Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2007ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5413

EBAZPENA, 2007ko abuztuaren 27koa, Emakundeko zuzendariarena; beraren bidez emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko master ikastaroaren bosgarren edizioa egiteko laguntzen deialdia egin da.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen du euskal herri-administrazioek emakumeen aurkako indarkeria-mota ezberdinen arrazoiak, ezaugarriak, arazoa identifikatzeko zailtasunak eta ondorioak ikertu behar dituztela. Era berean, indarkeria horiek erauzteko eta horien ondorioak konpontzeko aplikatzen diren neurrien eraginkortasuna iker dadin ere bultzatu behar dute.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna ezinbestekoa da emakumeen aurkako indarkeria, giza eskubideen urratze larrienetako bat, erabat ezabatzeko. Gizarte arazo konplexua da hau, eta desagerrarazteko ezinbestekoa da jarduketa koordinatuak abiatzea: batetik, egoera horiek eta haien kausak ikertzeko eta horrelako jokabideak prebenitzeko, eta bestetik, adituak trebatzeko eta arreta- eta harrera-zerbitzuak biktimen beharrizanetara egokitzeko. Horregatik, Emakundek, Deustuko Unibertsitatearekin koordinaturik, 2003. urteko jarduketa-planaren barruan emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko aditu eta master ikastaroaren lehen edizioa kofinantzatu zuen.

Deustuko Unibertsitateak eta Emakundek uste dute emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazten laguntzen duten neurriak bilatu beharra dagoela, eta beste esparru bat finkatu behar dela berriro ere, hasitako prestakuntza-esperientziarekin jarraitu ahal izateko, dagokion hitzarmenaren izenpearen bidez. Gainera, uste dute laguntzen deialdi publikoa egin behar dela, emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko master ikastaroaren edizio berria -2007ko urrian hasiko dena eta 2008ko abenduan bukatuko dena- finantzatze aldera, langile espezializatuen prestakuntza mesedetzeko asmoz.

4/2005 Legeko 53. artikuluak ezartzen du euskal herri-administrazioek herri-administrazio horietako langileen prestakuntza sustatu behar dutela, baita emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen eta ezabatzen eta biktimak zaintzen eta haiei laguntzen diharduten erakunde pribatuetako langileek prestakuntza jaso dezaten lagundu ere.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eremua eta xedea.

Ebazpen honen xedea da emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko master ikastaroaren V. edizioa egiteko laguntzak deitzea. Ikastaroa Deustuko Unibertsitatean emango da, 2007ko urrian hasiko da eta 2008ko abenduan bukatuko da. Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko master ikastaroa 60 ETCSko (Europako kredituak) master ofiziala da eta antolatuta dago bi funtsezko arlotan eta bost moduluetako berariazko arlo batean:

I. modulua: Emakumeen kontrako indarkeriaren kontestualizazioa.

II. modulua: Emakumeen kontrako indarkeria.

III. modulua: Emakumeen kontrako etxeko indarkeria.

IV. modulua: Praktikak.

V. modulua: Masterreko tesia.

2. artikulua.– Diru-baliabideak.

Aurreko artikuluan ezarritako xederako erabiliko diren diru-baliabideak Erakundearen aurrekontuetan helburu horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira. Baliabide horiek, hasieran, hogeita hamazazpi mila eta zortziehun (37.800) euro dira. Diru horretatik, hamazortzi mila eta bederatziehun (18.900) euro lehenengo ikasturterako ordainketak egiteko dira, eta gainerako zenbatekoa, hamazortzi mila eta bederatziehun (18.900) euro, bigarren ikasturteko ordainketetarako dira.

3. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Horretarako, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskabideak erkatuko dira 9. artikuluan finkatutako irizpideak aplikatuz, lehentasunaren araberako hurrenkeran jarriko dira eta diru-laguntzak puntu gehien lortzen dituen eskaeratik hasi eta horretarako kontsignatutako aurrekontu-kreditua agortu arte emango dira.

4. artikulua.– Pertsona onuradunak.

1.– Gehienez ere hamalau onuradun egongo dira.

2.– Laguntza eskatzeko jarraian aipatuko diren baldintza orokorrak bete behar dira:

a) Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar da, gutxienez laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik.

b) Lizentziatu edo diplomatu titulu akademikoa eduki behar da.

3.– Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko trebakuntza jaso duten pertsonek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, baldin eta trebakuntza hori herri-administrazio batek finantzatu badu eta 150 ordukoa edo gehiagokoa izan bada.

5. artikulua.– Eskabideak eta agiriak.

1.– Diru-laguntzetarako eskabideak ebazpen honi eransten zaion ereduaren arabera egin behar dira, eta berarekin batera agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

b) Curriculum vitae laburra; bertan, laguntza eskatzen den prestakuntza-arloan (aukera-berdintasuna, emakumeen aurkako indarkeria, etab.) eskatzaileak duen esperientzia zehaztu behar da.

c) Laguntza eskatu aurretik eskatzailea urtebete gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egon dela frogatzen duen ziurtagiria.

d) Hirugarren interesdunaren datuen alta (II. eranskina), eskatzaileak eta banku-erakundeak betea.

e) Berdintasunaren arloan prestakuntza jasotzeko duen interesa azaltzeko memoria.

f) Deustuko Unibertsitatean ikasteko onartuta egotearen agiria; oraindik jaso ez bada, onarpen-eskabidearen kopia.

g) Laguntzaren xederako beste finantzabide batzuk dituela edo eskatu dituela adierazten duen zinpeko aitorpena.

h) Eskabidea egiten duen pertsonaren zinpeko aitorpena; horren bidez pertsona horri ez zaiola sexu-diskriminazioa egiteagatik administrazio zehapenik edo zehapen penalik jarri adieraziko da, eta horrez gain, otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldekoa, pertsona hori ez dagoela debeku horrekin zigortuta agertuko da.

i) Eskabidea egiten duen pertsonaren zinpeko aitorpena; horren bidez, pertsona horri ez zaiola ezarri laguntza edo diru-laguntza publikoak jaso ahal izateko zehapenik eta ez duela horretarako gaitasunik gabe uzten duen inolako lege-debekurik.

2.– Beharrezkoa dela uste izanez gero, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak informazio gehiago eskatu ahal izango du.

3.– Laguntza ukatuz gero, aurkeztutako agiriak berreskuratu egin ahal izango dira, eta horretarako hilabeteko epea egongo da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpena argitaratzen denetik, baldin eta ebazpen horren aurkako errekurtsorik jartzen ez bada. Izan ere, errekurtsoa jartzen bada, epea errekurtsoa ezesteko ebazpena jakinarazten denetik aurrera zenbatuko da.

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.– Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari bidali behar zaizkio, Manuel Iradier kalea, 36 (01005) Vitoria-Gasteiz, edo bestela administrazio-prozedurari buruzko araudian aurreikusitako edozein bide jarraituz aurkez daitezke.

7. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsen zuzenketa.

Diru-laguntzetarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 5. artikuluan eskatutako agiriren bat falta izanez gero, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko du, eta hamar egun balioduneko epea emango du horretarako, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita. Horrez gain, eskatzaileari ohartaraziko zaio eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela; ezesteko, aurretiaz, ebazpena emango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan agindutakoari jarraiki.

8. artikulua.– Hautaketa Batzordea.

Aurkezten diren eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, Hautaketa Batzordea eratuko da; kide hauek izango ditu:

Batzordeburua:

– Idazkari nagusia.

Batzordekideak:

– Programak Bultzatzeko arduraduna.

– Prestakuntzako arduraduna.

– Azterketen eta Argitalpenen arduraduna.

– Idazkaria: Lege Aholkularitzako arduraduna izango da.

9. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

1.– Diru-laguntzak emateko eta haien zenbatekoak zehazteko, jarraian adieraziko diren irizpideak hartuko ditu kontuan Hautaketa Batzordeak, bakoitzari emandako puntuen arabera:

a) Unibertsitateko prestakuntza master ikastaroaren edukietarako egokia izatea. 20 puntu gehienez.

b) Curriculumaz kanpoko prestakuntza osagarria. 20 puntu gehienez.

c) Euskararen ezagutza. 20 puntu gehienez.

d) Arlo akademikoan egindako lanak: irakaskuntzan laguntzea, ikerlanak, etab. 10 puntu gehienez.

e) Boluntario zein profesional gisa egindako lanak. 10 puntu gehienez.

f) Beste hizkuntza batzuen ezagutza. 10 puntu gehienez.

g) Master ikastaroa egiteko arrazoi eta zio pertsonalak (eskuz idatzitako gutunean). 10 puntu gehienez.

2.– Epaimahaiak bere nahierara egin ahal izango ditu elkarrizketak master ikastaroan sartu nahi duten pertsonekin, eta beraien ahalbide ekonomikoak eta laguntza osagarriak aztertu ahal izango dituzte.

10. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

Hautagai bakoitzari esleituko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa matrikulak duen balioaren % 50 izango da gutxienez.

4. artikuluan, gehienez, aurreikusten diren hamalau onuradun baino gutxiago izatekotan, zuzkidura-soberakina onuradunen artean proportzionalki bananduko da.

11. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, gain-finantzaketarik gertatu ezean. Gain-finantzaketarik izanez gero, diru-laguntza gehieneko mugaraino murriztuko da.

12. artikulua.– Ebazpena.

1.– Eskaerak Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, bere proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen adierazia emango du. Ebazpen horrek amaiera emango dio lehiaketari eta diru-laguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko du. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Orobat, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jendeak horren berri izan dezan.

2.– Ebazpen honen itzalpean aurkezten diren eskaerak ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriaren Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan interesdunari ez bazaio ebazpenik jakinarazi, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko da, hala ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1. artikulua.

3.– Ebazpenean, pertsona onuradunen zerrenda jasotzeaz gain, ordezkoen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko.

13. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Ebazpen honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun diren pertsonek betebehar hauek izango dituzte, betiere:

a) Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, diru-laguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza xede jakin bat betetzeko ematen denez, xede horretarako erabili behar da, eta prest egon behar da Emakundek diruz lagunduko diren jarduerak noiznahi begizta ditzan onartzeko.

c) Kontrol Ekonomiko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen duten informazioa eman behar diete.

14. artikulua.– Diru-laguntzen ordainketa.

Diru-laguntza zatika ordainduko da: lehenengo ikasturteari dagokion diru-laguntzaren % 80 laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean ordainduko da; gainerako % 20a, berriz, Deustuko Unibertsitateak bidali beharreko onuradunen lehenengo ikasturteko lehen seihileko asistentziari eta aprobetxamenduari buruzko jarraipen-txostena jasotakoan ordainduko da.

Bigarren ikasturteari dagokionez, lehen ordainketa, % 80koa, automatikoki egingo da, Deustuko Unibertsitateak lehen ikasturtea gainditu duten eta bigarren ikasturtean matrikulatu diren ikasleen zerrendaren ziurtagiria bidaltzen duenean ordainduko da; gainerako

% 20a, berriz, onuradunen asistentziari eta aprobetxamenduari buruzko azken jarraipen-txostena jasotakoan ordainduko da.

15. artikulua.– Diru-laguntza emateko inguruabarren aldaketa.

1.– Diru-laguntza emateko kontuan izandako inguruabarretako bat aldatzen bada, Emakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatuz gero eta, betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada, edo bestelako entitate publikoren edo pribaturen batek, aldi berean, laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da.

2.– Aurreko artikuluan aipatutako agiriak, edo artikulu honetako aurreko idatz-zatian aipatutakoa, jaso ondoren, eta agiriak aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez, emandako diru-laguntza aldatu eta/edo likidatuko du; eta, hala behar bada, aldaketan edo likidazioan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko ditu.

16. artikulua.– Ez-betetzea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, eta batez ere master ikastaroko klaseetara arrazoirik eman gabe joan ezean edo hura bertan behera utziz gero, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, gainerako ekintza egokiak alde batera utzi gabe, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Gainera, bidezko ekintzak abiarazi ahal izango dira.

17. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

Ezarritako baldintzak eta/edo betebeharrak betetzen ez direla eta, emandako diru-laguntza itzultzeko jarraituko den prozedura abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoari lotuko zaio. Dekretu horrek honako hau ezartzen du:

a) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura oinarritzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio interesdunari eta hamabost egun balioduneko epea emango dio, interesdunak egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko.

b) Alegazioak jaso edo alegaziorik egin gabe epea pasa ondoren, prozedura amaitutzat joko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.

Ebazpenean adierazten bada ez direla baldintzak bete, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat joko da eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta ezarri behar zaizkion legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko aginduko da. Dirua bi hileko epea amaitu baino lehen itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

c) Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin ahal izateko, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoaren arabera.

d) Ezar daitezkeen arauak ez betetzeagatik, emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura betetzeko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, artikulu honetan arautzen denari jarraiki.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abuztuaren 27a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN MOYUA PINILLOS.

I. ERANSKINA

1.– Datu orokorrak.

Eskatzailearen datu pertsonalak	

Izena:	Abizenak:	

Egoitza eta herria:

Telefonoa:			NAN:	

Bankuko datuak	

Datuen alta/Hirugarren interesduna inprimakian adierazi behar dira (II. eranskina); NANaren kopia erantsi behar da.	

2.– Curriculum Vitaea.

Curriculumak dituen orriak:	

Eguna:	

• Ez ahaztu orri bakoitzaren bazterrean sinatu behar duzula.

• Curriculum hau aurkeztu arren, ebaluazio-prozesuan zehar hemen agertzen den informazioa zabaltzeko eskatu ahal izango dizute.

3.– Berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloan prestakuntza jasotzeko duen interesa azaltzeko memoria.

4.– Beste diru-laguntza batzuk.

	Entitatea	Kopurua	

Eskatutako beste diru-laguntza batzuk			

Jasotako beste diru-laguntza batzuk			

5.– Laguntza lortzeko ezarritako betekizun guztiak betetzen ditut.

6.– Inprimaki honetan agertzen diren datuak egiazkoak dira; hala ez bada, neure gain hartuko ditut datu okerrek berekin dakarten erantzukizuna.

7.– Deialdiko arauak beteko ditut eta eskatzen dizkidaten argibideak eta agiriak emango ditut.

8.– Honekin batera deialdian eskatutako agiriak aurkeztu ditut.

..........................………(e)n, 2007ko .....………aren

Sinadura:

II. ERANSKINA (DATUEN ALTA/DOAKION HIRUGARRENA)

ANEXO II (ALTA DE DATOS/TERCERO INTERESADO /

DATUEN ALTA / DOAKION HIRUGARRENA

ALTA DE DATOS / TERCERO INTERESADO

A	HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK	

	DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO

(1) NAN / IFK	

DNI / CIF 	

(2) Izena eta bi abizenak / Sozietatearen izena	

Nombre y dos apellidos / Razón social 	

	

Helbidea	

Domicilio..

Posta Kodea	Herria	

Código postal ..

………………………………………….……..………….....

Herrialdea

País	

B	BANKUAREN DATUAK	

	DATOS BANCARIOS	

(1) Bankua 	

Banco	 nnnn

(2) Agentzia	

Agencia	 nnnn

(3) KD		K/Korrontea	

DC	nn	 C/Corriente	 nnnnnnnnnn

(4) Jabea	

Titular 	

C	Bankuaren adostasuna	D	Hirugarrenaren adostasuna	E	Sail edo Erakundearen onespe.

	Conforme banco		Conforme tercero		VºBº dpto. u organismo

	

	Sinadura eta zigilua		Sinadura eta zigilua		 Baimendutako sinadura eta zigilua

	Sello y firma		Sello y firma		Sello y firma autorizada

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

INPRIMAKIAK BETETZEKO JARRAIBIDEAK

A) Pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko datuak, ondoren adierazten denaren arabera.

	

1.–	Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte zenbakia.

	Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.

		

2.–	Pertsona fisikoak:izena eta bi abizen.

	Pertsona juridikoak: izena edo helbide soziala.

B) Banku-datuak.

	

1.–	Bankuaren kode eta izena.

		

2.–	Agentziaren kode eta izena.

			

3.–	Titularrak bankuan duen kontuaren kontrol digitua eta zenbakia adieraziko da.

			

4.–	Izena eta bi abizenak, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo helbide soziala, pertsona juridikoen kasuan.

			

C) Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.

D) Doakion hirugarrenaren sinadura eta zigilua, agirian azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.

E) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak betetzeko.

			

DOKUMENTAZIO EUSKARRIA

Nortasun agiri nazionalaren, edo atzerritarren kasuan pasaportearen, edo identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia erantsiko da.	

INSTRUCCIONES DE CUMPLIMENTACIÓN

A) Datos identificativos de la persona física o jurídica según se indican a continuación.

1.–	Personas físicas: número de documento nacional de identidad, número de identificación fiscal o número de pasaporte si se trata de extranjeros.

	Personas jurídicas: código de identificación fiscal.

2.–	Personas físicas: nombre y dos apellidos.

	Personas jurídicas: nombre o razón social.

B) Datos bancarios.

1.–	Código y denominación de la entidad bancaria.

2.–	Código y denominación de la agencia.

3.–	Dígito de control de la cuenta y el número de cuenta del titular en la entidad bancaria.

4.–	Nombre y dos apellidos en el caso de personas físicas y nombre o razón social en el caso de personas jurídicas.

C) Firma y sello de la entidad bancaria certificando los datos bancarios.

D) Firma y sello del tercero interesado, certificando la corrección de los datos que figuran en el documento.

E) A rellenar por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

DOCUMENTACIÓN SOPORTE

Se adjuntara fotocopia del documento nacional de identidad, pasaporte en el caso de extranjeros, o tarjeta de identificación fiscal.


Azterketa dokumentala