Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7163

AGINDUA, 2003ko abenduaren 23koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Agindu honen bidez, turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen duen Agindua aldatu da.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko apirilaren 16an emandako Aginduaren bidez (maiatzaren 21eko EHAAn, 98. zk.koan), turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen da.

Agindu honek ekonomia sustatzeko hainbat laguntza-mota ezartzen dituen ekainaren 27ko 121/2000 Dekretuan xedatutakoa garatzen du, besteak beste Dekretu honen 32. artikulua, turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzen programari dagokiona.

Laguntzen programa aplikatzean garbi ikusi da mankomunitateek, udal baten baino gehiagoren esku dauden garapen-agentziek, Arabako kuadrillek eta turismoa sustatzeko erakundeek aurkezten dituzten Turismoa Sustatzeko Programa Globalak egiteko Aginduak aurreikusten duen laguntzen zenbatekoak berdina izan behar duela Lurralde Historikoan diharduten eta, estatutuei jarraiki, euskal hiriburuak kongresu-ekitaldiak ospatzeko gune izan daitezen sustatzeaz arduratzen diren elkarteek aurkezten dituzten proiektuentzat ere.

Aurreko guztia ikusita, beharrezkoa da Aginduaren artikuluetan zenbait aldaketa egitea.

Hori dela bide, ondokoa

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen duen 2003ko apirilaren 16ko Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, aldatu egingo da, zehazki 5. artikulua, 2. idatz-zatiko b) letra, eta honela idatzita geratuko da:

" b) Onartutako gastu garbiaren %50, 4.1.B idatz-zatian adierazten diren jardueretarako; kopuru horren zenbatekoa gehienez honakoa izango da:

– 60.000 euro hiru hiriburuetan turismoa sustatzen diharduten erakundeentzat, mankomunitateentzat, udalerri baten baino gehiagoren esku dauden garapen-agentzientzat, Arabako kuadrillentzat eta beste zenbait elkarteentzat, baldin eta gutxienez Lurralde Historikoan badihardute eta, euren estatutuei jarraiki, beren zeregina euskal hiriburuak kongresu-ekitaldien gune izan daitezen sustatzea bada.

– 25.000 euro toki-erakundeentzat, eta aurreko idatz-zatian aipatzen ez diren irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakundeentzat."

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Turismo sailburuordeari ahalmena ematen zaio agindu hau betetzeko beharrezko diren erabakiak hartzeko, baita agindu honi buruz sortzen diren zalantzak argitzeko ere.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 2003ko abenduaren 23a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala