Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7164

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 30ekoa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen abenduaren 26ko 300/2000 Dekretuan jasotako laguntzetarako 2004 ekitaldiko deialdia argitaratzeko dena.

Abenduaren 26ko 300/2000 Dekretuak krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen ditu. Dekretu horren 7. artikuluan finkatutakoaren arabera, urtero deialdi bat egin beharko da laguntzak emateko. Ondorioz, bidezko da 2004 ekitaldirako deialdia egitea.

Ondorioz, aipatutako dekretuaren 7. artikuluan finkatutako ahalmenen indarrez, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua– Xedea.

1.– Ebazpen honen xede da krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen abenduaren 26ko 300/2000 Dekretuan eta hura garatzen duen aginduan jasotako laguntzetarako 2004ko deialdia argitaratzea. Laguntza horiek gerora itzuli beharreko aurrerakin modura emango dira.

2.– Horretarako, gehienez ere 11.531.747,00 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2004 ekitaldirako Ekonomia Sustatzeko Fondoari esleitutako kredituen kontura.

2. artikulua– Eskabideak.

1.– Eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko tokiak: Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Antolatzeko Zuzendaritza (Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz), saileko lurralde bulegoak edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako tokiak.

2.– Eskabideak aurkezteko epea 2004ko ekainaren 30era arte izango da, betiere agortzen ez bada aurreko artikuluan jasotzeko zenbatekoa.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautzen duen Ekonomia eta Ogasun Sailaren 1985eko azaroaren 12ko Aginduan ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honetan aipatzen diren laguntzak emateko, 2004rako Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa egon beharko du.

2004rako Aurrekontu Orokorretan dagoen kreditua ebazpen honen 1. artikuluan aurreikusitako zenbatekoa baino txikiagoa bada, zenbateko hori aldatu egingo da benetan dagoen zenbatekora egokitu ahal izateko. Horren berri Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 30a.

Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea,

JOSE IGNACIO TELLECHEA FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala