Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
7147

317/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren konturako laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituzten xedapen batzuen indarraldia luzatzeari buruzkoa.

Administrazioak 2004 urtean sustapen-jarduera egin ahal dezan, urte horretan gauzatu ahal izango diren programak, diruz lagun daitezkeenak, zehazten ditu dekretu honek, hala agintzen baita Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruz indarrean diren legezko xedapenen testu bategineko IX. tituluan (testu bategina irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen).

Ondorioz, Lehendakaritzak eta sailburu hauek proposatuta, hau da, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak; Herrizaingo sailburuak; Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak; Osasun sailburuak; Kultura sailburuak; Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak; Garraio eta Herri Lan sailburuak eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– 1.- 2003 ekitaldian indarrean egon diren kapital-eragiketei edo diru-laguntza arruntei dagozkien arauak eta xedapenak 2004 urtean indarrean egongo dira. Horretarako, horien ondorioz sortzen diren gastu-espedienteak hasi eta amaitu ditzakete Jaurlaritzak, sailek eta erakunde autonomoek.

2.- Aurreko paragrafoan agindutakotik salbuetsita geratuko dira arau eta xedapen hauek: xedea betetzeko, lege-mailako arauetan 2004 ekitaldirako gastu-baimenak dituztenak, eta, izaera dela-eta, soilik 2003ko aurrekontu-ekitaldian gauzatzu beharrekoak zirenak.

2. artikulua.– 1. artikuluan agindutakoa ez zaie aplikatuko indarraldi mugagabez araututako arau eta xedapenei, eta aurretik izapidetu direnei ere ez, baldin eta 2004ko urtarrilaren 1a baino lehen argitaratu badira eta indarrean badaude.

3. artikulua.– Sailetako eta erakunde autonomoetako organo eskudunei ahalmena ematen zaie 1. artikuluko lehenengo paragrafoan aipatutako xedapenak eta arauak 2004 ekitaldian aplikatzeko beharrezko diren epe, baldintza eta betekizunak ezartzeko eta egokitzeko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– 3. artikuluan agindutakoa gorabehera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko xedapenak emateko.

Bigarrena.– Dekretu hau 2004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Osasun sailburua,

GABRIEL Mª INCLAN IRIBAR.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala