Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7162

AGINDUA, 2003ko abenduaren 23koa; honen bidez, aldatu egiten da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak emandako Agindua, hots, euskal turismoko azpisektoreen kudeaketan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenen aldeko programa arautzekoa.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko apirilaren 16an emandako Aginduaren bidez (maiatzaren 21eko EHAAn, 98. zk.koan), euskal turismoko azpisektoreen kudeaketan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenen aldeko programa arautzen da.

Agindu honek laguntza-programa berria ezarri zuen. Horretarako, ekonomia sustatzeko hainbat laguntza-mota ezartzen dituen ekainaren 27ko 121/2000 Dekretuan xedatutakoa garatu zuen, zehazki 32 quater artikulua; hau 121/2000 Dekretua hirugarren aldiz aldatu zuen apirilaren 15eko 90/2003 Dekretuak barneratu zuen eta euskal turismoko azpisektoreen kudeaketan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenen aldeko programa arautzen du.

Laguntza-programa hau aplikatzerakoan beharrezkoa ikusi da laguntza horien balizko onuradunen kopurua gehitzea eta, ondorioz, programa hauek beste eremu batzuetara ere zabaltzea.

Aurreko guztia ikusita, beharrezkoa da Aginduaren artikuluetan zenbait aldaketa egitea.

Hori dela bide, ondokoa

XEDATU DUT:

Lehen artikulua.– Euskal turismoko azpisektoreen kudeaketan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenen aldeko programa ezartze aldera Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko apirilaren 16an eman zuen Agindua aldatu da, zehazki 1. artikulua, eta honela idatzita geratu da:

"1.– Agindu honen bidez, Turismo Kalitatearen "Q" Markako ziurtagiria (Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak –ICTEk– kudeatutakoa), ISO 9001:2000 arauaren araberako ziurtagiria eta Eusko Jaurlaritzaren "Zilarrezko Q eta Urrezko Q - Kudeaketa Kalitateari buruzko Euskal Saria" (Euskalit Kalitaterako Euskal Iraskundeak kudeatutakoa) eskuratu, mantendu eta berritzera bideratzen diren ekimenen aldeko laguntza-programa arautzen da."

Bigarren artikulua.– Euskal turismoko azpisektoreen kudeaketan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenen aldeko programa ezartze aldera Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko apirilaren 16an eman zuen Agindua aldatu da, zehazki 3. artikuluko 1. idatz-zatia, eta honela idatzita geratu da:

"1.– Agindu honetan jasotzen diren laguntzak ondokoek eskuratu ahal izango dituzte:

a).– Batetik, biltzar-jauregiek, convention bureau-ek eta nortasun juridiko propioa duten turismoa sustatzeko erakundeek; eta

b).–bestetik, turismo-enpresa txiki eta ertainek, toki-erakundeek zein hauen bidez eratzen diren edo hauen partaidetza duten entitate edo elkarteek, baita fundazioek ere, baldin eta eskaera egiteko unean beren establezimenduek dagokion jarduera-baimena edo sailkapena jaso badute eta horien kategoria turismo-ostatua, jatetxea edo bidaia-agentzia bada."

Agindu honen ondorioetarako, honako baldintzok betetzen dituztenak jotzen dira enpresa txiki edo ertaintzat:

– 250 langile baino gutxiago dituztenak.

– Urteko negozio-bolumena 40 milioi eurotik gorakoa ez dutenak, edo urteko balantze orokorra 27 milioi eurotik gorakoa ez dutenak.

– Zuzenean edo zeharka beste enpresa baten edo batera beste enpresa batzuen %25etik gorako partaidetza ez dutenak, aurretik adierazitako baldintzaren bat bete gabe. Aurretik adierazitakoak beste interpretaziorik balu, enpresa txiki eta ertainak definitzeari buruz Batzordeak 1996ko apirilaren 3an egindako gomendioan ezarritakoa hartuko da kontuan, edo hori ordeztu edo aldatzen duten xedapenak. "

Hirugarren artikulua.– Euskal turismoko azpisektoreen kudeaketan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenen aldeko programa ezartze aldera Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko apirilaren 16an eman zuen Agindua aldatu da, zehazki 5. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatiak, eta honela idatzita geratu dira:

"2.– Ziurtagiriaren jarraipen- edota berritze-faserako: onartutako gastu garbiaren %33raino, eta gehienez 2.100 euro"

"3.– Eskatzaile berak ezingo du 6.000 eurotik gorako diru-laguntza jaso deialdi berean"

Laugarren artikulua.– Euskal turismoko azpisektoreen kudeaketan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenen aldeko programa ezartze aldera Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko apirilaren 16an eman zuen Aginduan, zehazki 8. artikuluko 4. idatz-zatian, g), h) eta i) letrak erantsi dira. Honela diote:

" g) Toki-erakundeek, gainera, diruz laguntzen den eta diru-laguntza eskatzeko zioa den jarduera onesteko gorbenu-organo eskudunak eman duen erabakiaren ziurtagiria ekarri beharko dute."

"h) Toki-erakundeek eratzen dituzten edo horien partaidetza duten erakunde edo elkarteek, biltzar-jauregiek, convention bureau-ek eta nortasun juridiko propioa duten turismoa sustatzeko entitateek honakoak ekarri beharko dituzte: administrazio-kontseiluak edo organo eskudunak emandako erabakiaren ziurtagiria eta entitatearen egiaztagiriak (eratze-eskrituraren, estatutuen eta erregistroko inskripzioaren kopia)"

"i) Fundazioek, gainera, Estatutuen kopia eta dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzen duten agirien kopia ekarri beharko dituzte. "

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Turismo sailburuordeari ahalmena ematen zaio agindu hau betetzeko beharrezko diren erabakiak hartzeko, baita agindu honi buruz sortzen diren zalantzak argitzeko ere.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 23a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala