Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2002ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
4113

EDIKTUA, 712/00 kognizioko judizioari dagokiona.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 712/00 kognizioko judizioa.

Demanda-egilea: Banco Urquijo S.A.

Abokatua: De la Hoz Uranga, Jose Antonio.

Prokuradorea: Jose Luis Tames Guridi.

Demandatua: Santiago Sanchez Valor.

Gaia: Kognizioko judizioa.

Aipatutako judizioaren gainean, ebazpen bat hartu da. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Onartu egiten dudala Banco Urquijo S.A.k Santiago Sanchez Valoren aurka aurkeztutako demanda, zenbateko bat eskatzeko. Beraz, demandatua kondenatu behar dudanez, 464.348 pezetako zenbatekoa, 2000ko uztailaren 31z geroztik hitzartutako interesak eta prozesuko kostak ordaintzera kondenatzen dut. Demanda-egilearen ordezkaria Jose Luis Tames Guridi prokuradorea da. Demandatua auzi-iheslaria da.

Demandatua, hau da, Santiago Sanchez Valor, egun non bizi diren ez dakigunez gero, erabaki da Santiago Sanchez Valori eta haren emate Marta Cospedal Porturi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea ebazpena, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoa betez.

Demandatu auzi-iheslariak apelazio errekurtsoa aurkez dezake ebazpen honen aurka Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Bertan, honako hauek baino ez dira adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurtsoa jartzeko nahia eta aurkatzen dituen erabakiak (Prozedura Zibileko Lege berria, 457.2 artikulua).

Interesatuak epaitegi honetako idazkaritzan eskura dezake jakinarazten den ebazpenaren testu osoa.

Donostia-San Sebastián, bi mila eta biko ekainaren hamazortzia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala