Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2007ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
5420

EDIKTUA, 183/06 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko 183/06 prozedura bideratu da, Ana Maria Aguirre Granadalek eskatuta, L09 TIT.IV-VII L1 CC delakoaren gainean eta Gustavo Grijalba Godoyren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

441/07 EPAIA

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zazpiko maiatzaren hogeita batean.

Francisco Benito Alonsok, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak ikusiak ditu seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko 183/06 autoak (L09 TIT. IV-VII L1 CC). Prozedura horretan honakoak izan dira parteak: demandatzaile legez Ana Maria Aguirre Granadal, Belen Palacios Martinez prokuradorearekin eta Rafael Perez Jimenez letratuarekin, eta demandatu legez Gustavo Grijalba Godoy, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Baietsi egin dut Ana M.ª Aguirre Granadal andreak Gustavo Grijalba Godoy jaunaren aurka aurkeztu duen demanda, eta ondorioz ondoko neurriak agintzen ditut:

Lehenengoa.– Ana M.ª Aguirre Granadal andreari ematen zaio Ederen zaintza eta babesa, baina guraso biek izango dute guraso-ahala.

Bigarrena.– Eder semearen elikagaietarako hilean berrehun (200) euro ordainduko ditu Gustavo Grijalba Godoy jaunak. Ana M.ª Aguirrek adierazten duen bankuko kontuan sartu beharko du diru-kopuru hori, aurreratuta, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan. Bestalde, zenbateko hori urtero eguneratuko da —urtarrilaren 1a erreferentzia legez hartuta— epai honen datatik abiatuta eta Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako PKIak duen aldakuntzaren arabera.

Hirugarrena.– Gustavo Grijalba Godoy jaunari honako bisita erregimen hau jartzen zaio bere seme Ederrekiko: bi astebururik behin, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etarara (larunbatean eta igandean), PEF delakoan eta bertoko profesionalek gainbegiratuta. Amak eramango du adin txikikoa PEFera, eta horren berri zentroari emango dio, dagozkion ondorioetarako.

Prozesuko kostuei dagokienez, ez da hartu berariazko erabakirik.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan eta ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik bost egun balioduneko epearen barruan.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta Gustavo Grijalba Godoy demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zazpiko irailaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala