Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1106

33/2006 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Güeñeseko eta Gordexolako udalek, nahitaezko desjabetzea egiteko, Trasaraña Garai auzoko hornidura berriaren proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

Güeñes eta Gordexolako udalek, 2005eko maiatzaren 30ean eta 2005eko urriaren 27an hurrenez hurren egindako osoko bilkuretan "Trasaraña Garai auzoko hornidura berriaren Proiektuak"”” ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean jartzea erabaki zuten, nahitaezko desjabetzea egiteko. Erabaki horietan, nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak zirela deklaratzeko eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2005eko abenduaren 20an du sarrera Eusko Jaurlaritzan desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzen duen egintza izapidetzeko aipatutako udalek helarazitako beharrezko dokumentazio osoa.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta arrazoibide-idazki bat aurkeztu eta aztertua izan zen, administrazio-espedientean adierazten den moduan.

Zerbitzu teknikoek espedientearen aldeko iritzia eman dute, hirigintza aldetik ez baitago espedientea izapidetzeko inolako oztoporik.

Aipatutako proiektua lehenbailehen burutu behar da, honako arrazoi hauengatik:

Egun, Trasaraña-Garai auzoko ur-hornidura baliabide propioen bitartez egiten denez, ez dago hornidura hau nahiko bermatzen duen sistemarik, kalitateari eta kopuruari dagokienez.

Horrela, auzoko bizilagunak egun auto-hornidura sistema batengatik eratorritako ondorioak pairatzen dituzte, besteak beste, emari eta presio gabeziak, eta hornidura irregulartasunak.

Proiektuaren bitartez aipatu auzoko etxebizitzei hornidura behar bezala bermatzea lortu nahi da eta ondorioz eremu horretako biztanleek jasaten dituzten eragozpenak zuzentzea, proiektuaren egikaritza ezinbestekoa kontsideratuz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko otsailaren 21ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, Trasaraña Garai auzoko hornidura berriaren proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Güeñes eta Gordexolako udalek lehenbailehen hartu behar dituztela deklaratzea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendetan daude zehaztuak eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko otsailaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde

Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala