut idazki hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta zortziko apirilaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala