Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2002ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4107

AGINDUA, 2002ko uztailaren 1ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, erdi mailako teknikarien kidegoko erizaintzako diplomatu izateko hautaketa prozesua gainditu dutenen behin-behineko zerrenden aurka eginiko erreklamazioen erabakiak argitaratzeko dena.

Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2002ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren bidez, Erdi Mailako Teknikarien Kidegoko Erizaintzako diplomatu izateko hautaketa prozesua gainditu dutenen behin-behineko zerrenda jendaurrean ipini zen. Halaber, hautaketa prozesuaren epaimahaiari erreklamazioak aurkezteko aipatutako Ebazpenean epe bat ezarri zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuetako oinarri orokorrak onartzeko den 2002ko ekainaren 22ko Aginduak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarenak, bere 8.3 oinarrian ezartzen du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenden aurka ipinitako erreklamazioen epea amaitu ondoren, eta aurkeztutakoak ebatzi eta gero, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeko zuzendariak aipatutako prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko aginduko duela.

Hala ere, hautaketa prozesua gainditu dutenen langileen zerrendak behin betikoak izan aurretik, badaude arrazoi batzuk hautaketarako prozedura etetea komenigarri bihurtzen dutenak, alegia honako hauek:

a) Badaude Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren epai batzuk Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen Laugarren Aldi Baterako Erabakia aplikatzearen aldekoak direnak. Epai horien aurka dagokien kasazio-errekurtso bana Auzitegi Gorenari aurkeztu bazaio ere, epai horietako batzuei buruz behin-behinean betearazteko autorik badago.

b) Hautatutako izangaiei eskaintzeko bete gabeko lanpostuak ezin dira erabaki, izan ere haren baldintza da 2000ko irailaren 14ko Aginduak deitutako lekualdatze lehiaketa behin betiko ebaztea.

Bestalde, hainbat arrazoien ondorioz kalifikazio epaimahaiek erreklamazioei buruz ebatzitako emaitzak argitaratzea komenigarria da. Arrazoiak honako hauek dira: doakienei jakinaraztea, alde batetik, eta hala badagokio emaitza horietaz aldi baterako enplegurako baliatzea, bestetik.

Azaldutako zioengatik komeni da, hautaketa-prozesuak gainditu dituztenen zerrenda berri bat argitaratzea, hain zuzen ere epaimahaiek erreklamazioei buruz ebatzitakoaren ondoriozkoa dena. Halere zerrenda hori ez zen izango 2000ko ekainaren 22ko Aginduaren 8.3 oinarrian ezarritako behin betikoa, ezta inola ere haren ordezkoa. Erabaki gabe dauden prozesuak ebatzi ondoren eta, 2000ko ekainaren 22ko Aginduaren 8.3 oinarrian ezarritakoaren arabera, hautaketa-prozesuak gainditu dituztenen behin betiko zerrenda baita eskainitako lanpostuak ere argitaratzeko aginduko du.

Dena den, hautaketa-prozesuak gainditu dituztenen zerrenda behin betikoa bihur ez dadin, dagokion hautaketa prozesua eten beharra dago. Horren legezko estaldura Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 72. artikuluan dago ezarrita. Artikulu honek ezartzen du prozedura hasi ondoren, ebazteko eskumena duen administrazio-organoak, Administrazioaren kabuz nahiz interesdunak eskaturik, ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko bidezkotzat jotzen dituen behin-behineko neurriak har ditzakeela, betiere neurri horiek hartzeko nahiko datu badu. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren hainbat epai dira Laugarren Aldi Baterako Erabakiaren baitan errekurtsogile batzuk sartzearen aldekoak, eta horren ondorioz errekurtso horietan eskatutakoak zuzenbidearen araberakoa dirudi. Horregatik kasazio-errekurtso bana duten auzi-erabaki horiek kontuan hartu gabe hautaketa-prozesuarekin ebatzi arte jarraitzeak ez luke ziurtatuko izan litekeen epaiaren eraginkortasuna. Hori dela eta, Laugarren Aldi Baterako Erabakiari buruzko epaiak irmoak izan arte hautaketa-prozesua etetea izango zen horien eraginkortasunaren bermea.

Azkenik, barne promozioko hautaketa-prozesuak ez du Laugarren Aldi Baterako Erabakiaren eraginik jasan, beraz haututakoen behin betiko zerrenda argitara liteke. Halere, bete gabeko plazei eragin egiten die oraindik ebatzi gabe dagoen lekualdatzearen lehiaketak, eta plaza horiek eskaini ezin direla eta, aipatutako txanda horren prozedurak ere etetea komenigarria da.

Hori dela eta,

EBATZI DUT:

1.– Oinarri orokorrak onartzeko den 2002ko ekainaren 22ko Aginduaren 8.2 paragrafoan ezarritako ezagutarazteko baliabideen bitartez, Erdi Mailako Teknikarien Kidegoko Erizaintzako diplomatu izateko hautaketa prozesua gainditu dutenen zerrendak, hain zuzen ere hautaketa prozesua gainditu zutenen behin-behineko zerrenden aurka ipini ziren erreklamazioen ondorioz erabakitakoak, argitara daitezela agintzea.

2.– Lehengo hautaketa-prozesua etetea berari eragin dion prozesua ebatzi arte. Ebatzi eta gero, etendura kenduko da, alde batetik, eta bestetik, hautaketa-prozesua gainditu dutenen betiko zerrenda eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agindua emango da. Errekurtsoa ipintzeko epea argitaraldi honetatik aurrera hasiko da kontatzen.

3.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio sailburu honi, hilabeteko epean Agindua EHAAn argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, bi hilabeteko epean, Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 1a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala