Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2838

AGINDUA, 2008ko apirilaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez onesten dira Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko ikastetxe elkartuentzako laguntzak emateko arauak eta 2008ko ekitaldian eskabideak aurkezteko deialdia.

Abenduaren 28ko 15/2007 Legearen bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 250. zk., abenduaren 31koa) onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008ko Aurrekontu Orokorreko 4223 programan, Unibertsitate Hezkuntzakoan, zenbait neurri ezarri dira unibertsitatearen arloko erakundeen funtzionamenduan laguntzeko, eta horietako bat da Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Bergara, Portugalete eta Vitoria-Gasteizko ikastetxe elkartuak finantzatzeko laguntzen deialdia.

Horregatik, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren VI. tituluko xedapenetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan diru-laguntzak emateko moduaz ezarritakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008ko Aurrekontu Orokorrak onetsi zituen abenduaren 28ko 15/2007 Legean eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Bergara, Portugalete eta Vitoria-Gasteizko ikastetxe elkartuei diru-laguntzak ematea 2008. urteko gastuen aurrekontu arrunta finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza baitute.

2.– 8. artikuluan finkatutako banaketa proportzionalaren sistemaren arabera ebatziko da deialdi hau . Horretarako 547.675 euro ezarri dira; izan ere, abenduaren 28ko 15/2006 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoaren 2007ko Aurrekontu Orokorrari dagokion aurrekontu-aplikazioan jaso da kopuru hori.

3.– Prozedura honek gehienez ere sei hilabete iraungo du, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2. artikulua.– Onuradunak.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko ikastetxe elkartuei eusten dieten erakundeak.

2.– Pertsona juridiko eskatzaileek honako hauek bete beharko dituzte: indarreko legeriak diru-laguntza publikoen onuradun izateko eskatzen dituen egokitasun subjektiboari buruzko baldintza orokorrak; batez ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu duen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetan zehazten direnak.

3. artikulua.– Laguntzen xedea.

1.– Deialdi honetako laguntzen xedea da Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko ikastetxe elkartuek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten egoitzetan 2008an sortzen diren gastuak finantzatzen laguntzea. Horretarako, gastuak zuzendu behar dira: 25 urtetik gorakoak Unibertsitatean sartzeko ikastaroaren irakaskuntza-jardueretara edo, bestetik, goi-hezkuntzako titulu akademikoak lortzeko zentro horietan matrikula egiten duten eta ikasleen tutore-lanetara.

2.– Emandako diru-laguntzari egozten zaizkion gastu guztiak 2008. urtean sortu behar dira.

4. artikulua.– Eskabideak egitea eta aurkeztea.

1.– Interesatuek agindu honen eranskinean ageri den eskabide eredu normalizatuan egin behar dute euren eskaera, eta, ahal dela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, PK: 01010, Vitoria-Gasteiz) aurkeztuko dute. Bestela, posta ziurtatuz bidali ahal dute, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38. artikuluan aurreikusitako beste edozein prozeduraren bidez.

2.– Eskabideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate Zuzendaritzan eskatu ahal dira (Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 2. solairua, PK: 01007 Vitoria-Gasteiz) posta elektroniko honetan:huiscatd@ej-gv.es. Bestela, deialdi honi buruz "Unibertsitate eta Ikerketa" atalean dagoen informazioa hartu daiteke Interneteko helbide honetatik: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

3.– Datu pertsonalen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategietan sartuko dira datu pertsonalak. Izan ere, hori ezartzen da Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta otsailaren 25eko 2/2004ko Legean (Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko Legean). Datuak agertzearen kontra agertzeko, datuetara iritsi, datuok zuzendu eta ezeztatzeko eskubideez baliatzeko edo legeriak onartutako beste edozein eskubidez baliatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzara jo beharko da, artikulu honen 1. paragrafoan adierazitako helbidera.

4.– Eskaerekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira derrigorrez:

a) ordezkariaren edo legezko ordezkariaren NAN.

b) Legezko ordezkaritzaren frogagiria.

c) Ikastetxe elkartuaren 2008ko aurrekontua.

d) Ikastetxe elkartuak 2006-2007 ikasturtean irakaskuntzan, zientziaren eta kulturaren arloan egindako jardueren memoria. Memoria hori edizio inprimatuan badago, horren ale bat bidaliko da.

e) Zergen arloko betebeharrak bete direla egiaztatzen duen frogagiria.

f) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bete direla egiaztatzen duen frogagiria.

5.– Jatorrizko agiriak aurkeztu behar dira. Jatorrizkoen kopiak edo fotokopiak aurkezten direnean, behar bezala konpultsatuta egon behar dute.

6.– Baldin eta eskatzen diren agiri horiek dagoeneko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren esku badaude, interesatuek horren berri eman dezakete eskabidean, eta hala egiten badute, adierazi beharko dute zein egunetan eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zituzten, edo, bestela, zein organo edo bulegok eman zizkien, hartara Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 35. artikuluaren f idatz-zatian ezarritakoa aplika ahal izan dakien (hori abuztuaren 5eko 1778/1994 Errege Dekretuko 2. artikuluak garatu du).

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

6. artikulua.– Aurkeztutako eskabideko akatsen zuzenketa.

Unibertsitate Zuzendaritzak hutsune edo okerren bat atzematen badu aurkeztutako eskabidean, hamar eguneko epea emango dio erakunde eskatzailearen legezko ordezkariari hutsune hori zuzentzeko edo nahitaezko dokumentazioa aurkezteko. Bestetik, ohartaraziko dio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela pentsatuko dela. Horretarako, baina, ebazpen bat eman beharko da aldez aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraituz.

7. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatzeko organoa.

Unibertsitate Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan finkatutako diru-laguntzak.

8. artikulua.– laguntzen zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak.

Agindu honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten erakunde eskatzaileen artean banatuko da deialdi honetara zuzendutako kreditua, irizpide hauetan oinarrituta:

a) Oinarrizko finantzazioa.– Deialdi honetara zuzendutako zenbatekoaren ehuneko hogeita hamarra zati berdinetan banatuko da erakunde interesatuen artean, oinarrizko finantzazio modura.

b) Ikastetxe elkartuetako ikasleak.– Deialdi honetara zuzendutako zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamarra proportzio zuzenean banatuko da ikastetxe elkartuetan 2007-2008 ikasturtean matrikulatutako ikasleen artean, hain zuzen ere goi-mailako hezkuntzako titulu akademikoak lortzeko ikasketa arautuetan eta 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko ikastarora matrikulatutako ikasleen artean.

9. artikulua.– Diru-laguntzaren edo laguntzaren zenbatekoa.

8. artikuluan finkatutako banaketa proportzionalerako irizpideen arabera zehaztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa.

10. artikulua.– Deialdiaren ebazpena.

1.– Deialdiko diru-laguntzen gaineko ebazpena Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak emango du, Unibertsitate Zuzendaritzaren proposamena aztertu ondoren. Ebazpena emateko epea, berriz, bost hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Ebazpen hori banan-banan jakinaraziko zaie deialdi honetako erakunde parte-hartzaileen legezko ordezkariei.

2.– Epearen barruan berariazko ebazpenik ematen ez bada, ezetsitzat jo ahal izango dira eskabideak, hala agintzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak 44.1 artikuluan; hala ere, lege horren arabera, Administrazioak berariazko ebazpena egin beharko du.

3.– Emandako diru-laguntzak eta haietan gertatzen diren aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

11. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea.

1.– Emandako diru-laguntzak epe hauetan ordainduko dira:}

a) laguntzaren zenbatekoaren % 50: agindu honen 12. artikuluko a) idatz-zatian finkatutakoaren arabera onartutakoan.

b) Gainerako % 50: aurtengo azaroaren 15a baino lehenago ordainduko da.

2.– Diru-laguntzen zenbatekoa bermatzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezartzen den berme-erregimena beteko da (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura emandako diru-laguntzak bermatu eta itzultzeko araubide orokorra arautzen duen eta erakunde laguntzaileen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).

12. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluak oro har aipatzen dituen betebeharrez gain, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek ere izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamar egun igaro baino lehen erakunde onuradunek berariaz eta idatziz uko egin ezean, onartutzat joko da.

b) Diru-laguntza eman den xederako erabiltzea.

c) Diruz lagundutako jardueraren xedea edo izaera funtsean aldatzen duten gorabeheren berri eman behar dute, eta deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa eman behar diete Unibertsitate Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, erakunde horiek beren eginkizunak betez eskatzen baldin badiete.

13. artikulua.– Aldi berean beste laguntza batzuk jasotzeko aukera.

1.– Agindu honen itzalpean ematen diren laguntzen zenbatekoa eta helburu bererako beste diru-sarrerak bat eginda sortzen den kopurua inolaz ere ezin da izan onuradunak egin beharreko jardueraren edo laguntzaren xedearen kostua baino handiagoa.

2.– Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzekin batera beste erakunde publiko zein pribatu guztiek helburu bererako emandako bestelako diru-laguntzak jaso daitezke, baldin eta pilaketak gainfinantzaketarik eragiten ez badu. Gainfinantzatuz gero, agindu hau dela bide emandako diru-laguntzaren zenbatekoa onuradunak jasotako laguntzen zenbatekoaren eta gainfinantzatutakoaren heinean gutxituko da.

14. artikulua.– Diru-laguntzaren xedearen eta jasotako funtsen aplikazioaren justifikazioa.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten ikastetxe elkartuen zuzendariek agiri hauek bidali behar dituzte Unibertsitate Zuzendaritzara 2009ko martxoaren 31 baino lehen:

a) Ikastetxe elkartuaren zuzendariak sinatutako azalpen-memoria, emandako diru-laguntzaren kontura burututako jarduerei buruzkoa.

b) Ikastetxe elkartuaren 2008ko aurrekontua kitatzean, jasotako diru-laguntzak izan duen finantzazio-portzentajea adierazten duen ziurtagiria.

2.– Era berean, ikastetxe elkartuek 2008ko aurrekontuaren kitapena bidali behar dute, estatutuen arabera eskumena duen organoak onetsitakoan. Horrekin batera, dokumentazioa ere bidali beharko dute. Diru-sarreren atalean deialdi honen kargura emandako diru-laguntzaren zenbatekoa agertu behar da, bereiz.

15. artikulua.– Diru-laguntza emateko inguruabarren aldaketa.

Diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, diru-laguntza emateko aintzat hartutako baldintzak aldatuz gero edo, honekin batera, beste edozein erakunde publiko zein pribatuk emandako diru-laguntzak eta laguntzak jasoz gero. Dena den, deialdi honetan onuradun izateko finkatutako gutxieneko baldintzak bete beharko dira.Ondorio horietarako, Unibertsitate Zuzendaritzak likidazio-ebazpen egokia emango du diru-laguntzen zenbatekoa doitzeko.

16. artikulua.– Ez-betetzea.

Diru-laguntzak emateko oinarritzat hartutako baldintzak betetzen ez direla egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoa eta, gainera, legez dagozkion interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari, Euskal Herriko Herri Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 53. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Agindu honetan arautzen diren laguntzen araubideak ez du Europar Batasuneko Batzordearen onespenetik behar. Batzordearen 68/2001 Araudia, 2001eko urtarrilaren 12koa, EBko Itunaren 87. eta 88. artikuluak prestakuntzarako laguntzei aplikatzeari buruzkoa -L10 zenbakiko Aldizkari Ofiziala, 2001/01/13koa-, Batzordearen 363/2004 Araudiak, 2004ko otsailaren 25ekoak, aldatua, EBko Itunaren 87. eta 88. artikuluak prestakuntzarako laguntzei aplikatzeari buruzko 68/2001 Araudia aldatu baitu –L63 zenbakiko Aldizkari Ofiziala, 2004/02/28koa).

Bigarrena.– Agindu honetan aurreikusten ez denerako, bereziki honako hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua (Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntza eta diru-laguntzen erregimenari eta laguntza eta diru-laguntza publikoen arloko arau-hausteen eta zigorren erregimenari buruzkoak, hurrenez hurren).

Hirugarrena.– Prozedura gaietan agindu honetan aurreikusten ez den guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA. ESKABIDE FORMULARIOA.

ANEXO. FORMULARIO DE SOLICITUD

LAGUNTZA-ESKABIDEA

SOLICITUD DE AYUDA	

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko ikastetxe elkartuei diru-laguntzak emateko deialdia
2008. URTEA
Convocatoria de ayudas para los Centros Asociados de la Universidad Nacional de Educación a Distancia
EJERCICIO 2008

IKASTETXE-ELKARTUA

CENTRO ASOCIADO

ESKARIAREN ERREGISTROA
REGISTRO DE LA SOLICITUD
AURKIBIDEA
ÍNDICE

I.–	Ikastetxe elkartuaren identifikazioa

	Identificación del Centro Asociado

II.–	Erakunde eskatzailea

	Entidad solicitante

III.–	2007-2008 ikasturteko ikasleak, sexuka

	Alumnado desagregado por sexo, curso académico 2007-2008

IV.–	2007-2008 ikasturteko unibertsitate-matrikulei buruzko datuak

	Datos de la matrícula universitaria, curso académico 2007-2008

V.–	2007-2008 ikasturterako programaturiko jarduera akademikoen datuak

	Datos de las actividades académicas programadas para el curso 2007-2008

VI.–	Beste laguntza edo diru-laguntza batzuk

	Otras ayudas o subvenciones

VII.–	Beharrezko dokumentazioa

	Documentación preceptiva

VIII.–	Adierazpena

	Declaración	

	Orriok betetzeko jarraibideak

	Instrucciones para la cumplimentación	

I.–	Ikastetxe elkartuaren identifikazioa

	Identificación del Centro Asociado

Izena / Nombre	

IFZ / NIF		

Helbidea / Dirección	

Herria / Localidad	

Lurraldea / Territorio H.	PK/ C.P.	

Zuzendaria / Director o Directora	

Telefonoa / Teléfono	Faxa / Fax		

E-maila / E-mail	

II.–	Erakunde eskatzailea

	Entidad solicitante	

Erakundearen izena / Denominación de la entidad 	

	IFZ / NIF	

Helbidea / Domicilio	

Harremanetarako pertsona/Persona de contacto	

Telefonoa / Teléfono	Faxa / Fax	

E-maila / E-mail	

Jakinarazpeneratarako

Para notificaciones

Legezko ordezkaria / Representante legal	

Abizenak / Apellidos		

Izena / Nombre	NAN / DNI	

Helbidea / Dirección 	

Herria / Localidad	PK/ C.P.	

Lurraldea / Territorio H.	Telefonoa / Teléfono	

Faxa / Fax	E-maila / E-mail	

III.– 2007-2008 ikasturteko ikasleak, sexuka

	Alumnado desagregado por sexo, curso académico 2007-2008

	G / H	E / M	Guztira

			Total

	25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko ikastaroa

	Curso de Acceso a la Universidad para mayores de 25 años

	Mailako unibertsitate-ikaskuntza edo karrerak

	Enseñanzas o carreras universitarias de carácter reglado

	Doktoretza

	Doctorado

	UNEDek eskaintzen dituen irakaskuntza ez arautuak

	Enseñanzas de carácter no reglado ofertadas por la UNED

	Ikastetxe elkartuak berak eskaintzen dituen irakaskuntza ez arautuak

	Enseñanzas de carácter no reglado ofertadas por el propio Centro Asociado

	GUZTIRA / TOTAL

IV.–	2007-2008 ikasturteko unibertsitate-matrikulei buruzko datuak

	Datos de la matrícula universitaria, curso académico 2007-2008	

Kodea	Titulazioa	G / H	E / M	 Guztira

Código	Titulación			Total	

	GUZTIRA / TOTAL

V.–	2007-2008 ikasturterako programaturiko jarduera akademikoen datuak

	Datos de las actividades académicas programadas para el curso 2007-2008 1

Jardueraren izena / Nombre de la Actividad	

Jardueraren aldia / Periodo en que se realiza	

Arduraduna / Responsable	

Erakunde babesleak/ Entidades patrocinadoras	

Partaide-kopurua / N.º de Participantes	

Ordainsariak / Retribuciones	

Ondasun inbentariagarriak eskuratzea / Adquisición bienes inventariables	

Ondasun suntsikorrak eskuratzea / Adquisición bienes fungibles	

Beste gastu batzuk / Otros gastos	

GASTUAK GUZTIRA / TOTAL GASTOS	

OHARRAK / OBSERVACIONES:	

Jardueraren Izena / Nombre de la Actividad	

Jardueraren aldia / Periodo en que se realiza	

Arduraduna / Responsable	

Erakunde babesleak/ Entidades patrocinadoras	

Partaide-kopurua / N.º de Participantes	

Ordainsariak / Retribuciones	

Ondasun inbentariagarriak eskuratzea / Adquisición bienes inventariables	

Ondasun suntsikorrak eskuratzea / Adquisición bienes fungibles	

Beste gastu batzuk / Otros gastos		

GASTUAK GUZTIRA / TOTAL GASTOS	

OHARRAK / OBSERVACIONES:	

Jardueraren Izena / Nombre de la Actividad	

Jardueraren aldia / Periodo en que se realiza		

Arduraduna / Responsable		

Erakunde babesleak / Entidades patrocinadoras	

Partaide-kopurua / N.º de Participantes	

Ordainsariak / Retribuciones	

Ondasun inbentariagarriak eskuratzea / Adquisición bienes inventariables	

Ondasun suntsikorrak eskuratzea / Adquisición bienes fungibles	

Beste gastu batzuk / Otros gastos	

GASTUAK GUZTIRA / TOTAL GASTOS	

OHARRAK / OBSERVACIONES:	

1 Orri honen behar beste kopia egin. Háganse tantas copias de esta página como sean necesarias.

VI.–	Beste laguntza edo diru-laguntza batzuk

	Otras ayudas o subvenciones

	

Eskatu diozu laguntza edo diru-laguntza beste erakunde publiko edo pribaturen bati?&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n

&#9;BAI / SÍ

¿Ha presentado solicitud de ayuda o subvención a otra entidad pública o privada?&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n &#9;EZ / NO

Erakundea&#9;Zenbatekoa &#9;Eskaeraren egoera

Entidad&#9;Importe&#9;Situación de la solicitud&#9;

&#9;

&#9;

VII.–&#9;Beharrezko dokumentazioa

&#9;Documentación preceptiva

Adieraz ezazu x batekin eskabidearekin batera aurkezten dituzun agiriak.

(Señalar con una x la documentación que se incorpora a la solicitud.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Legezko ordezkariaren NAN.

&#9;DNI del representante legal.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Legezko ordezkaritza egiaztatzeko agiria.

&#9;Documento acreditativo de la representación legal.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Ikastetxe elkartuak 2008. urterako duen aurrekontua.

&#9;Presupuesto del Centro Asociado para el año 2008.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;2006-2007 ikasturteko txosten akademikoa.

&#9;Memoria académica del curso 2006-2007.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Zerga-betebeharrak bete izana egiaztatzeko ziurtagiria.

&#9;Certificado acreditativo del cumplimiento de las obligaciones tributarias.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bete izana egiaztatzeko ziurtagiria.

&#9;Certificado acreditativo del cumplimiento de las obligaciones de Seguridad Social.

VIII.–&#9;Adierazpena

&#9;Declaración&#9;

&#9;Jaunak / Andreak

adierazten du ___ orrialdeko eskari honetan agertzen diren datuak egiazkoak direla. Halaber, berariaz onartzen ditu ondoko agindu honen baldintzak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko apirilaren 15eko Agindua, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Ikastetxe Elkartuei laguntzak emateko arauak eta 2008ko ekitaldian eskabideak aurkezteko deialdia onartzen dituena. Era berean, adierazi beharko du laguntzen onuradun izateko baldintza guztiak betetzen dituela berak ordezkatzen duen erakundeak.

Lekua eta eguna&#9;

&#9;

Don / Dña.&#9;

declara que los datos expuestos en la presente solicitud, cuyo número de páginas asciende a___ son ciertos. Asimismo manifiesta su conformidad con las condiciones establecidas en la Orden de 15 de abril de 2008, del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, por la que se aprueban las normas reguladoras de las ayudas para los Centros Asociados de la Universidad Nacional a Distancia y la convocatoria para presentación de solicitudes en el ejercicio 2008, declarando, al mismo tiempo, que la entidad a la que representa reúne todos los requisitos exigidos para resultar beneficiaria de las ayudas.

Lugar y fecha&#9;

&#9;

LEGEZKO ORDEZKARIA / EL O LA REPRESENTANTE LEGAL

Sinatua / Firmado:&#9;

UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDE ANDREA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA. ILMA. SRA. VICECONSEJERA DE UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN. DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN

ORRIOK BETETZEKO JARRABIDEAK / INSTRUCCIONES PARA LA CUMPLIMENTACIÓN

III. atala

Atal honetan ikastetxe elkartuko ikasle guztiak azaldu behar dira, sexuaren arabera sailkatuta; era berean, ikastetxe elkartuak eskaintzen dituen arautu gabeko irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleak ere azaldu behar dira.

IV. atala.

Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionaleko matrikulan azaltzen den kode beraz identifikatuko dira unibertsitate-irakaskuntzak

V. atala

Atal honetan, ikastetxe elkartuak ematen duen irakaskuntza arautu guztiak jarduera bakar baten modura jaso beharko dira, eta arautu gabeko irakaskuntzen titulazioak, berriz, banan-banan azaldu beharko dira, ikastetxe elkartuaren gainerako jarduera akademikoekin batera.

Apartado III.

En este apartado debe figurar, desagregado por sexo, todo el alumnado adscrito al Centro Asociado así como el alumnado matrículado en las enseñanzas no regladas ofertadas por aquel.

Apartado IV.

Las enseñanzas universitarias se identificarán con el mismo código que deba figurar en la matrícula de la Universidad Nacional de Educación a distancia.

Apartado V

Los datos correspondientes a este apartado deberán englobar como una única actividad la enseñanza reglada correspondiente a las distintas titulaciones universitarias autorizadas al Centro Asociado, e individualizar -en función de las titulaciones correspondientes a las enseñanzas no regladas- las demás actividades en las que participa el Centro Asociado, ya se trate de enseñanzas ofertadas por la UNED o directamente por el propio Centro.


Azterketa dokumentala