Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2007ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5416

AGINDUA, 2007ko irailaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez 2007ko uztailaren 17ko Aginduaren –Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko ikastetxe elkartuentzako laguntzak emateko arauen eta 2007ko ekitaldian eskabideak aurkezteko deialdiaren Aginduaren– akatsak zuzentzen dira.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren zentro elkartuei zuzendutako laguntzen arauak eta 2007ko ekitaldian eskabideak egiteko deialdia onartzen dituen 2007ko uztailaren 17ko Aginduaren 3.1. artikulua (laguntzen xedea) eta 8. artikuluaren b) idatz-zatia (esleipen-irizpide objektiboak) idaztean akatsak egin dira. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 159. zenbakian argitaratu zen abuztuaren 20an, eta zuzendu egin behar da.

3.1. artikuluak, honako hau dio:

"Estatuak homologatutako unibertsitate-tituluen lehen eta bigarren zikloko unibertsitate-ikasketek."

Eta hau behar du:

"Ikastetxe horietan goi-mailako ikasketen titulu ofizialak lortzeko ikaskuntza arautuak egiteko matrikula egiten duten ikasleen tutore-lanek."

8. artikuluaren b) idatz-zatiak, honako hau dio:

"Estatuak homologatutako unibertsitate-tituluen lehen eta bigarren zikloko ikasketetan matrikulatutako ikasleen kopuruaren araberakoa."

Eta hau behar du:

"eta goi-mailako ikasketen titulu ofizialak lortzeko irakaskuntza arautuen araberakoa."

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 17a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala