Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1101

30/2006 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Energiaren Euskal Erakundeari Centrales de Oiartzun SA sozietate berrian parte hartzeko baimena emateko dena.

Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44.2. artikuluan xedatzen denez, Jaurlaritzak baimena eman diezaieke zuzenbide pribatuko ente publikoei edozein eratako sozietateak sortzeko edo horietan parte hartzeko, ente horien aurrekontuen kargura eta betiere Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta delako enteek gainetik duten saileko buruak, biak batera, proposaturik.

2005eko abenduaren 19an egindako batzarrean, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluak honako hau erabaki zuen: Eusko Jaurlaritzarengana jotzea baimena eman diezaion Energiaren Euskal Erakundeari, jatorri berriztagarriko energia ekoiztu eta saltzeko, Oiartzungo Udalarekin batera Centrales de Oiartzun SA sozietatearen eraketan parte hartzeko, 300.000 euroko kapital sozialetik 150.000 euroko ekarpena eginez. Horretarako, aurreko paragrafoan zehaztutakoaren arabera, beharrezkoa da Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena izatea.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko otsailaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematen zaio Energiaren Euskal Erakundeari Centrales de Oiartzun SA sozietate berriaren kapital sozialean % 50eko parte-hartzea izateko, hain zuzen ere, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000,00) eurokoa.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala