Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7151

324/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero eta hiru urte bitarteko neska-mutilen haur-eskolak arautzen dituen Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarria 2004/2005 ikasturtera arte luzatzeko.

Abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuak arautzen ditu 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero eta hiru urte bitarteko neska-mutilen Haur Eskolak.

Aipatu Dekretua denboran mugatuta dago, hau da, Dekretuak arautzen duen proiektua saiakuntza moduan jarri da martxan eta, horrez gain (Dekretuaren sarreran adierazi denez) "aldi hori amaitzean ebaluazio bat egingo da, esparruan antzemandako behar garrantzitsuenei erantzun egokia emateko".

Lehen esan bezala, proiektua saiakuntza moduan jarri da martxan, baina bertan araututako alderdi guztiak ez dira intentsitate berdinarekin garatu. Zehazkiago, 297/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian barne hartutako eta araututako titulartasun publikoko eskolen diru-laguntzen aurreikuspena intentsitate txikiagoarekin egin da: 2003-2004 ikasturtera arte mugatzen ditu Dekretuak diru-laguntzak eta begi-bistakoa da laguntza horiek luzatzeko beharra.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko abenduaren 23an egindako bilkuran azteru eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero eta hiru urte bitarteko neska-mutilen Haur Eskolak arautzen dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria 2004-2005 urte arte luzatzea.

2. artikulua.– Luzapenaren iraupenari dagokionez, xede dugun bigarren xedapen gehigarriko 2. Ataleko d) letran aipatutako "Dekretuan barne hartutako betekizun eta baldintzak" 2004-2005 ikasturtean zero eta hiru urte bitarteko neska-mutilen Haur Eskolak arautzeko araudira zabalduko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVIN.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SAÉNZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala