Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
7139

LEHIAKETA PUBLIKOA, Txurdinagako SOS Deiak eta Trafikoa Kudeatzeko Zentroa dagoen eraikina altzari, dekorazio eta bestelako elementuz hornitzeko eta horiek instalatzeko iragarkia. (Esp.: VI-041/04).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo sailburua,

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: VI-041/04).

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

d) Entregatzeko lekua: Txurdinagako (Bizkaia) SOS Deiak eta Trafikoa Kudeatzeko Zentroa dauden eraikinean edo, kasuan kasu, Herrizaingo sailburuordetzak eta esleipendunak adosten duten tokian.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurehun eta hirurogei mila (360.000,-) euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: lizitazioaren zenbatekoaren %2.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa

b) Helbidea: Donostia kalea 1- E aldea – solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98

e) Telefaxa: 945 01 87 49

f) E-maila: c-lopez@ej-gv.es

g) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 04-01-19.

7.– Kontratistaren betebeharrak: ez.

Lizitatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu: Berariazko Klausula Administratiboen Pleguko 7.4 idatz-zatian aurreikusitako dokumentazioaz gain, kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatu beharko dute lizitatzaileek; horretarako finantza-erakunde baten txostena aurkeztu beharko dute. Halaber, gaitasun teknikoa eta profesionala ere egiaztatu beharko dute honako hauen bitartez:

Plantilla: plantilla propioaren deskribapena, hau da subkontratatua ez dena, sailkapen profesionala adierazi beharko dela.

Baliabide teknikoak: kontratazioaren xede diren lanak eta hornidurak gauzatzeko erabiliko diren baliabideak zerrendatuko dira.

Biltegiak: dituen edo ez adierazi beharko du lizitatzaileak, eta izanez gero, enpresarenak berarenak diren edo errentan dituen, baita horiek dituzten metro erabilgarriak ere.

Ibilgailuak: kontratazioaren xede diren lanak eta hornidurak gauzatzeko erabiliko diren ibilgailuak zerrendatuko dira.

Kalitate kontrolerako ezarri diren prozesuak: bai lizitatzaileak bai haren hornitzaileek ezarritakoak zerrendatuko dira.

Proiektu eta bezero nagusiak: azken 24 hilabeteetan egindako hornidurarik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak eta pribatuak jasoz.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004-01-19a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» letrak dituzten hiru kartazal, berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutako edukia dutela, eta aurkeztu ere berariazko klausula administratiboen pleguaren 7.2 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran edo eskutan aurkeztu beharko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa

2.a Helbidea: eskutan entregatu beharko dira Kontratazioan, Donostia kaleko 1ean, edo, bestela, postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen bada bidalketaren komunikazioa, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak: gehienez 1.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - E aldea - solairuartekoa

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 04-01-23.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak:

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Informazio teknikoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 3a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala