Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1109

EDIKTUA, 400/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), L2 400/04 prozedura arrunta bideratu da, José Antonio Asla Larreak eskatuta, Jon Iñaki Asla Larrearen aurka, "Venta Bi"”” eskritura emateko judizio arruntari buruzkoa. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote, hitzez hitz:

10/06 EPAIA

Gernikan, bi mila eta seiko urtarrilaren hamaseian.

Luis Enrique García Delgadok, Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile den aldetik, ikusi ditu eskritura emateko judizio arruntaren 400/04 autoak, epaitegi honetan bideratu direnak. Andoni Asla Larrearen ordez, Miren Itxaso Esesúmaga Arrola prokuradoreak eskatuta bideratu da hori, Jon Iñaki Asla Larrearen aurka —auzi-ihesean da—.

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Itxaso Esesúmaga prokuradoreak Andoni Asla Larrearen ordez aurkeztutako demanda, Jon Iñaki Asla Larrearen aurkakoa. Beraz, demandatuari ezartzen diot hurrengo finken salerosketa-eskriturako kondena: 1. Arrietan dagoen Mascaruagoikoa etxaldeko lur-zatia, 719 metro eta 9 dezimetrokoa (erregistro-datuak: 845 liburukia, 11 liburua, 43 folioa, 799 finka, 1.a); banatzeko eta jaraunspen-erkidegoa deuseztatzeko 1996ko martxoaren 27ko eskritura publikoaren bidez esleitua. 2. Arrietan dagoen Etxeaspi Urrengoaque etxaldearen iparraldeko lur-zatia, 3.300 m2-koa (erregistro-datuak: 934 liburukia, 12 liburua, 179 folioa, 860 finka, 1.a); banatzeko eta jaraunspen-erkidegoa deuseztatzeko 1996ko martxoaren 27ko eskritura publikoaren bidez esleitua. 3. Arrietan dagoen Legarra-Goikoa etxaldearen iparraldeko lur-zatia, 84 m2-koa (erregistro-datuak: 934 liburukia, 12 liburua, 193 folioa, 865 finka), banatzeko eta jaraunspen-erkidegoa deuseztatzeko 1996ko martxoaren 27ko eskritura publikoaren bidez esleitua. Beraz, jabetza-titulua auzi-jartzailearen alde formalizatzen da, eta demandatuak aipatu ondasun higiezinak berehala itzuli behar dizkio.

Beren-beregi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Zibileko Salan; idatziz prestatu behar da, epaitegi honetan, bost eguneko epean, epaia jakinarazten den egunetik aurrera.

Egin bedi ebazpen honen ziurtagiria, dagozkion autoei eransteko, eta eraman bedi jatorrizkoa epaitegi honen epaien liburura.

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu dut.

Eta Jon Iñaki Asla Larrea demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta seiko otsailaren seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala