Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7153

326/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Lan Zerbitzua izendapenaz, lan-agentziaren eginkizunetan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak sustatzen dituen lan-merkatuko bitartekotza-ekintzen antolamendua eta garapena arautzen dituena.

Martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretu Legegileak onartutako Langileen Estatutuari buruzko Legearen eta irabazi-asmorik gabeko lan-agentziak eta enplegurako zerbitzu bateratuak arautzen dituen maiatzaren 5eko 735/1995 Errege Dekretuaren esparruan, INEMek eta orduko Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan LANGAI/Euskal Lan Zerbitzua izeneko lan-agentzia abiaraztea baimendu zen.

Euskal Lan Zerbitzua izendapenaz, lan-agentziaren eginkizunetan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak sustatzen dituen lan-merkatuko bitartekotza-ekintzen antolamendua eta garapena ondoko aginduetan arautu ziren: Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren Agindua, 1996ko ekainaren 26koa (1996ko uztailaren 5eko 129 zk. EHAA), eta 1998ko martxoaren 30eko Agindua (1998ko maiatzaren 5eko 81 zk. EHAA), hura aldatzekoa.

Euskal Lan Zerbitzua abiarazi zenetik dagoeneko zazpi urte eta gero, beharrezkotzat jo da zerbitzu horren kudeaketa-sistema aldatzea, bateragarria izan dadin kudeaketa-eredu eta egitura informatiko berriarekin. Egitura horrek bateratu egingo du enplegu-sistema nazionaleko agenteen jarduna, besteak beste, irabazi-asmorik gabeko lan-agentziena.

Kudeaketa-ereduaren aldaketa horrek, alde batetik, bitartekotza-ekintzak berregokitzea dakar berekin, eta, horren ondorioz, diru-laguntza sistema berria ezartzea. Sistema horretan, zehaztasun handiagoaz finkatzen dira bitartekotza-ekintzak garatzeko gutxieneko kalitate-eskakizunak, diru-laguntza jaso ahal izateko.

Bestetik, lan-eskatzaile eta lan-eskaintzaile gisa Euskal Lan Sisteman sartzeko baldintzetan ere badu eragina.

Kudeaketa-eredu berriak informazio-teknologia berriak neurri handiagoan erabiltzeko aukera ematen du; Europako enplegu-estrategiari laguntzeko asmoz enplegu-zerbitzu publikoa berritzeari buruzko 1998ko azaroaren 13ko Europar Batasunaren Jakinarazpenean jasotako orientazioei jarraituz. Zehazki, Internetez baliatzeko aukera ematen da zerbitzuaren erabiltzaile diren pertsonen eta enpresen arteko harremanetan; sinadura elektronikoaren erabilpena ahaztu gabe, prozeduretan era jardunetan teknika hori erabili eta aplikatzea hitzartzen denean.

Arautze berri honetan ere eragina izan du tratamenduaren irudiak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotakoak. Ildo horretatik, zerbitzuaren erabiltzaileei buruzko datuen gainean EGAILAN, SAk eta zentro laguntzaileek tratamenduaren arduradun gisa jardungo dute, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzaren jarraibideen arabera, bera izanik fitxategien arduradun.

Dekretu honen helburua da, Euskal Lan Zerbitzua izendapenaz, lan-agentziaren eginkizunetan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak sustatzen dituen lan-merkatuko bitartekotza-ekintzen antolamendua eta garapena arautzea, zerbitzu horren titularra eta arduraduna Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza izanik. Aipatutako ekintzak EGAILAN, SA(Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Sozietate Publikoaren (titularrak ezarritako baldintzetan kudeatuko du zerbitzua) eta Euskal Lan Zerbitzuko informazio-sisteman konektatutako zentro laguntzaileen sarearen bitartez bideratuko dira.

Ildo horretatik, "Xedapen orokorrak" I. kapituluan, lan-merkatuko bitartekotza osatzen duten ekintzen edukia deskribatzen da, eta Euskal Lan Zerbitzuaren erabiltzaile zein izan daitezkeen zehazten da. "Zerbitzuaren kudeaketa: EGAILAN, SA eta zentro laguntzaileak" II. kapituluan, bien eginkizunak arautzen dira, eta zentro laguntzaile zein izan daitekeen eta horretarako prozedura adierazten da. Gainera, EGAILAN, SAri eta zentro laguntzaileei exijitzen zaizkien betebeharrak ezartzen dira. "Diru-laguntzak eta horien ordainketa" III. kapituluan, lan-eskaintzak jaso, erregistratu eta kudeatzeko ekintzetarako eta lan-eskaeraren egoerak mantendu eta kudeatzeko ekintzetarako diru-laguntzak arautzen dira. Bi kasuetan, diru-laguntzen zenbatekoa zehazten da. Azkenik, "Jarraipena, ikuskapena eta partaidetza instituzionala" IV. kapituluan, zentro laguntzaileak ikuskatzeko jarduera eta horiek euren erreklamazioak bideratzeko prozedura arautzen da, eta partaidetza instituzionala aurreikusten da.

Horren indarrez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Lan Harremanen Kontseiluari, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluari entzun ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak aldez aurretik eztabaidatu eta onarturik, 2003ko abenduaren 23(e)an egindako bilkuran,

XEDATU DUT
I.KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Helburua.

1.– Dekretu honen helburua da, Euskal Lan Zerbitzua izendapenaz, lan-agentziaren eginkizunetan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak sustatzen dituen lan-merkatuko bitartekotza-ekintzen antolamendua eta garapena arautzea, zerbitzu horren titularra eta arduraduna Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza izanik.

2.– Aipatutako ekintzak EGAILAN, SA(Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Sozietate Publikoaren (titularrak ezarritako baldintzetan kudeatuko du zerbitzua) eta Euskal Lan Zerbitzuko informazio-sisteman konektatutako zentro laguntzaileen sarearen bitartez bideratuko dira.

2. artikulua.– Bitartekotza-ekintzak.

1.– Bitartekotza-ekintzen zeregina hau da:

a) Informazioa eta aurretiazko hitzordua.

b) Lan-eskaeraren egoerak kudeatzea.

c) Lan-eskaera mantentzea.

d) Lan-eskaintzak jaso eta erregistratzea.

e) Lan-eskaintzak kudeatzea.

2.– Bitartekotza-ekintzak teknika eta prozedura arautuetara egokitu beharko dira, Euskal Lan Zerbitzuaren jarduera behar bezala ezagutu eta kontrolatu ahal izateko.

Bitartekotza-ekintzak aldez aurretik gaitutako pertsonek egingo dituzte, araututako prozedura baten bidez.

3.– Aipatutako teknika eta prozedura arautuek sinadura elektronikoa erabiltzea barne hartuko dute, prozeduretan era jardunetan teknika hori erabili eta aplikatzea hitzartzen denean, gai horretan indarrean dagoen legerian xedatutakoari jarraituz.

4.– Teknika eta prozedura arautuen multzoak LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren eragiketa-prozesuen gidaliburua osatuko dute. Gidaliburu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren Erabakiaren bitartez.

3. artikulua.– Informazioa eta aurretiazko hitzordua.

1.– Informazioa: pertsona fisiko edo juridikoei, lan-eskatzaile nahiz lan-eskaintzaile izan ala ez, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren ezaugarriak eta funtzionamendua eta bertan parte hartzen duten agenteak ezagutzeko datuak ematea du helburu.

2.– Aurretiazko hitzordua: hasierako izen-ematea egiteko, zentro laguntzaile batean pertsona fisiko batentzat denbora jakin bat gordetzea du helburu, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan aurretik izena eman ez badu. Pertsona horrek aurretik izena eman badu, bere lan-eskaintzarekin lotutako ondoko ekintza edo prozesuetarako eskatu ahal izango du aurretiazko hitzordua:

– Eskaera berreskuratuz ondoren izena ematea, Dekretu honen 4.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.

– Elkarrizketa bidez eskaera mantentzea (elkarrizketa hori hasierakoa nahiz eskaera aldatzekoa izan daiteke), Dekretu honen 5. artikuluan ezarritako baldintzetan, baldin eta eskaera alta edo eteneko egoeran badago.

– Eskaera berritzea, Dekretu honen 4.7 artikuluan ezarritako baldintzetan.

4. artikulua.– Lan-eskaeraren egoerak kudeatzea.

1.– Hona hemen lan-eskaeraren egoerak: alta, etena eta baja.

a) Alta: egoera honetan, lan-eskatzaileak LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuak kudeatutako zerbitzuak jasotzea eta/edo Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak nahiz horrekin akordioak dituzten bestelako organismo publikoek sustatutako enplegu-politika aktiboetan parte hartzea eskatzen du, artikulu honetako 7. paragrafoan adierazitako indarraldiaz lan-eskatzaile izateko eskubideari eutsiz.

b) Etena: egoera honetan, lan-eskatzailea alta-egoerari atxikitzat hartzen da, eta Lan-eskaeraren alta eta berritzeko dokumentuan adierazitako etenaren amaiera-datara arte eskaera berritzeko beharrik gabe eskaera indarrean mantentzen da. Dituen ondorioen arabera, etena bi mota hauetakoa da: bitartekotzarekin eta bitartekotzarik gabe. Bi eten-mota horiek ondoko arrazoi hauetakoren batean (aldez aurretik egiaztatuta) izan dezakete jatorria:

– Aldi baterako ezintasuna.

– Amatasuna, adopzioa edo familia-harrera.

– Haurdunaldi arriskuduna.

– Askatasun-gabetzea.

– Familia-betebeharrak.

– Lanerako prestakuntza-ikastaroetan parte hartzea.

– Lantegi-eskoletan edo lanbide-etxeetan parte hartzea.

– Gizarte-lankidetzako lanei atxikitzea.

Hasiera batean, aurreko arrazoietako edozeinen ondoriozko etena bitartekotzarik gabea izango da. Hala ere, bitartekotza berriro eraginkorra bilaka daiteke eskatzailearen eskariz, askatasun-gabetzearen kasuan izan ezik.

c) Baja: egoera honetan eskaera ez dago indarrean; beraz, eskatzaileak ezin du bitartekotzan jardun LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren bitartez, eta ez da lan-eskatzailetzat hartzen. Berriz ere eskatzaile izateko, artikulu honetan 3. paragrafoan adierazi bezala izena eman beharko du.

2.– Lan-eskaeraren egoeren kudeaketatzat, eskaeraren egoeran eragina duten prozesuak egitea ulertzen da. Hona hemen aipatutako prozesuak: eskaeraren izen-ematea, eskaera etetea, eskaera berriro aktibatzea, eskaeraren baja eta eskaera berritzea.

3.– Izena ematea: prozesu honen bidez, pertsona fisikoa LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuko lan-eskatzaile bilakatzen da, eta bertan altako egoerara pasatzen da. Izen-ematea bi mota hauetakoa izan daiteke: hasierakoa (ez dago eskaerarik inolako egoeratan) edota ez-hasierakoa edo eskaera berreskuratzekoa (badago eskaera, baina bajako egoeran). Izen-emate orok Lan-eskaeraren alta eta berritzeko dokumentua sorrarazten du. Dokumentu horretan, zerbitzuan izena ematearen data eta eskaera berritu beharreko data adieraziko da.

4.– Etena: prozesu honen bidez, alta-egoeran dagoen eskaera bat eten-egoerara pasatzen da, aurreko 1b) paragrafoan zehaztutako arrazoietako bat dela medio.

5.– Berriro aktibatzea: prozesu honen bidez, eten-egoeran dagoen eskaera bat alta-egoerara pasatzen da. Eskaera berriro aktibatzen den bakoitzean, Lan-eskaeraren alta eta berritzeko dokumentu eguneratu berria luzatuko da. Eskaera bi era hauetara berriro aktiba daiteke:

a) Automatikoki, etenaren amaiera-data heltzean, edota etenaren arrazoia desagertu dela egiaztatzean.

b) Lan-eskatzailearen aldez aurreko eskariz, etenaren amaiera-data baino lehen.

6.– Baja: egoera honen bidez, pertsona fisikoak LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuko lan-eskatzaile izateari uzten dio, eta zerbitzu horretako baja-egoerara pasatzen da. Lan-eskaintzak, izena eman ondoren, altan edo etenean mantentzen dira, bajarako arrazoirik sortzen ez den bitartean. Bajak lan-eskatzailearen eskariz sor daitezke, edota ofizioz, ondoko arrazoi hauetako baten ondorioz (LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren eragiketa-prozesuen gidaliburuan garatuko dira):

a) Lanpostu batean hasteagatik.

b) Eskaera ez berritzeagatik.

c) Hasierako elkarrizketa edo egokitzapen-elkarrizketa ez egiteagatik.

d) Eskatzailea ezin aurkitzeagatik.

e) Administrazio-ebazpenagatik.

7.– Berritzea: prozesu honen bidez, eskaera LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan alta-egoeran duen eskatzaileak berretsi egiten du hura indarrean jarraitzeko borondatea. Lan-eskatzaileari eskainitako zerbitzuaren indarraldia betiere mugatua izango da, gehienez 91 egunekoa, oro har. Salbuespen gisa, indarraldi hori gehienez urtebetekoa izango da itzultzeko asmoa duten emigratzaileentzat eta Dekretu hau indarrean jartzean eskaera alta-egoeran duten guztientzat.

Lan-eskatzaileek Dekretu honetan araututako zerbitzuen eskaintza jasotzen jarraitu nahi badute, Lan-eskaeraren alta eta berritzeko azken dokumentuan adierazitako datan berritu beharko dute eskaera. Lan-eskatzaileek euren identifikazioa ziurtasun osoz bermatuko duen prozedura arautuaren bidez berritu dezakete eskaera, bai LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuko edozein zentro laguntzailetan, bai eta horretarako gaitzen diren bestelako baliabideen bitartez (telefonoa, Internet, etab.) ere. Eskaera berritzen den bakoitzean, Lan-eskaeraren alta eta berritzeko dokumentu eguneratu berria luzatuko da.

5. artikulua.– Lan-eskaera mantentzea.

1.– Lan-eskaera mantentzea hura osatzen duten datuetako bat edo gehiago erantsi, aldatu edo ezabatzean datza. Ekintza horrek lan-eskatzaileak emandako datuak ziurtatzea, aurkeztutako ziurtagiriak (hala badagokio) egiaztatzea, datu horiek kodetzea eta, bidezko informatika-tresnak erabilita, eskaeran sartzea barne hartzen du.

2.– LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren eragiketa-datuen gidaliburuan aurreikusitako kasuetan, lan-eskaerak mantentzeko ekintzak elkarrizketa bat egitea ekar dezake berekin, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuak horretarako gaitutako pertsona baten eskutik. Hasierako elkarrizketa lehen aldiz egindako elkarrizketari deitzen zaio, izena emateko garaian edo izena eman eta ondorengo 30 egunetan. Kalitatezko bitartekotza egiteko beharrezko datuak osatzera zuzenduta dago.

3.– Lan-eskaera mantentzeak elkarrizketarik egitea eskatzen ez duenean, ekintza hori LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuak gaitutako pertsonalaren bidez nahiz zerbitzu horrek abiaraz ditzakeen bestelako mekanismoen bitartez garatuko da; hala badagokio, ematen diren datuak egiaztatzea ziurtatzen bada betiere.

6. artikulua.– Lan-eskaintzak jaso eta erregistratzea.

1.– Lan-eskaintzatzat, enplegatzaile batek LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuari egindako hautagaien eskaera ulertzen da, eskainitako lanpostua/k betetzeko asmoz.

2.– Lan-eskaintzak jasotzeko prozesuaren bidez, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzua Dekretu honetako 10.2a) artikuluan deskribatutako lan-eskaintzaileetako batekin harremanetan jartzen da, lanpostu bat edo gehiago betetzeko beharra identifikatzen du eta harengandik bidezko kudeaketa-eskaera lortzen du, eskatutako profila eta eskaera erregistratu behar duen zentro laguntzailea adierazita.

3.– Lan-eskaintzak erregistratzeko prozesuaren bidez, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuak horretarako gaitutako pertsona batek eskaintzak jasotzeko prozesuan lortutako datuak kodetzen ditu eta LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren informazio-sisteman sartzen ditu, horrela, sisteman lan-eskaintza berri bat sortuz; baldin eta eragiketa-prozesuen gidaliburuan horretarako adierazitako baldintzak betetzen badira.

7. artikulua.– Lan-eskaintzak kudeatzea.

1.– Lan-eskaintzak kudeatzeko ekintzaren bidez, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuak horretarako gaitutako pertsonalak ondoko prozesu hauek guztiak burutzen ditu:

a) Aldez aurretik LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan erregistratutako eskaintza aztertu eta, hala badagokio, osatzea.

b) LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan izena emandakoen artean, une bakoitzean eskatutako lanpostuak betetzeko hautagai egokiak identifikatzea, Dekretu honetako 9. artikuluan aurreikusitako parekatze-era desberdinen bitartez.

c) Dekretu honetako 8. artikuluan ezarritako baldintzetan, eskainitako lanpostuetan sartzeko identifikatutako hautagaien prestasuna egiaztatzea.

d) Hautagai bakoitza enpresara bidaltzearen emaitza lortzea. Emaitza lortzea da, bete beharreko lanposturako egokitzapenari edo egokitzapen-ezari dagokionez, bidalitako hautagaiari buruz enpresak zein balorazio egiten duen eta horren arrazoia jakitea.

2.– Hasiera batean, kudeaketa-zentroa eskaintzak erregistratutako bera izango da. Eskaintza kudeatzeko gaitutako pertsonalik ezean, zentroak pertsonal gaitua baduen zentro laguntzaile batera bideratu beharko du kudeaketa hori, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuak horretarako gaitutako pertsonalaren bitartez.

8. artikulua.– Prestasuna egiaztatzea.

1.– Prestasuna egiaztatzeko prozesuaren bidez, parekatze automatikoaren bitartez lortutako hautagaiek, lan-eskaintza jakin baterako, enplegatzailearengana joateko edo harekin harremanetan jartzeko duten prestasuna ezagutzen du LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuak.

2.– Hautagaiarengandik baiezko erantzuna jasoz gero, sistemak haren curriculumaren bidalketa, edo enpresarekin hitzordu bat, edota biak prestatzen ditu.

3.– Kudeatutako eskaintzetarako hautagaien prestasuna LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuak egiaztatuko du, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren eragiketa-prozesuen gidaliburuan ezarritako baldintzetan. Nolanahi ere, Dekretu honetako 10.2b) artikuluan zehaztutako erabiltzaileek bere kasa egiaztatuko dute hautagaien prestasuna.

4.– Salbuespen gisa, EGAILAN, SAk eskaintza kudeatu duen zentro laguntzaileari eskaintza baterako hautagaien prestasuna egiaztatzeko eskatu ahal izango dio, telefono-plataforma saturatuta badago, egiaztapena egiteko baliabideetan matxurarik badago edota egiaztapena egitea galarazi edo gutxieneko kalitate-egoeran egitea eragozten duen EGAILAN, SAren borondatez bestelako edozein arrazoi dela medio.

9. artikulua.– Lan-eskaintzak lan-eskaerekin parekatzea.

1.– Lan-eskaintzaren eta eskainitako lanpostua betetzeko egokientzat hautatutako lan-eskaeren artean lotura bat ezartzean datza. Nolanahi ere, objektibotasunaren, gardentasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioei jarraituz egingo da.

2.– Aukeratutako hautagaiak parekatzeko prozesu orotan, ondoko baldintza hauek bete beharko dira:

a) LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan izena emanda egotea.

b) Alta-egoeran edo bitartekotzarekin eten-egoeran egotea.

c) Eskaera blokeatuta ez izatea, artikulu honetako 4. paragrafoaren arabera.

d) Enpresak ezarritako nahitaezko baldintzak betetzea.

e) EGAILAN, SAk edota, Dekretu honetako 8.4 artikuluan deskribatutako kasuan, zentro laguntzaileak egiten dituen prestasun-egiaztapenen mende jartzea.

3.– Hautagaiak ondoren adierazten diren eratan parekatu ahal izango dira lan-eskaintzekin. Parekatzeko era hauek lan-eskaintzaren kudeaketaren edozein unetan batera erabili ahal izango dira:

a) Parekatze automatikoa: eskatutako baldintzen eta lan-eskatzaileen ezaugarrien arteko konparazio informatikoaren bidez egiten da. Konparazioa horretarako gaitutako pertsona batek egiten du.

b) Hedapen bidezko parekatzea: lan-eskatzaileak bere borondatez aurkezten du bere burua hedapen-egoeran dauden lan-eskaintzetan. Lan-eskaintza baten hedapentzat ulertzen da hura ezagutzera emateko prozesua, berorri hautagaiak atxiki ahal izateko, eta lanbide.net webgunean eta antzeko beste webgune batzuetan argitaratzea. EGAILAN, SAk idatzizko beste hedabide batzuk erabiltzea erabaki dezake, hala nola, prentsa, aldizkari espezializatuak, udal-kazetak, etab., hedapen-egoeran dauden eskaintza jakin batzuk, irizpide objektiboei jarraituz aukeratutakoak, argitaratzeko.

c) Eskuzko parekatzea: hautagaiak lan-eskaintza bati eskuz esleitzean datza, baldin eta ondoko baldintzak betetzen badira:

Lehena:

– Eskaintzan eskatutako hautagaien gutxienez %50 bidali izatea.

– Edo, aurreko parekatze automatiko batean lortutako hautagai guztien prestasuna egiaztatu izatea.

– Edo, hautagairik ez izatea, gutxienez parekatze automatiko bat egin ondoren, lanpostuari dagokion lurralde historikoaren "hautagaiak bilatzeko esparru" berarekin edo handiagoarekin, edota EAEren esparru berarekin edo handiagoarekin, lanpostua EAEtik kanpo baldin badago eta nahitaezko baldintza bakarra okupazioa bada. "Hautagaiak bilatzeko esparrua" LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren eragiketa-prozesuen gidaliburuan finkatuko da.

Bigarrena: eskuzko parekatzearen bidez, lan-eskaintzari ezin izango zaio LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren eragiketa-prozesuen gidaliburuan finkatutakoa baino hautagai-kopuru handiagoa esleitu.

4.– Lan-eskaera blokeatzea: eskaeraren egoera berezi eta iragankorra da. Egoera horretan, lan-eskatzaileak ez du parte hartzen parekatze automatikoetan, eta ezin zaio lan-eskaintzarik esleitu ere eskuzko parekatzearen bitartez. Bi egoera hauetan sortzen da blokeoa: eskatzailea aldi berean kudeatutako lau eskaintzatan edo gehiagotan bidaltzen bada, eta, lan-eskatzaile berarentzat, aldi berean kudeatutako bi eskaintzatan edo gehiagotan enpresak hautagai gisa haren egokitzapena jakinarazten badu. Blokeoa LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren eragiketa-prozesuen gidaliburuan aurreikusitako arrazoiengatik desagertuko da.

10. artikulua.– LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren erabiltzaileak.

Bere borondatez zerbitzuan sartzen diren lan-eskatzaileak eta lan-eskaintzaileak izan daitezke LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren erabiltzaile. Eragin horretarako:

1.– Lan-eskatzaile 16 urtetik gorako pertsonak izan daitezke, bai langabezian daudenak bai lana aldatu nahi duten okupatuak, baldin eta LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuko alta-egoera edo eten-egoera indarrean mantentzen badute. Gainera, EAEn egoitza izan behar dute, atzerrian bizi diren eta zerbitzuaren bidez bitartekotza erabili nahi duten nazionalitate espainoleko pertsonak salbu (itzultzeko asmoa duten emigratzaileak). LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emandako pertsona orok lana bilatzeko esparruan gutxienez EAE edo horren zati bat barne hartu beharko du.

2.– Lan-eskaintzailetzat hartuko dira:

a) Espainiako lurraldean kokatutako lantoki batean lanpostu bat edo gehiago betetzeko beharra duten pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak, publikoak nahiz pribatuak.

Erabiltzaile horiek zentro laguntzaileen eta EGAILAN, SAren bidez sartuko dira LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan.

b) Aldi baterako laneko enpresak, enpresa erabiltzaileei langileak lagatzeko jarduten dutenean, eta pertsonala hautatzeko enpresak, beste enplegatzaile batzuen kontura dihardutenean. Bi kasuetan, betiere, enpresa erabiltzaileak edo zuzeneko enplegatzaileak identifikatu behar dira.

Erabiltzaile horiek euren eskaintzak nahitaez zuzenean (hau da, zentro laguntzaileen partaidetzarik gabe) erregistratu eta kudeatzeko ekintzak burutzeko sartuko dira LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan.

Ekintza horiek ez dute, inola ere, Dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzak jasotzeko eskubiderik ekarriko berekin.

II. KAPITULUA
ZERBITZUAREN KUDEAKETA: EGAILAN, SA ETA ZENTRO LAGUNTZAILEAK

11. artikulua.– EGAILAN SAren eginkizunak

1.– EGAILAN SAk ondoko eginkizunak beteko ditu:

a) Dekretu honetako 2.1 artikuluan jasotako bitartekotza-ekintzak burutzea.

b) Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak finkatzen dituen kalitateari buruzko helburuak eta adierazleak betetzea. Horiek LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren eragiketa-prozesuen gidaliburuan jasoko dira.

c) Zentro laguntzaileek burututako bitartekotza-ekintzetan esku hartzea, horien kudeaketan antzemandako akatsak edo ez-egiteak zuzentzeko.

d) Eskaintzen eta eskaeren arteko parekatze automatikoak, bai eta datuen baliozkotzeak, horiek eskatzaileei, eskaintzaileei edo zentroei bidaltzea, eta LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren informazio-sistema erabiliz era automatizatuan egiten diren gainerako prozesuak.

e) LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren informazio-sistema osatu, kudeatu eta mantentzea.

f) Zentro laguntzaileetako pertsonala prestatzea, bere eginkizunak bete ahal ditzan.

g) LANGAI/Euskal Lan Zerbitzua hedatu eta sustatzea, nortasun korporatiboari buruzko araudiaren arabera.

h) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin lankidetzan aritzea, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren funtzionamenduaren emaitzazko datu guztiak ustiatzen, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen arabera.

i) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin lankidetzan aritzea, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren funtzionamendua ebaluatzen, haren eraginkortasuna finkatzeko asmoz, eta ikuskapen-lanak egiten ere.

j) Fitxategien erantzule den Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzaren kontura tratamendu-arduradun gisa jardungo du, zerbitzuaren erabiltzaileen gainean egiten diren tratamenduetan; hori guztia Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

2.– Eginkizun horiek Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak emandako jarraibideen arabera beteko dira.

3.– Zentro laguntzaileei dagokienez, gainera, Dekretu honetan ezartzen diren eginkizunak beteko ditu.

12. artikulua.– Zentro laguntzaileak.

1.– LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren zentro laguntzaile izan daiteke edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko nahiz pribatu, edozein forma juridikotan eratutakoa, eta beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak dituena LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren informazio-sistemarekin eraginkortasunez konektatzeko eta Dekretu honetako 2.1 artikuluan aurreikusitako ekintzak garatzeko. Era berean, Eusko jaurlaritzako Sailak ere izan daitezke zentro laguntzaile, Dekretu honetan ezarritako baldintzetan.

2.– Zentro laguntzaileek aurreko paragrafoan aipatutako ekintzetako bat edo gehiago garatu ahal izango dute.

13. artikulua.– LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan sartzeko prozedura.

1.– LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuko zentro laguntzaile izateko, aldez aurretik hitzarmen bat formalizatu beharko da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin. Erakunde-mota bakoitzerako hitzarmen-eredu desberdinak landuko dira, izaeraren eta erregimen juridikoaren desberdintasunak kontuan izanda.

2.– Hitzarmena formalizatu aurretik, erakunde eskatzaileak Gizarte Segurantzako kotizazioetan eta zerga-betebeharretan egunean egotearen ziurtagiriak aurkeztuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin edozein kontzeptugatik inolako zorrik ez izatearen aitorpen espresaz gain. Betebehar hori ez zaie exijituko aplikatzekoa den araudi orokorraren arabera salbuetsita dauden erakundeei.

3.– Eusko Jaurlaritzako Sailen kasuan ez da hitzarmenik beharko. Halakoetan, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak haiekin adostuko du LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan izango duten partaidetza.

14. artikulua.– Zentro laguntzaileen betebeharrak.

1.– Zentro laguntzaileek, Dekretu honetako 2.1 artikuluan deskribatutako ekintzak garatzean, ondoko betebeharrak bete beharko dituzte:

a) Hitzarmena sinatzea ekarri zuten instalazioei eta baliabideei buruzko baldintzei eustea.

b) Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak finkatzen dituen metodologiak, dokumentuak, laguntza-taulak, informatika-tresnak eta prozedurak erabiltzea. Horiek LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren eragiketa-prozesuen gidaliburuan jasoko dira.

c) Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak finkatzen dituen kalitateari buruzko helburuak eta adierazleak betetzea. Horiek LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren eragiketa-prozesuen gidaliburuan jasoko dira.

d) LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren identifikazioak behar bezala erabiltzea, horri buruz Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak ezartzen dituen argibideen arabera.

e) Dekretu honetako 2.1 artikuluan aurreikusitako ekintzen publizitate-hedapenerako Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak ezartzen dituen argibideak errespetatzea; eta hark finkatzen duen publizitateko kartelaren edo iragarkiaren eredua errespetatu eta erabiltzea.

f) Hitzarmenaren indarraldian zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari dagokionez egunean egotea.

g) EGAILAN, SAren bitartez, aldez aurretik eta idatziz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari hitzarmena formalizatzeko garaian zentroak adierazitako datuetan sortutako edozein aldaketaren berri ematea.

h) Xedapen honen esparruan, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuarekin lankidetzan garatutako ekintzak burutzeagatik erabiltzaileengandik inolako ordainsari ekonomikorik ez jasotzea.

i) EGAILAN, SAri, Dekretu honetan araututakoen antzeko ekintzak burutzeko diru-laguntzak edo beste edozein kontraprestazio jasotzen duten edo jaso behar duten jakinaraztea.

j) Dekretu honetako artikuluetatik ondorioztatzen diren bestelako betebehar guztiak.

2.– Lankidetza-hitzarmenean, zentro laguntzaileen betebeharrak zehaztuko dira, haiek garatu beharreko ekintzen arabera.

15. artikulua.– EGAILAN, SAren eta zentro laguntzaileen betebeharrak, datu pertsonalen tratamenduari eta sortutako dokumentazioa gordetzeari dagokionez.

1.– Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, EGAILAN, SAk eta zentro laguntzaileek, tratamenduaren arduradun gisa, fitxategien erantzule den Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzaren argibideei jarraituz jardungo dute, zerbitzuaren erabiltzaileei buruzko datuen gainean egiten diren tratamenduetan. Argibide horiek Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzarekin sinatzen dituzten kontratuetan jasoko dira.

2.– Tratamenduaren arduradunei dagokienez, beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamenduko guztiak hartu beharko dituzte, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatu edo eskuratzea saihesteko. Neurri horiek aurreko paragrafoan aipatutako kontratuetan jasoko dira. Alderdi horietan, EGAILAN, SAk ikuskatuko ditu zentroak eta helburu hori lortzeko araudi, prestakuntza eta plataforma teknologiko egokiak emango dizkie.

3.– EGAILAN, SAk aldez aurretik gaitutako pertsonalak besterik ez du tratatuko informazioa.

4.– Informazioa biltzeari buruzko betebeharrak:

a. Datu pertsonalak ematen dituzten erabiltzaileei, aldez aurretik, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan ezarritakoaren berri ematea.

b. Datu pertsonalen tratamendu automatizaturako erabiltzaileen baimena lortzea, lan-merkatuan bitartekotzan jarduteko, enplegu-politika aktiboetan haien partaidetza errazteko eta merkatu horri buruzko azterlanak eta analisiak egiteko. Baimen hori lortzeko, eskuzko sinadura ez ezik, onargarriak izango dira sinadura elektroniko aurreratuetan oinarritutako ziurtasun osoko identifikazio-sistemak.

5.– Dokumentazioa gordetzeari buruzko betebeharrak:

a) Zentro laguntzaileak EGAILAN, SArentzat eskuragarri izan behar ditu eta biek Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzarentzat eskuragarri izan behar dituzte, bost urteko epeaz, 2.1 artikuluko a), b) eta c) ataletan deskribatutako lan-eskatzaileen ekintzei dagozkien dokumentuak. Dokumentazio horrek izena emateko eskabideak eta hasierako edo aldaketarako elkarrizketen formularioak bildu behar ditu, ondoko hauez gain: Identifikazio Pertsonaleko Dokumentuaren fotokopia; aurkeztutako ziurtagiriak (hala badagokio); pertsona fisikoari edo eskaerari buruzko datuak aldatzeko eskabideak (dagozkien ziurtagiriekin); eskaeraren egoera aldatzeko beste edozein eskabide (aldaketa horren arrazoiaz gain, nahitaezkoa izanez gero); Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera beharrezkoak diren baimenak; datu pertsonalak eskuratu, zuzendu edo deuseztatzea nahiz horiek tratatzeari aurka egitea eskatzeko dokumentuak, aipatutako Legearen 15, 16 eta 6.4 artikuluetan aurreikusitako eskubideez baliatzearen ondorioz sortutakoak; eta 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko araudian jasotako edozein eskubidez baliatzearen ondorioz sor daitekeen gainerako dokumentazioa.

b) Zentro laguntzaileak EGAILAN, SArentzat eskuragarri izan behar ditu eta biek Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzarentzat eskuragarri izan behar dituzte, bost urteko epeaz, lan-eskaintza bakoitzari dagozkion dokumentuak. Dokumentazio horrek kudeaketa eskatzeko dokumentua (zerbitzuaren enpresa erabiltzaileak, legezko ordezkariak edo baimendutako pertsonak sinatutakoa) barne hartu beharko du, kudeaketa-prozesuan sortutako edozein gorabeherari buruzko dokumentuez gain. Lanbide.net bitartez zerbitzuaren erabiltzaile gisa erregistratutako enpresen kasuan, kudeaketa-eskabidea egiteko, horren erregistro telematikoa egin dezakete. Halakoetan, eskabideari lotutako zentroak enpresaren eskabide-dokumentu sinatua lortu eta gordetzeko betebeharrik ez du izango.

6.– Tratatutako datu pertsonalei dagokienez sekretu profesionala gordetzea. Fitxategien titular den Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzarekiko harremanak bukatu ondoren ere iraungo du betebehar horrek.

7.– Datu pertsonalak eskuratu, zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak bermatzea, era honetan:

a) Interesatuari, tratamenduaren mende jarritako beraren datu pertsonalen egoeraren berri ematea, hark hala eskatuz gero.

b) Interesatuaren eskariz, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren datu-basean bildutako datuak berehala edo, hori ezinezkoa balitz, bi laneguneko epean zuzendu eta aldatzea.

c) Interesatuak datuak deuseztatzeko egindako eskabidea Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari berehala jakinaraztea, horrek hamar eguneko epean deusezta ditzan.

8.– Zentro laguntzaileak jardunari uzten badio, zentro laguntzaile izateari uzten badio edo ekintzak murrizten baditu, aurreko 5. paragrafoan aipatutako dokumentazio guztia edota murriztutako ekintzei dagokiena EGAILAN, SAri igorri beharko dio. EGAILAN, SA dokumentazio hori jaso eta gordetzera behartuta dago.

9.– Tratatu beharreko datu pertsonalak ezin izango dira erabili LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuarekin zuzenean lotutako helburuekin bateraezinak izango diren xedeetarako. EGAILAN, SAk edo zentro laguntzaileek datuak beste helburu batzuetarako erabiltzen badituzte edo Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzarekin sinatutako kontratuaren baldintzak bete gabe erabiltzen badituzte, tratamenduaren erantzuletzat hartuko dira eta egindako arau-hausteei erantzun beharko diete.

III. KAPITULUA
DIRU-LAGUNTZAK ETA HORIEN ORDAINKETA

16. artikulua. – Diru-laguntzen erregimena.

1.– 13.1 artikuluan aipatutako hitzarmenetan, hurrengo artikuluetan aurreikusitako diru-laguntzen erregimena zehaztuko da. Erregimen horrek, nolanahi ere, ondoko hauetan xedatutakoa bete beharko du: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen bidez onartutakoa; abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzulketen erregimen orokorra arautzen duena eta diru-laguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituena; eta Dekretu hau.

2.– Publikotasun-printzipioa bermatzearren, Dekretu hau indarrean jartzen denetik eta urtez urte, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren Erabakiaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradun suertatu diren zentro laguntzaileen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita, emandako diru-laguntza aldatu den kasuetan ere.

17. artikulua.– Lan-eskaintza jaso, erregistratu eta kudeatzeko ekintzen ondoriozko diru-laguntzak.

1.– 6. artikuluan aurreikusitako eskaintzak jaso eta erregistratzeko ekintzen ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eskaintza erregistratzen duen zentro laguntzaileari eskaintza bakoitzeko 6 euroko zenbatekoaz diruz lagunduko dio.

2.– 7.1 artikuluko a) eta b) ekintzen ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eskaintza amaitzen duen zentro laguntzaileari eskaintza bakoitzeko 15 euroko zenbatekoaz diruz lagunduko dio.

3.– 7.1 artikuluko d) ekintzaren ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eskaintza amaitzen duen zentro laguntzaileari eskaintza bakoitzeko 9 euroko zenbatekoaz diruz lagunduko dio.

4.– Zentro laguntzaileak, gainera, 7.1c) artikuluan aurreikusi bezala, prestasuna egiaztatzen badu, 8.4 artikuluan jasotako suposizioan, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak ekintza hori 21 euroko zenbateko gehigarriaz diruz lagunduko du, aipatutako ekintza garatzen den eskaintza bakoitzeko.

5.– Ondoko kasu hauetan, aurreko 1.tik 4.era bitarteko paragrafoetan aurreikusitako ekintzak ez dira diruz lagunduko:

a) Eskaintza akats baten ondorioz informatika-sisteman sartzen denean.

b) Eskaintzaile beraren eskaintzen kasuan, horien profilak antzekotasun handia duenean azken 30 egunetan erregistratutako baten batekin.

c) Kudeaketa-eskabiderik edo horren baliozko ordezkorik ez dagoenean, edota eskabideak gutxienez datu hauek behar bezala beteta ez dituenean: izena eta bi abizen edo enpresaren sozietate-izena, IFK/IFZ, enplegatzailearen kotizazio-kontuaren kodea (balego), lanpostuaren herria, lanpostuaren izena, lanpostuaren deskribapena eta enpresaburuaren, legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren izena.

d) Enpresa eskaintzailea dagokion zentro laguntzailearen titular denean.

6.– Artikulu honetako 2., 3. eta, hala badagokio, 4. paragrafoetan aurreikusitako ekintzak ere ez dira diruz lagunduko ondoko kasu hauetan:

a) Hautagaiak lortzeko egindako azken prozesutik edota hautagairen baten inguruan jakinarazitako azken kudeaketatik 3 hilabeteko epean eskaintzak burutzen ez direnean.

b) Eskaintzak burutzean eskainitako lanposturik ez dutenean, eta, gainera, eskaintza horietarako hautagairik ez dagoenean. Suposizio horretan, artikulu honetako 1. paragrafoan aurreikusitako ekintza ere ez da diruz lagunduko, eskaintza burutzen duen zentroak berak hura erregistratu bazuen.

c) Baldintza hauetako bat bera ere betetzen ez denean:

– Eskainitako lanpostu bakoitzeko gutxienez hautagai bat bidaltzea.

– Hautagaiak bilatzeko esparrua EAE izango duen gutxienez parekatze bat egitea. Kasu honetan, gainera, eskaintzan sartutako hautagai guztien prestasunaren berri eman behar izan da.

– Eskaintza jendaurrean gutxienez 7 egunez hedatu izatea. Kasu honetan, gainera, hedapenaren bidez eskaintzan sartutako hautagai guztien prestasunaren berri eman behar izan da.

Suposizio horretan, artikulu honetako 1. paragrafoan aurreikusitako ekintza ere ez da diruz lagunduko, eskaintza burutzen duen zentroak berak hura erregistratu bazuen.

d) Enpresa eskaintzailea Dekretu honetako 7.1 artikuluko a), b) eta d) ataletan jasotako ekintzak burutzeko gaitutako zentro laguntzaile baten titular denean.

7.– Artikulu honetako 1. paragrafoan aurreikusitako diru-laguntza jasotzeko eskubiderik ez da sortuko, enpresa eskaintzailea Dekretu honetako 6. artikuluan jasota dauden eskaintza jaso eta erregistratzeko ekintzak burutzeko gaitutako zentro laguntzaile baten titular denean.

8.– EGAILAN, SAk eskaintza baterako prest daudela adierazi duten pertsonen datu pertsonalak eta profesionalak bidaliko dizkie enpresei. Bidalketa hori egiteko, zentroak eskaintzan adierazitako harreman-baliabidea erabiliko da. Baliabide horren bitartez bidalketan akatsen bat sortzen bada, eskaintza kudeatzen duen zentroak datuak berriro bidaltzeko erantzukizuna izango du, harreman-baliabidea egiaztatu ondoren. Zentro laguntzaileak datuak berriro bidaltzen ez baditu eragiketa-prozesuen gidaliburuan ezarritako baldintzetan, eskaintza horren kudeaketaren ondorioz sortutako diru-laguntza 0,25 euro (25 euro-zentimo) murriztuko da, egin ez den birbidaltze bakoitzeko. Guztizko murrizketak ezin izango du inoiz gainditu eskaintza horren kudeaketagatik jasotzeko eskubidea dagoen kopurua, murrizketa aplikatu aurretik.

18. artikulua.– Lan-eskaintzaren egoerak mantendu eta kudeatzeko ekintzen ondoriozko diru-laguntzak.

1.– Lan-eskaintzaren egoerak mantendu eta kudeatzeko ekintzengatik, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak ondoko zenbateko hauekin diruz lagunduko die zentro laguntzaileei:

a) Hasierako elkarrizketa bat egiteagatik, elkarrizketa egin duen pertsonak hura LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren informazio-sisteman erregistratu duenean: 21 euro.

b) Eskaera mantentzeagatik, hasierako elkarrizketa ez denean: 2,4 euro. Diruz laguntzekoak izango dira zentro laguntzaileak egiten dituen (eskatzaileak Internet bidez egiten dituenak eta automatikoak kanpo geratzen dira) eskatutako okupazioen, prestakuntzaren (arautua, lanerakoa eta/edo osagarria) eta/edo eskatzailearen esperientziaren gehikuntzak edo ezabatzeak. Hilabete natural berean, eskaera beraren gainean fakturazio bateko muga dago, eta azken aldaketa egin duen zentroari hilabete natural bakoitzean ordainduko zaio. Eskatutako okupazioen gehikuntzen edo ezabatzeen kasuan, aldaketak, fakturagarriak izateko, elkarrizketa egin duen pertsonak erregistratu behar izan ditu.

c) Hasierako izen-emateagatik: 3 euro.

d) Eskaeraren egoeraren edo horren kausaren aldaketa bakoitzeko: 1,2 euro.

2.– Aurreko paragrafoan deskribatutako jardunak ez dira diruz lagunduko, lan-eskatzaile hauei dagozkienean:

a) Zentro laguntzailean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Eusko Jaurlaritzako bestelako sailek nahiz edozein erakunde publikok guztiz edo zati batean diruz lagundutako lanerako lanbide-heziketako ikastaroren bat egiten ari direnak, edota ikastaroa duela sei hilabete baino gutxiago amaitu dutenak.

b) Zentro laguntzailean, irakaskuntza zikloaren azken kurtsoko lanbide-heziketako ikasketak egiten ari direnak, edota ikasketa horiek duela sei hilabete baino gutxiago amaitu dituztenak.

c) Zentro laguntzailean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Eusko Jaurlaritzako bestelako sailek nahiz edozein erakunde publikok guztiz edo zati batean diruz lagundutako lanbide-hastapenetako ikasketak egiten ari direnak, edota horietako bat duela sei hilabete baino gutxiago amaitu dutenak.

d) Zentro laguntzailean, enplegatzeko aukerak areagotu edo erraztea helburu duten ekintzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Eusko Jaurlaritzako bestelako sailek nahiz edozein erakunde publikok guztiz edo zati batean diruz lagundutakoak, egiten ari direnak, edota ekintza horietako bat duela sei hilabete baino gutxiago amaitu dutenak.

19. artikulua.– Diru-laguntzak eman eta ordaintzeko baldintzak.

1.– Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak eman eta, hala badagokio, zentro laguntzaileei ordaindu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomoek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitako eta oraindik izapidean dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaituta behar izan dute.

2.– Era berean, Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak eman eta, hala badagokio, zentro laguntzaileei ordaindu ahal izateko, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak finkatzen dituen metodologiak, dokumentuak, laguntza-taulak, informatika-tresnak eta prozedurak erabili behar dituzte.

20. artikulua.– Bateraezintasuna beste diru-laguntza edo laguntza batzuekin.

Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak bateraezinak dira bestelako administrazio publikoengandik edota edozein erakunde publiko nahiz pribatuengandik kontzeptu berberak edo antzekoak direla medio jasotako beste edozein diru-laguntza edo kontraprestaziorekin.

21. artikulua.– Ordaintzeko era.

Dekretu honetako 17. eta 18. artikuluetan aipatutako diru-laguntzak EGAILAN, SAk aldizka ordainduko ditu, burututako ekintzak aldez aurretik egiaztatu ondoren. Horretarako, EGAILAN, SAk zentro laguntzaileei behin-behineko ordainketa-zerrenda bat igorriko die, dagozkion zenbatekoekin. Zentro laguntzaileak bere desadostasuna 15 eguneko epean adierazten ez badu, ordainketa egingo da.

22. artikulua.– Aurrekontu erabilgarria.

1.– Dekretu honen helburua betetzera zuzendutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira. Aurrekontu-ekitaldi baten barruan eman beharreko laguntzen zenbateko osoak ez du gaindituko aipatutako esleipena edota hura eguneratzearen ondoriozkoa, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek baldin badaude, egoera hori jendaurrean jakinaraziko da, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren Erabakiaren bidez.

2.– Laguntzak ukatu egingo dira horiei egotzi beharreko aurrekontuak lortu nahi den helbururako kreditu egokirik edo behar adinakorik ez badu. Kasu horretan, Dekretu honen eta berori garatzeko arauen eraginkortasuna eten egingo da, laguntza berriak emateari dagokionez. Horrenbestez, Dekretu hau indarrean dagoen bitartean, ekitaldi ekonomikoan laguntzak emateko esleitutako kreditua agortzen bada, egoera hori jendaurrean jakinaraztearren, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak administrazio-ebazpen emango du, aipatutako kreditua noiz agortu den adieraziko duena, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

3.– Aurrekontu-ekitaldi batean, diruz lagundu daitezkeen baina ekitaldi horretako aurrekontu-kredituekin ordaindu ezin diren laguntzetarako eskabiderik balego, laguntza horiek hurrengo ekitaldiko aurrekontu-kredituei egotzi ahal izango zaizkie, eskabidea berriro eskatu beharrik gabe; baldin eta jardun horiek laguntzak lortzeko Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

23. artikulua. – Ez-betetzeak.

Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen onuradun diren zentro laguntzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan jasotako suposizioren baten pean eroriko balira, edota Dekretu honetan ezarritako edozein baldintza beteko ez balute, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak, bidezko Erabakiaren bitartez, ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidearen galera eta, hala badagokio, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari jasotako kopuruak gehi diru-laguntza ordaindu zenetik dagozkion legezko interesak itzultzeko betebeharra adieraziko du, bidezkoak diren gainerako ekintzen kaltetan izan gabe, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Aipatutako kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira bidezkoak diren legezko eraginetarako. Erantzukizunen erregimena Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean aurreikusitakoa izango da.

24. artikulua. – Itzulketa-prozedura.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetze kasuetan, jasotako laguntzak itzultzeko prozedura honakoa izango da:

a) Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak zentro laguntzaile interesatuari prozeduraren hasiera eta haren oinarri diren arrazoiak jakinaraziko dizkio, eta 15 eguneko epea emango dio bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko. Prozedura hasteak oraindik egiteko dauden ordainketak, hala badagokio, eten egingo ditu.

b) Alegazioak jaso edo halakorik aurkeztu gabe epea igaro ondoren, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren Erabakiaren bitartez prozedurari amaiera emango zaio. Prozedura ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da.

Erabakiaren arabera ez-betetzerik balego, diru-laguntza jasotzeko eskubidearen galera eta, hala badagokio, Erabakia jakinarazten denetik gehienez bi hilabeteko epean dagozkion kopuruak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra adieraziko da. Epe hori borondatezko aldikotzat hartuko da.

c) Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari horren berri emango zaio, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoaren arabera jardun dezan.

IV. KAPITULUA
JARRAIPENA, IKUSKAPENA ETA PARTAIDETZA INSTITUZIONALA

25. artikulua.– Bitartekotza-ekintzen jarraipena.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, ofizioz edo interesatuaren eskariz, zentro laguntzaileetan ikuskapenak egin ahal izango ditu, onartutako ekintzak hitzarmenean ezarritako baldintzen eta araudiaren arabera garatzen direla egiaztatzeko.

26. artikulua.– Instalazioen eta dokumentazioaren eskuragarritasuna.

Zentro laguntzaileek ikuskapenaren arduradunei ekintzak garatzen direneko instalazioetan sartzen utziko diete eta diruz lagundutako ekintzekin zerikusia duen dokumentazio tekniko, administratibo, informazioko edo kontabilitateko guztia eskura utziko diete, hala eskatuz gero.

Eskatutako dokumentazioa bisitaldian eskuragarri ez badago, 15 eguneko epean aurkeztu beharko da.

27. artikulua.– Ikuskapen-txostena.

1.– Ikuskapen-bisitaldietan landuko den txostenean, ondokoa jasoaraziko da:

a) Gertakarien zerrenda.

b) Hala badagokio, Dekretu honi dagokionez antzemandako irregulartasunak.

2.– Ikuskapenaren arduradunak egindako bisitaldia jasoarazteko, hark eta zentro laguntzailearen arduradunak akta bat sinatuko dute. Azken horrek sinatzeak ez dakar aktaren edukiarekiko adostasunik.

3.– Aipatutako txostena EGAILAN, SAri helaraziko zaio, Dekretu honetako 11.1i) artikuluan aipatutako haren ebaluatzeko eginkizuna betetzeko tresna gisa.

28. artikulua.– Ikuskapenaren ondoriozko jardunak.

Artikulu honetan aipatzen den ebaluazioaren ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eskumen hauek izango ditu:

a) Zentro laguntzaileari errekerimendua egitea beharrezko neurri zuzentzaileak har ditzan. Neurri horiek Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak emandako ebazpenean jasoko dira.

b) Hitzarmenaren aldaketa sustatzea.

c) Hitzarmena deuseztatzea.

29. artikulua.– Erreklamazio-prozedura.

Hitzarmena garatzearen ondoriozko zentro laguntzaileen edozein erreklamazio Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari planteatuko zaio, ebazpen bidez horiei buruz erabaki dezan.

30. artikulua.– Partaidetza instituzionala.

Gizarte-agenteek, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2003. urteko Aurrekontu Orokorrei buruzko 8/2002 Legearen Lehen Xedapen Gehigarrian edo izaera bereko organismo batek aurreikusten duen beste arau batean aurreikusitako Jarraipen Batzordearen baitan parte hartuko dute.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.– Erakunde laguntzaile deklaratzea.

EGAILAN, SA Dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeko erakunde laguntzaile deklaratzen da, ondoko hauetan xedatutakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina (52. artikuluko 3. paragrafoa), azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen bidez onartutakoa; abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua (III. titulua), Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzulketen erregimen orokorra arautzen duena eta diru-laguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituena, 698/1991 Dekretu horren aipatutako 52. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako betebeharrekin; eta Dekretu hau.

Bigarrena.– Lan-eskaeren datuak egokitzea.

LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren kudeaketa-eredu berrira moldatzeko beharraren ondorioz, haren informazio-sisteman dauden lan-eskaerei buruzko datuak eredu horrek erabiliko duen formatu berrira egokitu beharra daude. Horregatik, Dekretu hau indarrean jartzen den egun berean, EGAILAN, SAk datu horien bihurketa egingo du. Bihurketa hori datuak formatu berrira automatikoki birkodetzean datza. Birkodetzean, ahal den neurrian, datuen identitate esanguratsua mantenduko da. Era berean, EGAILAN, SAk pertsona interesatuari bihurketa horren emaitzazko curriculumaren berri emango dio, eta egindako bihurketarekin ados ez badago hura aldatzeko aukera duela jakinaraziko dio.

Hirugarrena.– Egokitzapen-elkarrizketa.

Dekretu hau indarrean jartzean alta-egoeran dauden lan-eskatzaileek urtebeteko epea izango dute, EGAILAN, SAk egindako bihurketa automatikoaren hurrengo egunetik hasita, euren eskaerei buruzko datuak osatzeko, baimendutako edozein zentrotan egin beharreko elkarrizketaren bidez. Epe hori igaro ondoren eskaerek altan jarraitzen badute eta elkarrizketaren bidez osatu ez badira, lan-eskatzaile gisa baja-egoeran sartuko dira, automatikoki, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuan.

Egokitzapen-elkarrizketa egiteko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak hura egiten duen zentro laguntzaileari diruz lagunduko dio, 9 euroko zenbatekoaz; baldin eta eskaera baja-egoeran egon ez bada EGAILAN, SAk egindako bihurketa automatikoaren eta egokitzapen-elkarrizketaren artean, eta elkarrizketa hori hasierako elkarrizketa egin zuen pertsonak berak egiten badu.

Laugarrena.– Informatika-kudeatzailea.

Zentro laguntzaileek Dekretu honetan jasotako kudeaketa-eredu berrira egokitu beharko dute, LANGAI/Euskal Lan Zerbitzuaren informatika-kudeatzailea abiarazten denetik.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetuta geratzen dira 1996ko ekainaren 26ko Agindua, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Lan Zerbitzua izendapenaz, lan-agentziaren eginkizunetan Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak sustatzen dituen lan-merkatuko bitartekotza-ekintzen antolamendua eta garapena arautzen dituena, eta 1998ko martxoaren 30eko Agindua, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, hura aldatzekoa.

AZKEN XEDAPENA

Lehena.– Araudi-garapena.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

Bigarrena.– Zenbatekoak eguneratzea.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu honetan ezarritako diru-laguntzen zenbatekoa eguneratzeko.

Hirugarrena.– Hitzarmenak sinatzea.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu honetako 13.1 artikuluan aipatutako hitzarmenak sinatzeko.

Laugarrena.– Errekurtsoak.

Dekretu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 b) eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala