Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2007ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5414

162/2007 DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI, S.A.) sozietateari Sociedad Parque Tecnológico de Alava - Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluan agindutakoaren arabera, bereziki interesatzen zaizkion enpresen kapital sozialean parte har dezake sozietateak. Horretarako, ordea, Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio aldez aurretik eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI,S.A.) sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2007ko ekainaren 28an egindako bileran, 5/1981 Legearen 4. artikuluko 2. puntuan jasotakoaren arabera erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, zehazki, lau milioi ehun mila eta bostehun eurorekin parte hartzeko (4.100.500). Hori gehikuntzaren % 64,07 da, guztira sei milioi eta laurehun mila eurokoa izango baita (6.400.000).

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko irailaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (SPRI, S.A.) sozietateari Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan lau milioi ehun mila eta bostehun eurorekin (4.100.500) parte hartzeko. Zenbateko hori kapital-gehikuntzaren % 64,07 izango da, guztira sei milioi eta laurehun milakoa izango baita (6.400.000). Gehikuntzaren ostean, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.(SPRI, S.A.) sozietateak Arabako Teknologi Elkartegia, S.A.n izango duen partaidetza % 64,07koa izango da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko irailaren 25ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala