Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2007ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5415

EBAZPENA, 2007ko irailaren 13koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) Bilboko XXIII. Hirigintza Ikastaroan eta Donostia-San Sebastiángo XXIV. Hirigintza Ikastaroan aurreikusten den "erakunde eta/edo enpresetan egin beharreko praktikaldia" esleitzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2007ko ekainaren 26ko ebazpenaren bidez (EHAA 2007ko uztailaren 13koa, 135. zenbakia), arautu zen, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) antolatutako hirigintzako ikastaroetan aurreikusitako erakundeetako eta/edo enpresetako praktikaldia.

Hori horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– XXIII. Hirigintza Ikastaroan (Bilbao) aurreikusten den erakunde eta/edo enpresetan egin beharreko praktikaldiaren esleipena onartzea, baita praktikaldiak egingo dituzten ikasleentzako dirulaguntzak edo bekak ere. Ikasle horien zerrenda I. eranskinean dago.

Bigarren artikulua.– XXIV. Hirigintza Ikastaroan (Donostia-San Sebastián) aurreikusten den erakunde eta/edo enpresetan egin beharreko praktikaldiaren esleipena onartzea, baita praktikaldiak egingo dituzten ikasleentzako dirulaguntzak edo bekak ere. Ikasle horien zerrenda II. eranskinean dago.

Hirugarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtso hori ebazpena eman zuen organoari jar dakioke edo Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoari berariazko ebazpena eman ezean, ezetsi egin dela joko da.

Vitoria- Gasteiz, 2007ko irailaren 13a.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

I. ERANSKINA
BILBOKO "XXIII. HIRIGINTZA IKASTAROAN"
AURREIKUSTEN DEN ERAKUNDE ETA/EDO
ENPRESETAN EGIN BEHARREKO PRAKTIKALDIA ESLEITZEN DUEN EBAZPENARENA

Lehenengoa.– Praktikaldia egiteko aukera duten ikasleak:

Arzuaga Canals, Iñaki
Astiz Barrenechea, Aritza
Azcarate Vergara, Izaskun
Hurtado Avendaño, Oier
Ugarte Elorriaga, Javier

Bigarrena.– Kanpoan uztea, epez kanpo eskabidea aurkezteagatik, honako ikaslea:

Gomez Nuñez, Iratxe
II. ERANSKINA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO "XXIV.
HIRIGINTZA IKASTAROAN" AURREIKUSTEN DEN ERAKUNDE ETA/EDO ENPRESETAN EGIN
BEHARREKO PRAKTIKALDIA ESLEITZEN DUEN EBAZPENARENA

Bakarra.– Praktikaldia egiteko aukera duten ikasleak:

Azkoaga Ugalde, Eñaut

Azterketa dokumentala