Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2002ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4112

EDIKTUA, 272/01 adostasunik gabeko dibortzioari dagokiona.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa, 272/01, PZLb.

Demanda-egilea: Javier Salgado Nogueiras jauna.

Abokatua: Roberto Oar Ibarra jauna.

Prokuradorea: Maria Carmen Torre Zarraga andrea.

Demandatua: Leonor Rosa Cunha Cabaleira andrea.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horren gainean epaia eman da (02.06.14); honela dio epai horrek:

Osorik onartzen dut Maria Carmen Torre Zarraga prokuradoreak Javier Salgado Nogueiras jaunaren izenean jarritako demanda, alegia, Leonor Rosa Cunha Cabaleira andrearen aurka jarritakoa. Eta dibortzioa dela-eta aipatutakoen ezkontzaren desegitea adierazten dut —1993ko irailaren 11n ezkondu ziren—, legezko ondorioak izan ditzan .

Ez da egingo kostuei buruzko adierazpenik.

Epaia, behin irmoa denean, senar-emazteak inskribaturik daudeneko Erregistro Zibilari jakinarazi behar zaio; dagokion mezua bidaliko da Erregistrora, honek ertzeko oharpena egin dezan.

Epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatzen dut hori. Mota horretako Epaien Liburuan jasoko da epaia, eta epaiaren testigantza ere emango da, autoei eransteko.

Demandatua, Leonor Rosa Cunha Cabaleira andrea, egun non bizi den ez dakigunez, 1/2000 Prozedura Zibileko Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraiki, ebazpen hau Ediktu baten bidez jakinaraziko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa ezar dezake Bizkaiko Audientzia Probintzialean.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin daiteke errekurtsoa, eta jakinarazpena egiten denetik kontatzen hasita, bost egun baliodun izango dira horretarako. Idazki horretan honako hauek adieraziko dira: apelatzen den ebazpena, errekurritzeko borondatea eta aurkatzen diren erabakiak (PZLaren 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpen honen testu osoa epaitegi honen idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Gernika-Lumo, bi mila eta biko ekainaren hamazazpia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala