Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7160

AGINDUA, 2003ko abenduaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, kooperatiba edo fundazioaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzak deitzen dituena.

Gizarte-partaidetza da gero eta gizarte solidario, kohesionatu eta irmoagoa lortzeko dauden bideetako bat.

Hezkuntzaren eremuan, gizarte-partaidetza hau irakaskuntza-kooperatiben figura juridikoaren bidez gauzatu da. Izan ere, gizarte-partaidetza hau elementu espezifiko eta bereizlea da ikastetxeen titularrak diren erakunde horietan, beren ondasunak hezkuntza-jarduerari afektatuta dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak,alegia.

Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiben sektoreak, komunikazio, askatasun eta ardura printzipioen arabera jardunez, esku hartzeko eta gizarte-kudeaketarako ereduak diren eremuak sortu ditu. Izan ere, botere publikoek babes berezia eman diete eredu horiei, kooperatiben gertakariaren aitorpen gisa.

Gauzak horrela, ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatibei buruzkoak, 137.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, "Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoek gizarte onurako zeregintzat hartzen dute kooperatibak eta enpresetan sartzeko bere errepresentazio-egiturak sustatu, bizkortu eta garatzeko prozesua". Izan ere, artikulu horrek jasotzen du Konstituzioak 129.2. artikuluan aldez aurretik zehaztutako agindua.

Horretaz gain, 64/1999 Dekretuaren arabera irakaskuntza-kooperatibak onura publikoko sozietate kooperatiboak direla ere hartu behar da kontuan, lehenago aipatutako 4/1993 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatibei buruzkoak, 137. artikuluko 2. puntuan xedatutakoaren arabera. Halaber, eta kontzertazio-irizpideei begira, ondorengo lege eta dekretuek lehentasuna ematen diote kooperatibaren figura juridikoari: 8/85 Lege Organikoa, hezkuntzarako eskubideari buruzkoa; 2377/85 Errege Dekretua, hezkuntza-itunen jarduerari buruzkoa; 9/95 Lege Organikoa, Ikastetxeetako Parte Hartze, Ebaluazio eta Gobernuari buruzkoa. Izan ere, arau horiek hezkuntza-itunei buruzko araudia onartzen duen 293/87 Dekretuan agertzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Zentzu horretan, Eusko Legebiltzarrak 500na mila euroko bi partida sartu zituen Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako programetan, "kooperatibaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetan egin beharreko inbertsioa finantzatzeko dirulaguntza espezifikoaren gisa".

Abenduaren 27ko 8/2002 Legearen bidez 2003ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak onartu zirenean, lehen aipatutako diru-sarrerak Agindu honek bete nahi duen agindu bihurtu dira, lortu nahi den helbururako lagungarri izango direlakoan, ahal den neurrian eta onartutako aurrekontuen mugak kontuan hartuta.

Horregatik guztiarengatik,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Agindu honek berriro eraikitzeko, zabaltzeko, ordezkatzeko, indarreko legeriak eskatutako baldintzetara egokitzeko obrak gauzatzera bideratutako inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzak deitzea du helburua, kooperatibaren titulartasuna duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko sareko ikastetxeetan Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian eta, salbuespen gisa, bakarrik derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko mailetan (Batxilergoa eta araututako Lanbide Heziketa) eman arren, haien bazkide gehienak maila horiek ematen dituzten ikastetxe kooperatiboak baldin badira.

2.– Dena den, ondorengo inbertsioak deialdi honetatik at gelditzen dira:

a) 1999ko irailaren 1ean baino lehenago egindakoak, dirulaguntza horien onuradunak izan litezkeen ikastetxeek hartu ahal izan baitzituzten 1998ko maiatzaren 27ko Aginduaren bidez (1998-06-08ko EHAA) emandako dirulaguntzak

b) Benetako inbertsioen birjarpen hutsa diren obrak, hezkuntza-itunei buruz indarrean dagoen araudiaren arabera.

c) Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko eraikinak egokitzera zuzendutako inbertsioak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero deitzen baititu horretarako dirulaguntzak (azken deialdia: aurtengo apirilaren 9ko Agindua, maiatzaren 23ko EHAA).

3.– Laguntza-programa hau finantzatzeko guztizko zuzkidura 19.824.865 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan hartrako kontsignaturiko kontu-sailaren kargura finantzatuko da.

2. artikulua.– Onuradunak.

1. artikuluan zerrendatutako hezkuntza-mailetako itunpeko ikastetxe pribatuek jaso ahal izango dituzte Agindu honen bidez deitutako dirulaguntzak, haien titularra koooperatiba bat baldin bada.

Aipatutako hezkuntza-mailetako itunpeko ikastetxe pribatuen titularrak diren fundazioek ere jaso ahal izango dituzte Agindu honetan araututako dirulaguntzak, betiere haien estatutuetan, fundazioa desagertuz gero, likidazio-eragiketen emaitza osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari emango zaiola zehaztuz gero.

3. artikulua.– Diruz laguntzeko jarduerak.

1.– Agindu honen ondorioetarako diruz lagun daitezkeen maileguak ondoko hauek dira: 2. artikuluan zehaztutako zentroetako titularrek finantza-erakundeekin sinatzen dituztenak, betiere deialdian ezarritako baldintzetan hain justu ere, eta zabaltzea, ordeztea, indarrenago legeriak eskatutako baldintzei egokitzea edo erakin berriko obrak egite finnatzatzeko badira, 30.000 euro edo hortik gorakaoka badira, eta 1999.09.02tik 2005.10.01era bitartean amaitzen badira

Hala ere, 2005.12.01erako bukatu ez diren obrak sartu ahal izango dira deialdi honetan araututako dirulaguntzetan, betiere eskatzaileak, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuari zuzendutako idazkiaren bidez, atzerapena haren jarduerarekin zerikusirik ez duten aparteko arrazoiengatik dela justifikatzen baldin badu.

2.– Halaber, diruz lagun daitezkeen mailaeguak finantzatzeko inbertsioak ondoko baldintzeetarikoren bat bete beharko dute:

a) Inadrreango legeetan ezarritako betekizunak konplitzen dituzten zentroetan egindako inbertsioak, baldin eta prekaritatezko egoerak kentzeko balio badute, hau da, alogerako lokalak, gela aurrefrabikatuak, etxeetako behealdeak, eskolak emateko egokitzat jotzen ez diren espazioak.

b) Indarreango legezko betekizunak beteta, delako zentroak dituen eskolatze-uniteeetarko edukiera aski ez dutela-eta, espazioak gehitu egiten dituzten zentroetan egindako inbertsioak

4. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak tokian-tokiko Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztuko dira, edo Herri-Administrazioko Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4. artikuluan adierazitako edozein egoitzatan. Epea 2004.06.30era bitartekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta ondorengo artikuluan adierazten diren agiriak ere entregatu beharko dira.

5. artikulua.– Derrigorrezko dokumentazioa.

1.– Dirulaguntza-eskaerak I. eta II. eranskinetan agertzen den ereduari lotuko zaizkio, eta ondorengo agiriak ere erantsiko zaizkie:

a) Zuzenbidean baliagarri diren agiriak, diruz lagundutako ikastetxearen titularra kooperatiba edo fundazio bat dela eta haren estatutuak dirulaguntza jasotzeko Agindu honek 2. artikuluan adierazten dituen baldintzetara egokitzen dela ziurtatzen duena.

b) Ikastetxe onuradunak gizarte- eta zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria, 1991ko urriaren 7ko Aginduak, Ogasun eta Finantza Sailarenak (urriaren 15eko EHAA), xedatutakoaren arabera.

c) Udalek edo autonomia, lurralde edo toki mailako edozein erakundek helburu berarekin obretarako dirulaguntzak eman baldin badituzte, dirulaguntza horiek eman izanaren egiaztagiriak.

d) Ikastetxearen titularra inbertsioa egin nahi den eraikinaren jabea izan ezean, alokairu- edo lagatze-kontratua aurkeztu beharko da eta, behar izanez gero, obrak gauzatzeko jabearen baimena.

e) Horretarako ahalmena duen teknikariak izenpetutako proiektua eta aurrekontua, Eraikinak Antolatzeko Legearen arabera eta Elkargo Ofizialak ontzat emanda. Proiektu horrek ikastetxe osoko solairuetako planoak sartuko ditu, 1/100ko edo 1/200ko eskalarekin, eraberrize eta zabaltzeen aurretik eta ondoren. Kasu guztietan espazio bakoitza zertarako den eta duen azalera erabilgarria argi adierazi beharko dira.

f) 60.000Eur. baino gutxiagoko obretarako, eta Udalak eskatu ezean, proiektuaren ikus-onespena eta teknikariaren parte-hartzea ez dira derrigorrezkoak izango. Kasu honetan, derrigorrean aurkeztu beharko da Udalak emandako obra-baimena. Gainontzeko agiriak proiektu baten gisa aurkeztu beharko dira, aurreko atalean adierazitako agiri guztiak barne.

2.– Dirulaguntza jadanik egin diren obretarako eskatuz gero, ondorengo agiriak ere aurkeztuko dira:

a) Egindako inbertsioaren justifikazioa, jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak aurkeztuz, obraren likidazioarekin batera. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kontratatutako obretarako eskatzen diren agiri berberak sartuko dira, hots:

– Azalpen-memoria.

– Benetan egindako neurketak.

– Konparatzeko moduko aurrekontua.

– Obraren harrera-akta. Ikastetxeko ordezkariak, obrako zuzendaritzak eta kontratak parte hartuko dute.

b) Ikastetxeak berak, gremio eta hornitzaile desberdinak banaka kontratatuz, obra zuzenean kudeatu duenean eta, kontratista nagusia ez izateagatik, harrera-akta izenpetzea zaila denean, akta horren ordez ikastetxearen titularrak hartutako akordioa aditzera emango da. Akordio horren bidez, ontzat emango da obren bukaera eta hornitzaile eta gremioen zerrenda bat erakutsi beharko da, bakoitzaren zenbatekoekin. Zenbateko horiek derrigorrean bat etorri beharko dute emandako fakturen ondorioz atera den obraren zenbateko osoarekin.

c) Inbertsioak finantzatzeko kreditu-etxeek emandako maileguen egiaztagiriak. Egiaztagiri horiek baldintza guztiak agertu beharko dituzte, baita agindu hau argitara ematen den egunean maileguak zein egoeratan dauden ere.

3.– Bukatu gabeko obrei edo hasi nahi diren obrei dagokienez, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Laguntza-eskabidearekin batera ondoko hauek aurkeztu beharko dira: 1. idatz-zatian zehaztutako agiriak, eta kreditu-erakundeak mailegu-eragiketa baimentzeko ezarritako balditzen egiaztagiria, delako erakundeak edo mailegua esleitzen duen zentroaren titularrak izenpetua eta zigilatutakoa, edo, bestela, mailegua formalizatzeko poliza.

b) Kreditu erakundeak emandako mailegua formalizatzeko egiaztatzeko agiria ez bada aurkezten eskabidearekin batera, obraren azken buruko ziurtapenaren egunetik harako hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da agiri hura.

c) Kasu guztietan, eta obraren azken ziurtapena egin eta hilabeteko epean, artikulu honen 2. paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan adierazitakoa aurkeztu beharko da.

6. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Baliabide Materialen, Sistema informatikoen eta Antolaketa Zuzendaritzak aurrera eraman beharko ditu deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak kudeatzeko lanak.

7.artikulua.– Aurkeztutako eskaeraren akatsak zuzentzea.

Baliabide Materialen, Sistema Informatikoen eta Antolaketa Zuzendaritzak aurkeztutako eskaeran akatsen bat ikusiz gero, eskatzaileari jakinarazi eta zuzentzeko 10 eguneko epea emango dio, horrela egin ezean haren eskaera kontuan hartuko ez dela adieraziz, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 42. artikuluan xedatutakoaren arabera emango den Ebazpenaren bidez.

8. artikulua.– Epaimahai kalifikatzailea.

Ondorengo partaideek osatutako balorazio-batzorde batek aurrera eramango du eskaerak aztertu, sailkatu eta aukeratzeko prozesua:

–Baliabide Materialen, Sistema Informatikoen eta Antolaketaren Zuzendaria, Epaimahaiburu gisa jardungo duena.

–Ikastetxeen Zuzendaria edo berak izendatutako pertsona.

–Lanbide Heziketako Zuzendaria edo berak izendatutako pertsona.

–Baliabide Materialen, Sistema Informatikoen eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikari bat, Idazkari gisa jardungo duena, hitzarekin baina botorik gabe.

Balorazio-batzorde horrek Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari helaraziko dio proposamena, eta berorretan aukeratutako ikastetxeak eta dirulaguntzen zenbatekoak jasoko dira.

9. artikulua.– Dirulaguntza emateko irizpideak.

Agindu honetan aurreikusten diren baldintza guztiak betetzen dituzten ikastetxeei emango zaizkie diru-laguntzak, baldin eta Aginduan ezarritako epean eta moduan egiten badute eskabidea.

1.3. artikuluan adierazitako dotazioa 10. eta 11. artikuluetan ezarritako irizpideen arabera kalkulatutako zenbatekoekin aurkeztutako eskabide guztiei aurre egiteko nahikoa ez bada, dotazio hori baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.

10. artikulua.– Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa.

Ondorengo irizpideak aplikatzearen ondorioz ateratzen den inbertsioaren zenbatekoa diruz lagunduko da:

1.– Diruz laguntzeko zenbatekoa ondorengo modulu ekonomikoak aplikatzearen ondorioz aterako da, obra motaren arabera:

Eraikina:

– Espazio itxien egokitzapena 360 Eur./m.2.

– Espazio erditxien egokitzapena 660 Eur./m.2.

– Zabaltzea 960 Eur./m.2.

– Zabaltzea, tarteko oina espazio itxietan eraikitzea 540 Eur./m2.

Kirol-guneak:

– Gimnasio eta aldagelak

– Espazio itxien egokitzapena 240 Eur./m.2.

– Espazio erditxien egokitzapena 360 Eur./m.2.

– Zabaltzea 480 Eur./m.2.

– Joko-zelaiak 36 Eur./m.2.

2.– Aurkeztutako aurrekontua diruz lagunduko da, zenbatekoa aurreko ataleko modulu ekonomikoak aplikatzearen ondorioz ateratzen den kopurua baino txikiagoa baldin bada.

Hala ere, Baliabide Materialen, Sistema Informatikoen eta Antolaketa Zuzendaritzako Eraikuntza Zerbitzuko Unitate Teknikoaren ustez aurrekontua ondo baloratu ez baldin bada, onarritzat hartuko da Unitate Teknikoak egingo duken balorazio berria.

11. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehienez, 9 urteko eta kuota finkoko maileguaren amortizazioaren eta interesaren % 50 izango da. Maileguaren printzipala diruz laguntzeko 10. artikuluan kalkulatutako zenbatekoa da, urtero % 5eko interesarekin.

Inbertsioak finantzatzeko eskatzaileak eskatutako maileguaren saldo bizia 10. artikuluan zehaztutakoaren arabera kalkulatutako diruz laguntzeko zenbatekoaren % 50 baino txikiagoa izanez gero, saldo bizi horren amortizazio eta interesa izango dira dirulaguntzaren zenbatekoa.

Bukatutako obretan, Agindu hau argitara ematen denean maileguaren egoera izango da mailegu horren saldo bizia. Bukatu ez diren obren kasuetan, dirulaguntzaren eskaera egiten den datan maileguaren egoera hartuko da erreferentziatzat saldo bizia definitzeko.

Gehienez ere, maileguak irauten duen 9 urteetan egindako gastuak lagunduko dira diruz, behar bezala justifikatuta badaude; urteko diru-laguntza ez da izango ikastetxeek Agindu honen helburu diren inbertsioak finantzatzeko kreditu-erakundeekin izenpetuta dituzten maileguek sortutako kuotak baino handiagoa, eta diru-laguntza bertan behera utziko da maileguak erabat amortizatzen direnean.

Mailegua aurrez kitatzen bada, kitatzen den egunetik aurrera diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, Agindu honen 16. artikuluari jarraiki, likidazioa egingo da Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango duen Ebazpenaren bitartez.

12. artikulua.– Bateragarritasunak.

Deialdi honek aipatzen dituen dirulaguntzak bateragarri dira beste edozein administrazio publikok eman ditzakeenekin, betiere guztien batuketak diruz lagundu beharreko zenbatekoa gainditu ezean. Gainditzen baldin badute, eman behar ez zena kenduz gutxituko da Agindu honen arabera emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Era berean, dirulaguntza horiek bateragarri dira fondoak birjartzeko partida jasotzearekin eta hezkuntza-ituneko eskola-unitateko modulu ekonomikoetarako inbertsioekin

13. artikulua.– Ebazpena.

Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena ikusita, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak diru-laguntza esleitzeko —edo ez esleitzeko— ebazpena emango du, Agindu hau indarrean sartu eta sei hilabeteko epean. Ebazpen hori interesatuei jakinaraziko zaie adierazitako epean; eta ebazpena EHAAn argitaratu ahal izango da, haren berri guztiek izan dezaten.

Ebazpena aipatutako epean aditzera eman ezean, eskaerak atzera bota direla ulertu beharko da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, aipatutako legeak Administraziori espreski erabakitzeko jartzen duen betebeharraren kalterik gabe.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari gorako helegitea jarri ahal izango zaio Ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, interesatuari aditzera eman eta hurrengo egunetik kontatazen hasita, eta aipatutako 30/1992 Legeak 114. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera.

14. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako dirulaguntzaren onuradunak diren ikastetxeek betiere ondorengo eginbeharrak bete beharko dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Zentzu horretan, dirulaguntza eman dela EHAAn argitara eman eta hamabost eguneko epean ikastetxe onuradunek espreski eta idatziz uko egin ezean, dirulaguntza onartutzat joko da.

b) Dirulaguntza eman den helbururako erabiltzea.

c) Kontrol Ekonomikorako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari informazioa ematea, deialdi honen kontura emandako dirulaguntzen alorrean dituzten eskuduntzez baliatuz eskatzen baldin badute..

15.artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Deialdi hau indarrean dagoen bitartean, kopurua hiruhileko bakoitzaren bukaeran ordainduko zaie emandako dirulaguntzaren onuradunei, hiruhileko horretan epemuga jadanik amaituta duten kopuruak kreditu-etxeei ordaindu dizkietela egiaztatu eta gero. Ordainketa horiek ez dira izango dagokion aldiko kuotaren zenbatekoa baino handiagoak.

Bukatu ez diren edo eskaerak aurkezten diren datarako egin nahi diren inbertsioei dagozkien maileguen kasuan, ikastetxe esleipendunak Agindu honen 5.3.b) artikuluan adierazitako agiriak aurkezten dituen egunetik aurrera ordainduko da diru-laguntza.

16.artikulua – Dirulaguntza emateko baldintzak aldatzea.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, helburua bete dela ulertuta, eta beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako dirulaguntzak lortzen baldin badira, aldatu ahal izango da dirulaguntza ematen duen Ebazpena.

Ondorio horietarako, Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeak behar den likidazio-ebazpena emango du, eta berorretan emandako dirulaguntzaren zenbatekoa egokituko da.

17. artikulua.– Ez betetzeak.

Agindu honetan zehaztutako baldintzak bete ezean, dirulaguntza baliogabetuko da, eta jasotako kopuruak eta berandutza-interesak itzuli beharko dira, eror litekeen beste erantzukizun batzuen kalterik gabe, hori guztia abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuak (92/02/07ko EHAA, 26 zk.) xedatutako prozeduraren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.– Agindu honen 1.3. artikuluan aurreikusitako zenbateko osoa aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen kopuru osoa aintzat hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk egitean sortu den eta ahitu gabe dagoen aurrekontuaren arabera, eta horren ebazpena eman aurretik. Horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du Ebazpen baten bitartez.

Bigarrena.– 1985 azaroaren 12ko Ekonomia eta Ogasun Sailaren Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura gastu-espedienteen aldez aurreko tramitazioari buruzkoak, xedatzen dituen ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan kreditua egotearen baldintzapean izango da, behin-betikoz ebazten denean, Agindu honen eraginkortasuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena. – Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoa era osagarrian aplikatu ahal izango da Agindu honek arautzen ez dituen gaietarako.

Bigarrena. – Interesatuta dauden ikastetxeek atzera bota ahal izango dituzte deialdi honetatik datozen egintzak, Herri-Administrazioko Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak zehaztutako epe eta moduetan.

Hirugarrena – Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa ailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

Itunpeko ikastetxeetan, beren titularra kooperatiba bat edo kooperatiben antzeko erakunderen bat izanez gero, egokitzeko, zabaltzeko edo ordezkatzeko obrak finantzatzeko dirulaguntzaren eskaera.

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA

OBRAREN DESKRIPZIOA. Obraren deskripzioak bere beharra agertu beharko du. Izan ere, ikastetxearen beharren programa eta ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuak zehaztutako baldintzak alderatu beharko dira, hori guztia ikastetxeko planoekin batera, 5. artikuluko e) idatz-zatian adierazitakoaren arabera. Azkenik, behar hori konkretatzeko, metro karratuen kopurua egokitu edo gehituko da.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala