Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2007ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
5423

EDIKTUA, desahuzio bati buruzko 466/06 zenbakiko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuziorako hitzezko judizioa. L2 466/06.

Demandatzailea: Maria del Carmen Sainz de la Maza Gutierrez.

Abokatua: Nieto Ferreras, Patricia.

Prokuradorea: Ibon Bilbao Cabarcos.

Demandatua: Andres Balboa Toledo.

Gaia: desahuzioa.

Judizio horretan 2007ko ekainaren 20an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

Osorik baiesten dut Andres Balboa Toledoren aurka M.ª del Carmen Sainz de la Mazaren izenean eta ordez Ibon Bilbao Cabarcos prokuradoreak aurkeztutako demanda eta, horrenbestez, suntsituta jo beharra daukat bi alderdiek sinatutako kontratua. Demandatua kondenatzen dut Urdulizeko Eleizalde kaleko 30. zenbakiko 1.a A finka libre, hutsik eta auzi-jartzailearen esku uztera hilabeteko epean, horrela egin ezean etxetik botaraziko dela ohartaraziz. Halaber, 2006ko ekaina eta 2007ko ekaina bitartean zorpetutako eta ordaindu gabeko errentengatik 4.327, 32 (lau mila hirurehun eta hogeita zazpi euro eta hogeita hamabi zentimo) ordaintzera kondenatzen dut, baita legezko interesak eta prozesuko kostuak ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Epaitegi honetan presta dezakete jakinarazpena egiten denetik harako bost eguneko epean.

Nik, M.ª Teresa Rubio Cabrero epaile magistratuak, epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Andres Balboa Toledo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Getxo (Bizkaia), 2007ko uztailaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala