Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
2840

AGINDUA, 2008ko apirilaren 24koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena; horren bidez Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduan zehazten diren diru-laguntza batzuetarako deialdia egiten da.

2007-2013 epealdirako, arrantzaren arloa berregituratzeko laguntzen eta egiturazko laguntzen eremuan Europako Batasunaren ardatza Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamendua da, Arrantzaren Europako Funtsari buruzkoa (AEP), Europako Erkidegoko arrantza-politikaren garapen jasangarria helburu nagusia duena. Izan ere, helburu hori erregelamenduan aipatutako lehentasunetan oinarritutako multifinantzaketa komunitarioaren bitartez lortu daiteke.

Erregelamendu honek Kontseiluaren 1999ko abenduaren 17ko 2792/1999 (EE) Erregelamendua ordezkatzen du. Arrantzaren arloa egituratzeko esku hartzeko modalitateak eta baldintzak zehazten zituen erregelamendu hori indarrik gabe geratu da 2007ko urtarrilaren 1etik. Halaber, funts komunitario berri bat sortu du Arrantzarako Europako Funtsa izenarekin, eta Arrantzaren Orientaziorako Finantza Tresna (AOFT) desagertu da. Lehentasunezko laguntza-ardatzen ezarpena erregelamendu berri honen berrikuntzetako bat dugu.

Era berean, 2007ko abenduan, Espainiako arrantza-sektorerako Programa Eragilea onartu da egiturazko neurri horien eraginpeko autonomia erkidego guztien adostasunez. Programa horrek Arrantzaren Europako Funtsaren lehentasunezko 5 ardatz jasotzen ditu eta 2007-2013 aldirako arrantza-sektorearen programaziorako estrategia orokorra formulatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantza Plan Estrategikoa onarkizun dagoela.

Erregelamendu komunitarioak Europako Batasun osoan zuzenean eta nahitaez aplikatu beharrekoak dira eta ez da behar xedapen zehatzik estatukideetan aplikatzeko; 1198/2006 (EE) Erregelamenduak, 2792/1999 Erregelamenduan diruz lagungarri gisa jasota eta Euskal Autonomia Erkidegoan 67/2004 Dekretuaren bidez garatzen diren dirulaguntzak indargabetzen dituela-eta, bidezkoa da agindu honen bidez zenbait laguntzen eskabideak aurkezteko epea zabaltzea Kontseiluaren uztailaren 27ko 1198/2006 Erregelamenduaren zuzeneko itzalpean.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluak ezarritakoaren arabera, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren dirulaguntzak publizitate, objektibotasun eta lehia irizpideen arabera ematea.

Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legearekin eta irailaren 27ko 1/1997 Legegintza-Dekretuarekin bat etorriz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Xedea.

Agindu honen xedea da 2008ko ekitaldian, Arrantzarako Europako Funtsari buruzko 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erreglamenduan aurreikusitako leguntza batzuetarako deialdia egitea, bereziki, ebazpenaren hamahirugarren puntuan ezarritako xedeetara bideratuta

Bigarrena.– Onuradunak.

Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunak izango dira, laguntza motaren arabera, diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantziatzen edo egiten dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantzako elkarte profesionalak, arrantza sektorearen ekoizleen elkarteak, bai eta arrantzaleen kofradiak ere.

Hirugarrena.– Baldintza orokorrak.

Agindu honetan jasotzen den laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta beharkizun bereziez zein espezifikoez gain, eskatzaileek ondoko baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

a) Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak edo/eta gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruaren barruan egin behar dira.

b) Pertsona fisikoen kasuan, laguntza eskatu baino bi urte lehenago eten barik administrazio-egoitza EAEn izatea.

c) Pertsona juridikoen kasuan, euren egoitza soziala EAEren esparru-eremuan egotea.

d) Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak ezin dira hasita egon laguntza-eskaera egiten denean. Izan ere, baldintza hori betetzen den egiaztatzeko, aldez aurretik ikuskapen-akta egingo du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko dagokion zerbitzuak.

e) Laguntzaren eskatzaileak betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar ditu.

Laugarrena.– Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea.

1.– Agindu honetan laguntzetara biltzeko eskabideak aurkezteko epea, 2008ko ekitaldian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2008ko irailaren 15a bitartekoa izango da, biak barne.

Nolanahi ere, agindu hori argitaratu aurretik aurkeztutako proiektuak epe barrukotzat joko dira, baldin eta haientzako laguntza-eskabidea dagokion ekitaldian aurkeztu bada.

2.– Eskabide-eredua eskuragarri egongo da www.nasdap.ejgv.euskadi.net helbidean eta ondoren aipatuko diren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza eta Akuikultura zuzendaritzara bidali beharko dira, eta zuzenean aurkeztuko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatutako bideetatik edozein erabiliz:

– Eusko Jaurlaritza. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza; Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Jaurlaritza. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila. Arrantza Egituren Zuzendaritza; On Diego López de Haro Kale Nagusia 81 - 6. - 6. saila - 48011 Bilbao.

– Eusko Jaurlaritza. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila. Arrantzaren Antolamendurako Zerbitzua, Easo kalea 10, 20006 Donostia-San Sebastián.

3.– Agindu honetan araututako laguntza-mota bakoitzerako agiri bereziak eskatu ahal izango diren arren, laguntza-mota guztietarako, oro har, pertsona juridikoek eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dituzte:

a) Aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla egiaztatzeko zinpeko adierazpena II. eranskineko ereduaren arabera.

b) Gizarte Segurantzari eta Ogasunari ordaindu beharrekoa ordaindu zaiela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak.

c) Sozietatearen estatutuen kopia konpultsatua.

d) Eraketaren eskrituraren kopia eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

e) NANaren fotokopia, eta eskatzailearen ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen eskriturarena.

f) "Hirugarrenen alta" inprimakia.

4.– Agindu honetan araututako laguntza-mota bakoitzerako agiri bereziak eskatu ahal izango diren arren, laguntza-mota guztietarako, oro har, pertsona fisikoek eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dituzte:

a) Aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla egiaztatzeko zinpeko adierazpena II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

c) "Hirugarrenen alta" inprimakia.

d) Gizarte Segurantzari eta Ogasunari ordaindu beharrekoa ordaindu zaiela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak.

e) Eskatzailearen administrazio-egoitzaren ziurtagiria (errolda-ziurtagiria).

5.– Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesatuari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo erantsi beharreko agiriak eransteko hamar eguneko epearen barruan, eta adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Arrantza Eskualdeen Garapeneko zuzendariak ebazpena eman ondoren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

6.– Nolanahi ere, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eskabidea behar bezala ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio edota informazio guztia eskatu ahal izango die enpresa eskatzaileei. Arau honetan berariaz ezarri ez den guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Bosgarrena.– Prozedura eta ebazpena.

1.– Araututako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie Agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik bete den unearen arabera eta lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak, laguntza-motaren arabera.

2.– Arrantza eta Akuikultura zuzendariari dagokio eskatutako laguntzen ebazpena egitea. Horretarako, kontuan izan beharko du Arrantza Egituren Zerbitzuak egindako, baina izaera loteslea ez duen, ebazpen-proposamena.

3.– Ebazpen horren bidez, hala badagokio, laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsen kontura emango da.

4.– Ebazpenaren gutxieneko edukia:

a) Diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoa.

b) Diruz lagundutako zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsaren kontura.

c) Inbertsioak gauzatu behar diren epeak, aurrekontuan baliagarri dagoen diruaren arabera, eta urtekoak.

d) Urte anitzeko proiektuen kasuan, urtekoari dagokion zenbatekoak zehaztuko dira.

e) Justifikatzeko modua.

5.– Baimena emateko ebazpena eskabidea aurkeztu eta sei hilabete igaro aurretik eman eta jakinarazi behar da. Epealdi horretan berariazko ebazpenik izan ezean, interesdunek eskabideak ezetsi direla pentsatu ahal izango dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 43. artikuluaren arabera.

6.– Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak berresleipena emateko edo ukatzeko egiten duen ebazpenaren aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari. Horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz.

7.– Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Nekazaritza eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez EHAAn argitaratuko da agindu honen itzalpean laguntza jasoko duten enpresen zerrenda, zeinek bere laguntzaren zenbatekoa zehaztuta duela.

Seigarrena.– Onuradunaren betebehar orokorrak.

Laguntza-ildo bakoitzerako betebehar espezifikoei kalterik egin gabe eta laguntza-ildo guztietarako, oro har, agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek ondoko hauek bete beharko dituzte:

a) Dirulaguntza eman den xede horretarako erabiltzea.

b) Dirulaguntzarekin egindako inbertsioari bere horretan eutsi behar diote bost urtean, gutxienez.

c) Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren nahiz Europako Batasunaren esku jarri behar dituzte inbertsioa eta gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak.

d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari informazioa ematea, agindu honen kargura jasotako dirulaguntzak direla eta informazioa eska diezaiotenean, beraien fiskalizazio-zereginak betetzeko.

e) Administrazio baten edo erakunde publiko zein pribatu baten beste laguntza edo dirulaguntzaren bat lortuz gero helburu bera betetzeko, horren berri eman behar diote idatziz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari.

f) Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri eman behar diote idatziz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari.

Zazpigarrena.– Inbertsioaren justifikazioa.

1.– Laguntzak eman ziren xederako erabili direla justifikatzeko, aurreikusitako jarduketak burutzeko epearen azken egunetik hiru hilabeteko epean, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko zaizkio. Jatorrizkoak edo, hala badagokio, fotokopia konpultsatuak baino ez dira onartuko.

2.– Arrantza eta Akuikultura zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio.

Zortzigarrena.– Dirulaguntzak ordaintzea.

1.– Agindu honetan xedatutakoaren arabera, emandako proiektuak eta inbertsioak laguntza-modalitate bakoitzak adierazten duen moduan ordainduko dira.

2.– Laguntza-ildo guztietan, arrantza-ontzietako inbertsioei eta hautakortasunari dagokionez izan ezik, egindako inbertsioaren proportzionala den ordainketa egin ahal izango da.

3.– Laguntzak ordaintzeko epea hiru hilekoa izango da inbertsioaren edo gastuaren frogagiriak behar bezala aurkezten direnetik.

4.– Onuradunei diru laguntzak onartu eta, hala badagokie, ordaindu aurretik, amaitu egin behar dira prozedura hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako antzeko laguntzak edo diru laguntzak direla kausa laguntzak itzultzeko edo zigortzeko hasi diren prozedurak, baldin halako prozedurak izapideetan badira une horretan.

Bederatzigarrena.– Uko egitea.

Onuradunak berez galduko du ebazpenaren bidez aintzatetsitako eskubidea, bai eta laguntza osoa edo haren zati bat kobratzeko eskubidea ere, kasuan kasukoa, laguntzari uko egiteko idazkia aurkezten badu. Hala gertatzen bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzulketa-prozedura abiaraziko da bidezkoa denean.

Hamargarrena.– Laguntzak emateko ebazpena aldatzea eta ez-betetzea.

1.– Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada edo, hala denean, beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo diru-laguntzaren bat ematen badu, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari eskatu beharko zaio idatziz, betiere, Agindu honetan ezarritako gutxieneko baldintzak bete badira. Horretarako, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak aldaketa egiteko ebazpen egokia emango dute eta, bertan, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak berriro egokituko dira oinarri berriaren arabera.

2.– Nolanahi ere, onuradunak agindu honetan eta aplikatu daitezkeen gainerako arauetan ezarritako baldintzaren bat edo, hala bada, diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzetako bat betetzen ez badu, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluan ezarritako itzultze-arrazoietako batean erortzen bada, Arrantza eta Akuikultura zuzendariak, itzulketa-espedientea izapidetu ondoren (interesduna entzunda), beste ebazpen bat emango du. Ebazpen horretan diru-laguntzarako eskubidea galdu dela aldarrikatuko eta, hala badagokio, jasotako laguntzak eta legezko interesak itzuli beharko dizkiola Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, halaxe baitago ezarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen bermeei eta diru-itzultzeei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan, betiere, egokiak izan daitezkeen gainerako ekintzei kalterik egin gabe. Aipaturiko diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira lege-ondorio guztietarako.

3.– Itzultze-prozedura administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zehatze-prozedura hasteko.

4.– Aurkeztu eta onetsitako proiektu bat partzialki betetzen ez bada eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritzaren ustez horrek proiektu osoa indargabetzen badu, horrek dirulaguntza deuseztatzea ekar dezake.

5.– Inbertsioaren edota gastuaren behin betiko benetako kostua onetsitako inbertsio edota gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino gutxiago bada, Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren ebazpenaren bidez diru-laguntzaren zenbatekoa gutxituko da, eta gero diru-laguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

6.– Hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoa handitzen bada, ebazpen-proposamenaren fasera iritsi aurretik soilik sartu ahal izango da espedientean. Geroago handitutako aurrekontua aurkezteak ez du ekarriko laguntzaren zenbatekoa gehitzea.

Hamaikagarrena.– Bateraezintasunak.

Agindu honetan ezarritako laguntzak beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek emandakoekin bateragarriak izango dira; betiere, emandako diru-laguntzen zenbatekoak ezarritako mugak gainditzen ez baditu. Halakoetan, Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren ebazpenaren bidez emandako laguntza gutxituko da.

Hamabigarrena.– Ekonomia baliabideak.

1.– 2008ko ekitaldi honetan 22.672.024,82 euro erabiliko dira, guztira, laguntza-programa finantzatzeko. Funts horietatik 7.604.324,82 euro Arrantza Bideratzeko Finantza Tresnaren (ABFT) kontura joango dira, eta 15.067.700 euro Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura. Era berean, 12.672.024,82 euro 2008ko ekitaldiko ordainketa-kredituei dagozkie eta 10.000.000 euro 2009ko konpromiso-kredituei.

2.– Deialdi honen kontura eman beharreko laguntzen kopuru osoak ez du esandako aurrekontu-kontsignazioa gaindituko, ezta -indarrean dagoen legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenaren arabera- aurrekontuetan ezarritako kopuru hori eguneratzearen ondorioz ezartzen den kopurua ere. Horregatik, behin horretarako izendatutako dirulaguntzen kopurua amaitu ondoren, ezin izango da berririk esleitu, eta une horretatik bertatik galduko du indarra xedapen honek. Ematekoak diren laguntzen zenbatekoa aldatuz gero edo kreditua agortzen bada, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Hamahirugarrena.– Laguntza-lerroak.

1.– 2008ko ekitaldian aurrekontu-zuzkidurak mugatuak direla kontuan hartuta, 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erreglamenduan zehazten diren diruz lagundu beharreko laguntza-lerroak hauexek dira:

a) Arrantza-ontziak behin betiko gelditzea.

b) Arrantza-jarduerak aldi baterako geldiaraztea.

c) Inbertsioak arrantza-ontzietan eta hautakortasuna.

d) Itsasbazterreko artisau-arrantza.

e) Konpentsazio sozioekonomikoak.

f) Akuikultura.

g) Ekintza kolektiboak.

h) Merkatu berrien eta sustapenerako ekinaldien garapena.

i) Aitzindari proiektuak.

2.– Laguntza hauetarako aurrekontuko zuzkidura gehituz gero, aurrekontu-beharren arabera aplikatuko da aurkeztutako eskabideak kontuan hartuta.

Hamalaugarrena.– Arrantza-ontziak behin betiko gelditzea.

1.– Laguntza hauen helburua arrantza-ontzien arrantza-jardueren behin betiko geldialdia finantzatzen laguntzea da, beti ere geldialdi hori 1198/2006 zenbakiko (EE) Erregelamenduaren 21.a) artikuluan arrantza-ahalegina doitzeko zehaztutako planen baten barruan badago. Laguntza horiek honako ekintza hauek laguntzea dute:

– Arrantza-ontzia zatikatzea, edo ontziaren ordezko hondoratzea.

– Estatukide baten banderapean birmoldatzea eta Erkidegoan erregistroa egitea arrantzarekin zerikusia ez duten ekintzetarako, laugarren eta zazpigarren zerrendetarako aldaketak izan ezik: Lehorrean jartzea apaingarri gisa flotagarritasun-eza edo irabazi asmorik gabeko arrantzakoak ez diren ekintzak bermatuz.

– Itsasontzia auharri artifizialetan birmoldatzea, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko ebaluaketa egin eta gero, eta, beti ere, 38. artikuluaren 2. idatz-zatiko a) letran aurreikusitako helburuak bilatzen badira.

– Europako Batasunak onartutako berreskurapen- edo birmoldaketa-plan baten edo larrialdi-neurrien menpe dauden arrantza-unitateen kasuan, 2371/2002 (EE) Erregelamenduaren 5. artikuluarekin bat etorriz.

2.– Berariazko eskakizunak.

Laguntza horiek jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoa da baldintza hauek betetzea:

a) Ontziak berriz ere eraikitzeko baja gisa aurkeztu ez izana edo azken 5 urteetan arrantza-ontzietako inbertsioetarako eta hautagarritasunerako dirulaguntzak jaso ez izana. Kasu horretan, prorrata temporis itzuli beharko dituzte azken bost urteetan dagokion ontziaren modernizazio eta erosketaren kontzeptuan jasotako dirulaguntzak.

b) Ontziak Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan sartuta egotea.

c) Ontziak indarrean egotea eta behin betiko geldialdi-eskabidea egin aurretiko hamabi hilabeteko bi aldietako bakoitzean 90 egunetan behintzat arrantza-jardunean egon izana, edo, hala badagokio, arrantzan aritu izana 120 egunetan behintzat behin betiko geldialdi-eskabidea aurkeztu aurretiko urtean.

d) Ontziak egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du.

e) Laguntza eskatzen duen armadoreak ontziaren jabera izan behar du.

f) Ontziek 10 urteko edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izatea. Laguntzen gehinezko zenbatekoak

% 1 murriztuko dira hogei urtetik gorako urte bakoitzeko, 30 urte edo gehiago gehienez ere.

3.– Berariazko eskakizunak.

– Arrantza-eskubideak banaka esleituta dituzten floten kasuan, geldiaraztekoa den ontziari lotuta dauden eskubideen % 15 Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren esku jarri beharko da geroago banatzeari begira guztion onurako ondasuna den aldetik. Bestetik ere, ontziaren armadoreak konpromisoa hartu beharko du gainerako eskubideen % 85 geldiarazitako unitatearen egoitza-portuan gera dadin 8 urtetan gutxienez. Behin betiko geldialdia enpresaren egiturazko hobekuntza bati lotuta badago eta hobekuntza horrek bere baitan badakar arrantza-eskubidetan edo/eta tonajean dirulaguntzaren zenbatekoaren % 125 berriro inbertitzea aurreko salbuespenetik libre geratuko da. Kasu horretan, ontziaren armadoreak konpromisoa hartu beharko du geldiarazitako ontziaren eskubideen % 100 geldiarazitako unitatearen egoitza-portuan gera dadin 8 urtetan gutxienez.

– Europako Batasunaren Kontseiluak onartutako berreskurapen-plan baten menpe dauden arrantza-unitateen kasuan, baremoa % 20 igo daiteke. Dena den, baremo hori aplikagarria izan dadin ontziaren behin betiko geldialdiaren ostean, geldiarazi aurreko egoeraren baliokidea den guztizko tonajeari eutsi beharko dio jabetza duen enpresak. Bestetik ere, armadoreak konpromisoa hartu beharko du geldiarazitako ontziaren eskubideen % 100 geldiarazitako unitatearen egoitza-portuan gera dadin 8 urtetan gutxienez.

4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea. Horren eredua www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan egongo da eskuragarri.

b) Egiturazko doikuntza izango duen itsasontziko tripulatzaileen zerrenda.

c) Ontziaren egoitza-portuaren ziurtagiria.

d) Itsasontziaren titulartasunaren eta kargen erregistroko ziurtagiria.

e) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

f) Eman gabe dauden laguntzak itzuliko direla bermatzen duen banku-abala.

5.– Irizpide objektiboak eta horien ponderazioa:

– Ontziaren adina, 20 urte bitartean; 20 urtetik gora gehienezko zenbatekoak % 1 murriztuko dira 20tik gora egiten duen urte bakoitzeko, 30 urte arte gehienez ere, edo gehiago: % 30.

– Europako Batasunak onartutako berreskurapen-plan baten menpe dauden arrantza-unitateak, baldin eta armadore-enpresak, geldiarazi aurreko egoeraren baliokidea den guztizko tonajeari eusten badio: % 40

– Harrapaketa-mota: Harrapaketen xedea diren baliabideen beherakada: % 30.

6.– Dirulaguntzaren zenbatekoak honako taula honetan adierazitakoari jarraituko dio:

BAREMOAK

Kalte-ordainetarako gehienezko zenbatekoak	Primaren gehienezko zenbatekoa ontziko (eurotan) 	

Ontzi mota klasearen araberaTonajea (GTak)

0<10	11.550xGT+2.100	

10<25	5.250xGT+65.100	

25<100	4.410xGT+86.100	

100<300	2.835xGT+243.600	

300<500	2.310xGT+401.100	

500 o más	1.260xGT+926.100	

Baxurako ontzidiaren sektoreak, itsasertzeko arrastearenak eta NEAFCren ontzidiarenak (300en zerrenda) aurkeztutako proiektuak diruz lagunduko dira.

a) Orokorrean, laguntzaren ehunekoa diruz laguntzeko moduko kostuen % 75 artekoa izan daiteke. Arrantza-ontziak behin betiko geldiarazteko laguntza-bidean, arrantza-enpresa baten garapen edo egokitzapen proiektuaren testuinguruan sartzen direnen kasuan laguntzaren ehunekoa % 100ekoa izan daiteke, beti ere berrinbertsioak, osorik, 8 urtetan gutxienez irauten badu.

b) NEAFCren ontzidiaren kasuan, onuradunek akumulazioaren ondoriozko eskubide guztiak gorde beharko dituzte aldi horretan. Baldintza hori betetzen ez bada, jasotako diru-laguntza osoa itzuli beharko da.

Europako Batasunaren Kontseiluak onartutako berreskurapen-plan baten menpe dauden arrantza-unitateen kasuan, baremoa % 20 igo daiteke. Dena den, baremo hori aplikagarria izan dadin ontziaren behin betiko geldialdiaren ostean, geldiarazi aurreko egoeraren baliokidea den guztizko tonajeari eutsi beharko dio jabetza duen enpresak.

7.– Laguntza, honako hauek aurkeztu eta gero ordainduko da:

– Geldiaraztea gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak.

– Arrantza-ontzietako inbertsioagatik, aldi baterako geldialdiagatik, edo esku-gaineko ontziak erosteagatik emandako dirulaguntzen itzulketari dagozkion kostuen ordainketaren egiaztagiriak.

– Armadoreak tripulatzaileei emandako idazkiaren kopia, zeinetan eragindako itsasontzia gelditzeagatik emandako dirulaguntzaren berri ematen dien. Idazki horrek tripulatzaile guztiek izenpetuta egon beharko du.

Hamabosgarrena.– Arrantza-jarduerak aldi batez geldiaraztea.

1.– Laguntza hauen helburua ontzi-jabeei eta arrantzaleei bideratutako arrantza-jardueren aldi bateko geldialdiak finantzatzen laguntzea da, 2007-2013 bitartean, gehienez ere iraupen honekin:

a) Hamabi hilabete, beste hamabi hilabetez luzatzeko aukerarekin, 2371/2002 zenbakiko (EE) Erregelamenduaren 5. artikuluan jasotako arrantza-ahalegina egokitzeko planen testuinguruan.

b) Hiru hilabete, 2371/2002 zenbakiko (EE) Erregelamenduaren 8. artikuluan aipaturiko estatukideen premiazko neurriak direnean, aipaturiko 2371/2002 Erregelamenduaren 7. eta 8. artikuluetan jasotako arrantza-ahalegina egokitzeko planen testuinguruan.

c) Sei hilabete, 2371/2002 zenbakiko (EE) Erregelamenduaren 7. artikuluan aipaturiko Batzordearen premiazko neurriak direnean.

d) Sei hilabete, beste sei hilabetez luzatzeko moduan, Erkidegoaren eta hirugarren herrialde baten arteko arrantza-akordioa berritu ez bada edo nazioarteko hitzarmenari zein bestelako akordio bati jarraiki arrantza-aukerak asko murriztu badira jasotako arrantza-ahalegina egokitzeko planen testuinguruan.

e) Zortzi hilabete, arrantza-ahalegina egokitzeko planen kasuan eta erkidegoko zaintza-neurrien esparruan eginiko kudeaketa-planen kasuan, plan horiek arrantza-ahaleginaren mailakako murrizketak ezartzen dituztenean.

f) Hiru hilabete, salbamendu- eta berregituratze-planen testuinguruan.

g) Sei hilabete, hondamen naturala gertatu bada, estatukideek osasun publikoko arrazoiak direla-eta erabakitako kalen debekualdiak badira edo baliabideak zaintzeko neurrien ondoriozkoak ez diren salbuespenezko bestelako gertaeraren bat izan bada.

2.– Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren ebazpenaren bidez argitaratuko da EHAAn, eta arrantza-ontzien jardueraren aldi bateko geldialdia adieraziko da horretarako behar diren baldintzak izatean, denboraldia eta baldintza zehatzak barne hartuta.

3.– Baldintza orokorrez gain, honako berariazko baldintza hauek bete beharko dira:

a) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan matrikulatuta egon behar du itsasontziak.

b) Itsasontziak Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du bere jatorri-portua.

4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea. Horren eredua www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan egongo da eskuragarri.

b) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan matrikulatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

c) Arrantza-ontziaren jatorri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

5.– Laguntzaren zenbatekoa % 100era iritsi ahal izango da irizpide objektiboak eta jarraian adierazitako ponderazioa aplikatu ondoren:

a) Jasandako benetako kaltea, % 25 arte.

b) Birmoldaketa-ahaleginen garrantzia, % 25 arte.

c) Berreskuratze-planaren zabaltasuna, % 25 arte.

d) Teknikoki egokitzeko ahaleginak, % 25 arte.

6.– Ontziaren geldialdia gauzatu dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztutakoan eta behar bezala justifikatutakoan ordainduko da laguntza.

Hamaseigarrena.– Inbertsioak arrantza-ontzietan eta hautakortasuna.

1.– Laguntza horien xedea ekipoak finantzatzea eta 5 urte edo gehiagoko ontziak berritzea da, bereziki, jarraian adieraziko diren baldintzei eta abenduaren 20ko 2371/2002 (EE) Erreglamenduaren III. kapituluan zedatutakoari jarraiki. Aipatutako inbertsioak ondoko hauek hobetzeko erabili ahal izango dira: ontziko segurtasuna, lan-baldintzak, higienea eta produktuen kalitatea; betiere, ontzien arrantza-gaitasuna areagotzen ez bada. Era berean, ezin izango da laguntzarik eman arrantza-ontziak eraikitzeko, ez eta horien sotoen gaitasuna handitzeko ere.

a) Ontzi bakoitzeko motor bana aldatzeko diru-laguntzak eman ahal izango dira ondoko kasu hauetan:

– 12 metroko luzera baino gutxiagoko ontzien, Europako Batzordearen 2003ko abenduaren 30eko 26/2004 (EE) Erreglamenduaren I. eranskineko 3. laukian aipatutako arrastre-aparailuak erabili gabe, motor berriaren potentzia motor zaharraren berdina edo gutxiagoa denean.

– a) letran jasota ez dauden 24 metro baino gutxiagoko ontzien motor berriaren potentzia, gutxienez, motor zaharraren %20 baino gutxiagoa denean.

– 24 metroko luzera baino gehiagoko arrastre-ontzien motor berriaren potentzia, gutxienez, motor zaharraren %20 baino gutxiagoa denean. Betiere, 1198/2006 Erreglamenduaren 21 f) arkikuluan adierazitakoari jarraiki, ontzia salbamendu- eta berregituratze-planaren xede bada eta erregai gutxiago kontsumitzen duen metodoa aukeratzen badu.

b) Ekipoak eta berritze-lanak diruz laguntzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

– Arrapatutakoak ontzian kontserbatu ahal izatea, horien baztertzea baliogabetuta ez dagoenean.

– Neurri tekniko berriak prestatzeko edo probatzeko proiektuetan parte hartzea.

– Arrantzak merkaturatzen ez diren espezieetan duen eragina murriztea.

– Arrantzak ekosistemetan eta itsas-hondoetan duen eragina murriztea.

– Harrapaketak eta harrapakari basatiak hartzeko aparailuak babestea xede izatea, arrantza-aparailuetan aldaketak egiten badira ere. Betiere, arrantza-ahalegina areagotzen eta arrantza-aparailuen hautakortasuna kaltetzen ez bada eta harrapakariei kalte fisikoak ez egiteko neurri egokiak hartzen badira.

c) Diruz lagun daitezke arrantza-aparailu selektiboetan egindako inbertsioak eta 2007-2013 bitarteko epealdi osoan, arrantza-aparailuak bi aldiz aldatu ahal izango dira, betiere:

– Arrantza-ahalegina egokitzeko plan batek dagokion arrantza-ontzia xede badu, bere arrantza-metodoa aldatzen badu eta ontzia dagokion arrantzategia utzi eta arrantza-jarduerak ahalbidetzen dituen baliabideen egoerak dituen beste batera aldatzen bada.

– Aparailu berria selektiboagoa bada eta Europako Erkidegoko araudiaren esparruan onartutako betebeharrak baino zorrotzagoak diren irizpideetara zein ingurumen-arloko jardunbideetara egokitzen bada.

d) Azkenik arrantza-aparailua lehenengo aldiz aldatzeko ere diru-laguntzak emango dira helburuak hauexek badira:

– Europar Batasuneko legerian ezarritako hautakortasunari buruzko baldintza tekniko berrietara egokitzen dela bermatzea.

– Arrantzak merkaturatzen ez diren espezieetan duen eragina murriztea.

e) Ez dira diruz lagunduko:

– Erabilitako gaien eta ekipamenduen erosketa.

– Aurrekoen birjarpena baizik ez direnak, betiere, erosi berria aurrekoen desberdinak diren inbertsioekin egin ez bada, dela erabilitako teknologiagatik, dela etekinagatik.

– Hondatutako elementuak ordezkatzea ekarri duten obrek eta mantenimendu eta konponketa-obrek sortutako gastuak.

f) Gehienez ere hiru eskabide onartuko dira 2007-2013 aldi osoan, behar bezala egiaztutako ezinbestekoetan izan ezik.

2.– Honako berariazko baldintza hauek bete beharko dira:

a) Ontziak elkartzuten artean gutxienez 5 metroko luzera eta egoitza portua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar ditu.

b) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan matrikulatuta egon behar du itsasontziak.

c) Ontziek 5 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago eduki beharko dute. Salbuespen gisa itsasontziak 30 urte baino gehiago badu, egin behar diren lanak banan-banan aztertuko dira, eta, hala behar denean, diru-laguntzaren ehunekoa emango zaio, baina gehienez diruz lagundu daitekeen kostuaren % 30.

d) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berria egiteko, ez eta behin betiko geldiarazteko asmoz ere.

e) Lanak ez dira diru-laguntza emateko eskabidea egin aurretik hasi behar.

f) Ontzia berritzeko proiektuak dagokion baimena izan beharko du.

3.– Berariazko betebehar hauek ezarri dira:

a) Bost urtean (lanak amaitu zirenetik zenbatzen hasita) ezin izango da eginiko inbertsioen xede izan den itsasontziaren jabetza transferitu; baldintza hau bete ezean, emandako laguntzaren zenbateko osoa itzuli beharko da.

b) Lanak amaitu zirenetik 5urte igaro ondoren itsasontzia saldu eta neurri sozioekonomiko kontzeptupeko diru-laguntzari bide ematen badio, azken 10 urteetan emandako laguntzen "prorrata temporis" itzuliko da, bai eta modernizatzeko lanen ondorengo 5 urteko epean itsasontzi horrek itsasontzien matrikula-erregistroan baja eman badu ere.

c) Itsasontziko inbertsioetako obra-baimena lortzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren aurrean eskaera egin beharko da, eta hark, zuzendariaren dagokion ebazpenaren bidez, inbertsioa baimendu edo ukatuko du. Baimena emateko ebazpena eskabidea aurkeztu eta sei hilabete igaro aurretik eman eta jakinarazi behar da. Epealdi horretan berariazko ebazpenik izan ezean, interesdunek eskabideak ezetsi direla pentsatu ahal izango dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 43. artikuluaren arabera.

d) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari txosten loteslea egiteko eskatuko zaio Estatuaren eskumeneko gaiei dagokienez.

e) Arrantza eta Akuikultura zuzendariak inbertsioa egiteko baimena emateko edo ukatzeko emandako ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza eta Arrantza Garapeneko sailburuordeari; eta horretarako hilabeteko epea izango du, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea. Horren eredua www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan egongo da eskuragarri.

b) Ontzian inbertsioa egiteko baimena.

c) Zinpeko adierazpena, ontzia eraikuntza berrirako edo behin betiko gelditzeko baja gisa eskainita ez dagoela adieraziz eta 5 urte baino lehen ontziaren jabetza ez transferitzeko konpromisoa hartuz.

d) Enpresaren arrantza-jardueren azalpen-txostena, eta, era berean, inbertsioaren alderdi teknikoen eta ekonomikoen deskribapena eta errentagarritasunaren azterketa.

e) Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak, inbertsioa burutzeko epeen aurreikuspena, eta aurreikusitako finantziazio-programa.

f) Itsasontziaren titulartasunaren erregistroko ziurtagiria.

g) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko 3. zerrendan sartuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

5.– Jarraian adierazi dira laguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:

a) Lan baldintzak, itsasontziko segurtasuna, higienea, produktuen kalitatea eta energia-errendimendua hobetzea, % 33,33 arte.

b) Ingurumen-baldintzak hobetzea, arrantza-tresna eta sare selektiboagoak erabiltzea, motoreak ordezkatzea, arrantzak merkaturatzen ez diren espezieetan duen eragina murriztea, energia alternatiboak erabiltzea,

% 33,33 arte.

c) Teknologia berritzea eta produktuen kalitatea hobetzea, energiaren errendimendua hobetza, harrapaketen kalitatea eta kontserbazioa, % 33,33 arte.

6.– Laguntzaren intentsitateak Arrantzarako Europako Funtsari buruzko 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 zenbakiko (EE) Erregelamenduaren II. eranskinean xedatutakoa errespetatu beharko du. Inbertsioak, sektore guztietan, proiektu bakoitzerako onetsitako honako kostu hauen adinakoa izan beharko du gutxienez:

a) 3.000 euro, 50 TRBra bitarteko ontzietan.

b) 6.000 euro, 50 eta 100 TRB bitarteko ontzietan.

c) 12.000 euro, 100 eta 150 TRB bitarteko ontzietan.

d) 24.000 euro, 150 TRBtik gorako ontzietan.

Proiektu bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gehienezko gastua 2007. urtean behin betiko gelditzeagatik ontziari dagokion balioaren % 50ekoa izango da. Balio hori igo ahal izango da ontziaren segurtasuna hobetzeko ontziko inbertsioen kasuan.

7.– Finantzaketa-ehunekoak honako hauek izango dira:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40, 5 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago duten ontzientzat. Atunontzi izoztaileen kasuan, laguntza % 30 artekoa izango da. Motor aldaketen kasuan dirulaguntza diruz lagundu daitekeen kostuaren % 20koa izan daiteke gehienez ere.

b) Salbuespen gisa, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30eko laguntza eman ahal izango zaie 30 urte baino gehiagoko ontziei.

8.– Ildo honetan eginiko lanak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren ordainduko da laguntza.

Hamazazpigarrena.– Itsasbazterreko artisau-arrantza.

1.– Dirulaguntza hauek helburu daukate 12 metroko luzera baino gutxiagoko ontzien arrantza-baliabideen jarduera sozioekonomikoa eta jasangarritasunari eusten laguntzea, Europako Batzordearen arrantza-ontzien erregistro komunitarioari buruzko 2003ko abenduaren 30eko 26/2004 (EE) Erreglamenduaren I. eranskineko 3. laukian aipatutako arrastre-aparailuak erabili gabe.

2.– Diruz laguntzeko moduko ekintzak.

Diruz laguntzekoak izango dira honako helburuak dituzten ekintzak:

– Zenbait arrantza-zonetan sartzeko baldintzen kudeaketa eta kontrola hobetzea.

– Arrantza-produktuen ekoizpen-katea, eraldaketa eta merkaturatzearen antolakuntza sustatzea.

– Arrantza-ahalegina murrizteko borondatezko neurriak hartzea bultzatzea baliabideak zaintzeari begira.

– Arrantza-ahalegina handitzen ez duten berrikuntza teknologikoen erabilera bultzatzea.

– Segurtasun-arloko lanbide-gaitasunen eta prestakuntza hobetzea.

3.– Onuradunak.

Elkarteak, ekoizleen elkarteak, kofradiak, edo, aurretik aipatutako azken bi kasuen kasuan, norbanakoak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradunak.

4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea. Horren eredua www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan egongo da eskuragarri.

b) Deskripzioko memoria; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

c) Ontziaren egoitza-portuaren ziurtagiria.

5.– Laguntzak zehazteko irizpide objektiboak eta horien zenbatekoa.

Lehentasuna emango zaie parte-hartzaile gehien, batez besteko adin txikien eta emakumeek sustatzen dituzten proiektuei.

Diruz laguntzeko moduko gehienezko gastua eskatzaile bakoitzeko 15.000 eurokoa izango da.

6.– Laguntza honela ordainduko da:

a) Emandako diru-laguntzaren % 50, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

b) Gainerako % 50a ordainduko da, osorik edo zati batean, diruz lagundutako jarduerak egin direla ziurtatzen duten agiriak aurkeztu eta gero.

Hamazortzigarrena.– Konpentsazio sozioekonomikoak.

1.– Helburua.

Lerro honek 40 urte baino gutxiago duten arrantzaleentzako banakako primak ematea arautzen du lehen ontzia erosteari dagokionez eta baldintza hauek direla tarte:

– 40 urtetik behera eta 5 urteko esperientzia izatea arrantzale gisa, edo baliokidea den lanbide-prestakuntza izatea, eta, elkartzuten artean 24 metrotik beherako luzerako eta 5 eta 30 urte bitarteko antzinatasuneko arrantza-ontzia osorik edo zati batean lehen aldiz erosi izana.

– Primak ezin izango du gainditu jabetzaren erosketaren kostuaren % 15a eta ezin izango 50.000 eurotik gorakoa izan.

2.– Onuradunak.

Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak: Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta emanda dauden 40 urtetik beherako arrantzaleak.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea. Horren eredua www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan egongo da eskuragarri.

b) Ontziaren egoitza-portuaren ziurtagiria.

c) Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta emanda egotea egiaztatzen duen agiria.

d) Ontziratze-aldiko itsas kapitainaren ziurtagiria.

e) Hala badagokio, lanbide-prestakuntza baliokidearen ziurtapena edo titulazioa.

4.– Laguntzak zehazteko irizpide objektiboak eta horien zenbatekoa.

– Onuradunak egindako finantza-ahaleginak: 50%.

– Arrantzale gaztearen inbertsio-proiektuaren hedapena: 50%.

5.– Dirulaguntzak ordaintzea.

Inbertsioa behar bezala egiaztatu eta gero ordainduko da laguntza, erositako itsasontziaren titulartasunaren erregistroko ziurtagiria eta erositako ontziaren ordainketa egiaztatuz ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta.

Hemeretzigarrena.– Akuikultura.

1.– Laguntza hauek helburu daukate lan eta higieneko instalazioen eraikuntza, ekipamendua eta modernizazioa laguntzea bai eta produktuaren kalitatea ingurumenarekiko eragin positiboak hobetzeari begira. Inbertsioek honako hauek izan ditzakete helburu:

a) Espezie berriei helduz dibertsifikatzea edo merkatuan bideragarriak diren espezieak ekoiztea.

b) Akuikultura-sektorean erabili ohi diren jarduerekin alderatuz ingurumenarekiko eragin positiboak hobetzen dituzten akuikultura-metodoak ezartzea.

c) Akuikultura arloko jarduera tradizionalak bultzatzea.

d) Ustiapenak harrapakari basatien erasoengatik babesteko ekipoak erosten laguntzea.

e) Akuikultura arloko langileen lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea.

2.– Onuradunak.

Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak:

– Mikroenpresak, enpresa txikiak, eta,

– 3.f) artikuluan zehaztuta ez dauden enpresak, baldin eta 750 langile baino gutxiago edo 200 milioi euro baino gutxiagoko negozioak egiten badituzte.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea. Horren eredua www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan egongo da eskuragarri.

b) Deskripzioko memoria; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eta interesa, behar bezala egiaztatuta.

c) Ekintzen azterketa ekonomikoa.

d) Akuikultura-instalazio bat jartzeko beharrezkoak diren baimenen kopia.

e) Lursailen errentamendu-kontratua edo jabetza-titulua.

f) Ura hartzeko baimena, hala badagokio.

g) Babespeko zortasun-zonako baimena, hala badagokio.

h) Dagokion udalaren baimena.

i) Osakidetzak emandako aldeko txostena.

j) Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak emandako aldeko txostena.

k) Ingurumen Ministerioaren mendeko Euskadiko Itsasbazter Mugaketak emandako aldeko txostena.

4.– Baimena.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak baimena emango du, aurreko puntuko dokumentazioa guztia aurkeztu eta gero, dokumentazio hori beharrezkoa baita kontzeptu horren kontura ematen diren dirulaguntzak tramitatzeko.

5.– Jarraian adierazi dira laguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:

a) Gaurdaino Euskal Autonomia Erkidegoan ebaluatu ez diren hazkuntza-espezie berrien potentziala aurreikusten duten ekimenak.

b) Martxan dauden instalazioak modernizatzeko proiektuak.

Laguntza diruz lagundu daitekeen kostuaren % 40koa izan daiteke, gehienez ere.

6.– Dirulaguntza, gehienez ere, bi alditan ordaindu ahal izango da, diruz lagundutako inbertsioak eta gastuak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (ordainketen fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta).

Hogeigarrena.– Ekintza kolektiboak.

1.– Laguntza hauen helburua interes publikoko neurrien alde egitea da; neurri horiek ekoizleen izenean diharduten erakundeen edo aintzatetsitako beste erakundeen zein antolatzaileen laguntzarekin aplikatzen dira. Erakunde horiek, bereziki, helburu hauek izaten dituzte:

a) Modu iraunkorrean baliabideen kudeaketa eta zainketa hobetzen laguntzea.

b) Arrantza-metodo edo -aparailu selektiboak sustatzea eta harrapaketa osagarriak murriztea.

c) Galdutako arrantza-aparailuak itsas-ohetik jasotzea, arrantza fantasma eragozteko.

d) Lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea.

e) Arrantzako eta akuikulturako produktuen merkatuen gardentasunaren alde egitea, haien trazabilitatea barne hartuta.

f) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

g) Akuikulturako ekoizpen-zonak garatu, berregituratu eta hobetzea.

h) Ekoizpenerako ekipo eta azpiegituratan inbertitzea. Trebetasun profesionalak eta metodo zein trebatzeko tresna berrien garapena hobetzea.

i) Zientzialarien eta sektoreko profesionalen arteko lankidetza sustatzea.

j) Sarean lan egin eta jardunbide hobeak erakundeen artean trukatzea.

k) Itsasbazterreko artisau-arrantzarako ezarritako helburuak lortzen laguntzea.

l) Arrantza-zonetara sartzeko baldintzen kudeaketa eta kontrola hobetzea.

m) Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamenduari jarraiki aintzatetsitako ekoizleen erakundeak sortzea.

2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantzako profesionalak eta berariazko aitorpena duten edo 104/2000 (EE) Erregelamenduari jarraiki lor dezaketen arrantza-ekoizleen erakundeak.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea. Horren eredua www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan egongo da eskuragarri.

b) Deskripzioko memoria; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

c) Ekintzen azterketa ekonomikoa.

d) Ekoizleen erakundeek negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

4.– Onuradun pribatuen finantza parte-hartzerik ez daukaten proiektuetan, laguntza-ehunekoak diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100era irits daitezke. Onuradun pribatuen finantza parte-hartzea daukaten profesionalek egindako ekintzetan, berriz, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 60 artekoa izan daiteke zuzeneko laguntza. Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak proiektu bat interes orokorrekotzat jotzen dituen proiektuek % 100eko laguntza jaso dezakete, eta ekimen pribatukotzat jotzen dituenak % 40ko laguntza, gehienez. Balorazio hori egiteko honako hauek hartuko ditu kontuan:

a) Erakunde kolektiboen (ekoizleen elkarteak, sektoreko ekoizleen elkarteak) eta ikerketa-institutuen inplikazioa.

b) Interes kolektiboak, norbanakoen interesen gainetik.

5.– Laguntza honela ordainduko da:

a) Emandako diru-laguntzaren % 50, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

b) Gainerako % 50a ordainduko da, osorik edo zati batean, diruz lagundutako jarduerak egin direla ziurtatzen duten agiriak aurkeztu eta gero.

Hogeita batgarrena.– Merkatu berriak eta sustatze-kanpainak garatzea.

1.– Laguntza honen helburua interes publikoko neurrien alde egitea da. Neurri horiek kalitate- eta balorizazio-politika bat aplikatzera eta merkatu berriak edo arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainak garatzera bideratuta daude. Hauek izango dira jarduerak:

a) Arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainak egitea.

b) Normalean baztertu egin ohi diren soberakinak edo gutxi ustiatutako espezieak merkatuari eskaintzea.

c) Arrantzako eta akuikulturako produktuen kalitate-politika aplikatzea.

d) Ingurumena errespetatzen duten metodoen bidez lortutako produktuak sustatzea.

e) Martxoaren 20ko 510/2006 zenbakiko (EE) Erregelamenduari jarraiki aintzatetsitako produktuak sustatzea.

f) Kalitatea ziurtatzea, etiketak sortzea barne hartuta, eta ingurumena ez kaltetzeko moduan harrapatutako edo ekoiztutako produktuak ziurtatzea.

g) Arrantzako eta akuikultuarko produktuen irudia eta arrantza-sektorea hobetzeko kanpainak egitea.

h) Merkatu-azterketak egitea.

2.– Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak: arrantza-erakunde profesionalak, ekoizleen erakundeak, arrantzaleen kofradiak, eraldatze- zein merkataritza-sektoreko ordezkarien erakundeak eta ikerketa-institutuak.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea. Horren eredua www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan egongo da eskuragarri.

b) Deskripzioko memoria; bertan behar bezala azalduko da garatu nahi den proiektua, haren iraupena eta lortu nahi diren helburuak.

c) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

4.– Jarraian adierazi dira laguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:

a) Ekimena kolektiboa izatea, edo, indibiduala izanez gero, ekintzaren emaitza guztion onerako izatea, % 20 arte.

b) Lanpostuak sortzea, % 20 arte.

c) Arrantza-produktuen balio erantsiaren igoera, bereziki kontsumitzaileek gutxien baloratzen dituzten arrain-espezieetan, % 20 arte.

d) Proiektuaren etekinak merkaturatze-katean, bereziki arrantzaren harrapaketa-sektorerako, % 20 arte.

e) Sektorearentzat duen interes estrategikoa, % 20 arte.

5.– Onuradun pribatuen finantza parte-hartzea daukaten inbertsio-proiektuetan, laguntza-ehunekoak diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40ra irits daitezke. Edonola ere, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak proiekturen bat interes orokorrekotzat jotzen badu, proiektu horri % 100eko diru-laguntza eman ahal izango zaio gehienez ere, honako hauek kontuan hartuta:

a) Erakunde kolektiboen (ekoizleen elkarteak, sektoreko ekoizleen elkarteak) eta ikerketa-institutuen inplikazioa.

b) Interes kolektiboak, norbanakoen interesen gainetik.

6.– Laguntza honela ordainduko da:

a) Emandako diru-laguntzaren % 50, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

b) Gainerakoa, diruz lagundutako inbertsioak eta gastuak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (ordainketen fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta).

Hogeita bigarrena.– Aitzindari proiektuak.

1.– Laguntza-ildo honen helburua proiektu pilotuak babestea da, ezagutza tekniko berriak eskuratu eta zabaltzera bideratutako arrantza-teknika selektiboagoen erabilera esperimentala barne hartuta, eta honetara bideratuta egongo dira:

a) Ekoizpen sektorearen baldintza errealetatik hurbileko baldintzetan, teknologia berritzaile baten bideragarritasun teknikoa edo ekonomikoa egiaztatzea, teknologia horren ezagutza teknikoa eta ekonomikoa eskuratu eta zabaltzeko xedez.

b) Arrantza-ahalegina kudeatzeko eta esleitzeko planen gaineko probak (hala badagokio, debeku-zonak ezarrita, ondorio biologiko eta finantzarioak ebaluatzeko xedez) eta birpopulaketa esperimentala egin ahal izatea.

c) Arrantza-aparailuen hautakortasuna hobetzeko nahiz harrapaketa osagarriak, bazterkinak edo ingurumenaren gaineko (eta bereziki itsas hondoko) eragina murrizteko metodoak garatu eta probatzea.

d) Arrantza-kudeaketarako beste teknika-mota batzuk probatzea.

Proiektu pilotuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendaurrean jarriko dira.

2.– Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak: agente ekonomikoak, aintzatetsitako merkataritza-elkarteak edo erakunde zientifiko zein tekniko batekin lankidetzan diharduen eta helburu hau duen bestelako edozein erakunde eskudun.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea. Horren eredua www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan egongo da eskuragarri.

b) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuaren irismena (helburuak, bitartekoak etab).

c) Aitzindari proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

4.– Onuradun pribatuen finantza parte-hartzerik ez daukaten proiektuetan, laguntza-ehunekoak diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100era irits daitezke. Gainontzeko proiektuei dagokienez, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 60 emango da, gehienez ere. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta horien ponderazioa:

a) Proiektuaren izaera berritzailea, % 50 arte.

b) Proiektuaren interes zientifikoa, % 50 arte.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta) eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak aitzindari proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, bidali ondoren ordainduko da laguntza.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtso aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 24a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

I. ERANSKINA

ESKABIDE-EREDUA

Jn./And.:	; NAN-zk.:	

Honen ordezkari gisa:

Enpresa:	

IFZ/IFK:	Kalea eta zk.:	

Telefonoa: 	 Faxa: 	E-mail:	

Udalerria:	Lurraldea:	PK:	

Honako hau ESKATZEN DU: Kontseiluaren uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduak Arrantzaren Europako Funtsari buruzkoa (AEP) arautu dituen laguntza guztien artean, ondoko laguntza-ildoari heltzea, eta guztizko inbertsioaren % 100aren gainean %......... laguntza jasotzea:

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Arrantza-ontziak behin betiko gelditzea.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Arrantza-jarduerak aldi baterako geldiaraztea.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Inbertsioak arrantza-ontzietan eta hautakortasuna.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Itsasbazterreko artisau-arrantza.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Konpentsazio sozioekonomikoak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Akuikultura.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Ekintza kolektiboak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Merkatu berrien eta sustapenerako ekinaldien garapena.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Aitzindari proiektuak.

....................................., 200......(e)ko ............................ren ............(a).

Ahaldunaren sinadura eta enpresaren zigilua.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoarekin bat, datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratu ahal izango dira hobeto kudeatzeari begira. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak datu horien berri jasoko du. Eskatzaileak berariaz onartu du bere datu pertsonal guztiak edo haietako batzuk lagatzea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2005eko ekainaren 20ko Aginduan ezarritako erabilera eta helburuetarako; agindu horren bidez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu ziren. Interesdunek datuak aztertzeko, zuzentzeko, kitatzeko eta aurkatzeko eskubidea baliatu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bertan tratatzen baitituzte datuak.

AGIRIAK

PERTSONA JURIDIKOEK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO OROKORRA:

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla egiaztatzeko zinpeko adierazpena II. eranskineko ereduaren arabera.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Gizarte Segurantzari eta Ogasunari ordaindu beharrekoa ordaindu zaiela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Sozietatearen estatutuen kopia konpultsatua.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eraketaren eskrituraren kopia eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eskatzailearen NANaren fotokopia, eta haren ordezkaritza egiaztatzen duen eskriturarena.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Hirugarrenen altaren inprimakia.

PERTSONA FISIKOEK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO OROKORRA:

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla egiaztatzeko zinpeko adierazpena II. eranskineko ereduaren arabera.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Hirugarrenen altaren inprimakia.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Gizarte Segurantzari eta Ogasunari ordaindu beharrekoa ordaindu zaiela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Administrazio-egoitzaren ziurtagiria (errolda-ziurtagiria).

LAGUNTZA-ILDOAREN ARABERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO BEREZIA:

– Arrantza-ontziak behin betik gelditzea.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eskabidea. Eredua honako web-orri honetan egongo da eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Egiturazko doikuntza izango duen itsasontziko tripulatzaileen zerrenda.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Ontziaren egoitza-portuaren ziurtagiria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Itsasontziaren titulartasunaren eta kargen erregistroko ziurtagiria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eman gabe dauden laguntzak itzuliko direla bermatzen duen banku-abala.

– Arrantza-jarduerak aldi baterako geldiaraztea.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eskabidea. Eredua honako web-orri honetan egongo da eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko 3. zerrendan matrikulatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Arrantza-ontziaren jatorri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

– Inbertsioak arrantza-ontzietan eta hautakortasuna:

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eskabidea. Eredua honako web-orri honetan egongo da eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Inbertsioa itsasontzian egiteko baimena.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eraikuntza berria egiteko edo behin betiko geldiarazteko asmoz itsasontzia baja gisa eskainirik ez dagoela dioen zinpeko aitorpena, eta, bost urteko epea igaro aurretik itsasontziaren jabetza ez eskualdatzeko konpromisoa jasotzen duen zinpeko aitorpena.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Enpresaren arrantza-jardueren azalpen-txostena, eta, era berean, inbertsioaren alderdi teknikoen eta ekonomikoen deskribapena eta errentagarritasunaren azterketa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak, inbertsioa burutzeko epeen aurreikuspena, eta aurreikusitako finantziazio-programa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Itsasontziaren titulartasunaren erregistroko ziurtagiria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan sartuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

– Itsasbazterreko artisau-arrantza.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eskabidea. Eredua honako web-orri honetan egongo da eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Deskripzioko memoria; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Ontziaren egoitza-portuaren ziurtagiria.

– Konpentsazio sozioekonomikoak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eskabidea. Horren eredua www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan egongo da eskuragarri.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Ontziaren egoitza-portuaren ziurtagiria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta emanda egotea.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Ontziratze-aldiko itsas kapitainaren ziurtagiria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Hala badagokio, lanbide-prestakuntza baliokidearen ziurtapena edo titulazioa.

– Akuikultura.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eskabidea. Horren eredua www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan egongo da eskuragarri.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Deskripzioko memoria; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Ekintzen azterketa ekonomikoa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Akuikultura-instalazio bat jartzeko beharrezkoak diren baimenen kopia.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Lursailen errentamendu-kontratua edo jabetza-titulua.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Ura hartzeko baimena, hala badagokio.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Babespeko zortasun-zonako baimena, hala badagokio.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Dagokion udalaren baimena.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Osakidetzak emandako aldeko txostena.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak emandako aldeko txostena.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Ingurumen Ministerioaren mendeko Euskadiko Itsasbazter Mugaketak emandako aldeko txostena.

– Ekintza kolektiboak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eskabidea. Eredua honako web-orri honetan egongo da eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Deskripzioko memoria; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Ekintzen azterketa ekonomikoa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Ekoizleen erakundeek negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

– Merkatu berrien eta sustapenerako ekinaldien garapena.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eskabidea. Eredua honako web-orri honetan egongo da eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Deskripzioko memoria; bertan behar bezala azalduko da garatu nahi den proiektua, haren iraupena eta lortu nahi diren helburuak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

– Aitzindari proiektuak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Eskabidea. Eredua honako web-orri honetan egongo da eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuaren irismena (helburuak, bitartekoak etab).

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P>n &#9;Aitzindari proiektuaren azterketa ekonomikoa.

II. ERANSKINA.

ZINPEKO ADIERAZPENA

Jn./And.:&#9; NAN-zk.:&#9;

Enpresa honen ordezkari gisa:

&#9; IFK: &#9;

ONDOKOA ADIERAZTEN DU:

a) Laguntza-eskabidean adierazi duena egia dela eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak direla, gezurrik edo datu okerrik azalduz gero erantzukizun osoa beregain hartuko duela eta, ez duela adieraziko ez zituela ezagutzen gezur edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak.

b) Laguntza-eskabide hau ez ezik "proiektu honetarako" laguntza-eskabidea ere aurkeztu duela edo/eta laguntza lortu duela, segidan adierazitako erakunde publiko edo pribatuetan; halaber, erakunde pribatuei zein publikoei proiektu honetarako aurkezten dizkien laguntza eskabide guztien berri emateko konpromisoa hartu duela.

Eskabide-eguna&#9;Instituzioa&#9;Egitaraua&#9;Eskatutako zenbatekoa&#9; Emandako laguntza&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

c) Halaber, hitz ematen duela Eusko Jaurlaritzaren eta Europako Batasunaren esku jarriko duela inbertsioa edo/eta proiektua gauzatu direla egiaztatzeko dokumentazioa.

..........................................., 200.....(e)ko ................................ren ..................(a).
Ahaldunaren sinadura eta enpresaren zigilua.

Azterketa dokumentala