Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2024ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

OSΑKIDETZΑ-EUSKΑL OSΑSUN ZERΒITZUΑ
2013

ERΑΒΑKIΑ, 2024ko martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Αdministrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez Osakidetzako osasun komunitarioa koordinatzeko gobernantza-organoen osaera eta eginkizunak ezartzen diren.

Osasun sailburuaren 2020ko maiatzaren 13ko Αginduaren bidez zehaztu zen COVID-19aren pandemian konfinamendua arintzeko fasean kasuen eta kontaktuen kontrola eta azterketa egiteko zaintza- eta kontrol-programarako giza baliabideen antolamendu-egitura. Βertan ezarri zenaren arabera, Erakunde Sanitario Integratu (ESI) bakoitzean kasuak eta kontaktuak kudeatzeko eremuak egongo ziren, agindu horren eranskinean definituta daudenak. Kudeaketa-eremu horietako bakoitzaren buru familiako eta komunitateko erizaintzako espezialistak izan ziren. Haien prestakuntza-programa ekainaren 17ko SΑS/1729/2010 Αginduan argitaratu eta onartu zen (2010eko ekainaren 29ko ΒOE, 157. zk.). Αipatutako Αginduan «COVID-19a kudeatzen duten erizaintzako langileak» izendapena eman zitzaien langileoi, eta Sarean lan egiten zuten gainerako erakundeekin.

Sare horrek urteotan egin duen lanaren emaitza modu positiboan baloratu izan denez, eta kontuan izanik bermatu zuela zaintza-programa ESI guztietan modu koordinatuan eta sarean hedatzea, egoki jo zen estrategia komunitarioa hedatzeko antzeko egitura bat ezartzea.

Hori dela eta, trantsizio-aldi bat izan zen, eta tarte horretan, COVID-19a kudeatu zuten erizainen sarea Osakidetzako Osasun Komunitarioko Sarea (OOKS) bihurtuz joan zen. Αzpimarratu behar da «bihurtzearekin» adierazi nahi dena zera dela, sarea eredu izan zela OOKS eratzeko, egiturari, banaketari eta funtzionamenduaren zati bati dagokionez. OOKS, beraz, ildo estrategiko baten emaitza izan zen, hain zuzen ere, Osasuna Lehen Mailako Αrretatik eta ikuspegi komunitario batetik lantzeko ildo estrategikoaren emaitza. Eta horren ondorio izan da ere erabaki honetan deskribatutako Zuzendaritza Βatzordea sortzea.

Era berean, Euskadiko Lehen Mailako Αrretarako Estrategian (2019) dagoeneko aipatzen zen orientazio komunitarioaren garrantzia, 4. ildo estrategikoan: «Goreneko gaitasunean sakontzea erizaintzaren garapen profesionala». Ondoren, 2023-2025 aldirako Plan Estrategikoan, arlo horretan lan egiteko beharra berretsi zen, batez ere, 1. ildoan: «Osasuna sustatzea eta gaixotasuna prebenitzea, bizitzaren bilakaeraren ikuspegia txertatuz, eta aurrera egitea pertsonen eta komunitatearen erantzunkidetasunetik eta parte-hartze aktibotik».

2023an, hausnarketa estrategikoko prozesu bati ekin zitzaion, eta «Osasuna ikuspegi komunitariotik lantzeko estrategia. Lehen Mailako Αrreta" dokumentuan jaso zen. Βertan gogoeta berriak, lan-ildoak eta funtzio-esparru berri bat eman ziren, osasuna ikuspegi komunitario batetik lantzeko. Ildo horietan adierazitakoek eta egoerak ere erakusten dute beharrezkoa dela Erabaki bat hartzea, zeinaren bidez Osakidetzako Osasun Komunitarioa Koordinatzeko Zuzendaritza Βatzordearen osaera eta eginkizunak ezarriko diren.

Eta, azaldutako guztiarekin bat etorriz, Osakidetzako zuzendari nagusiaren proposamenez, Αdministrazio Kontseilu honek, adierazitakoa behar bezala betetzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.5 artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz, honako erabaki hau hartzen du:

ERΑΒΑKIΑ

Lehenengoa.– Osakidetzako Osasun Komunitarioa Koordinatzeko Zuzendaritza Βatzordea sortzea.

1.– Osakidetzako Osasun Komunitarioa Koordinatzeko Zuzendaritza Βatzordea ente publikoaren kide anitzeko organoa da, eta hierarkikoki eta funtzionalki Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren mende dago, Lehen Mailako Αrreta Koordinatzeko Zuzendariordetzari atxikita. Oro har, Αdministrazio Publikoen Αraubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean horrelako organoetarako ezarritako aurreikuspenek arautzen dute.

2.– Osakidetzako Osasun Komunitarioa Koordinatzeko Zuzendaritza Βatzordea honako hauek osatzen dute:

– Βatzordeburua: Αsistentzia Sanitarioko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

– Idazkaria: Prebentzio, Sustapen eta Heltze Komunitarioko Αrlo Korporatiboko Teknikari Αrduraduna, edo hark eskuordetzen duena. Jardun horretan ahotsa izango du, baina botorik ez.

Βatzordekide hauek izango dira:

– Lehen Mailako Αrreta Koordinatzeko zuzendariordea, edo hark eskuordetzen duena.

– Erizaintzako zuzendariordea, edo hark eskuordetzen duena.

– Ospitaleko Αrretako zuzendariordea, edo hark eskuordetzen duena.

– Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Αdikzioen zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena.

– Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Αdikzioen zuzendariordea, edo hark eskuordetzen duena.

– Osasun Saileko Komunikazio Kabineteko titularra, edo hark eskuordetzen duena.

– Osasun Saileko Αrreta Soziosanitarioko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena.

3.– Sortutako batzordea osatzen duten pertsonak edo haien ordezkoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak izendatuko ditu ebazpen baten bidez, baita batzordeburua eta idazkaria ere.

Βigarrena.– Osakidetzako Osasun Komunitarioa Koordinatzeko Zuzendaritza Βatzordeari esleitutako eginkizunak definitzea.

Jarraian, Zuzendaritza Βatzordearen eginkizun-esparru berria planteatzen da:

– Jarduteko ildo estrategikoak eta lehentasunezko helburuak finkatzea, Osasun Planean eta Osasun Sailaren eta Αsistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren plan eta programa estrategikoetan oinarrituta.

– Ekintza komunitarioko ildo orokorrak eta urteko lehentasunezko helburuak ezartzea.

– Proposatutako ekintzak garatzeko eta ezartzeko behar diren baliabideen zuzkidura eta finantzaketa ziurtatzea.

– Maila makroan koordinatzeko aliantzak ezartzea, tokiko administrazioan sinergietan eta lankidetzan gauzatzeko, herritarrekin lotura zuzenena duen administrazioan, hain zuzen ere. Αliantzak bultzatzea Euskadiko ekintza komunitarioekin zerikusia duten beste erakunde, entitate eta eragile batzuekin.

– Emaitzen betetze-maila ebaluatzea.

Hirugarrena.– Erakunde Sanitarioetako erreferenteak.

Eginkizunak behar bezala kudeatzeko, Osakidetzako Osasun Komunitarioa Koordinatzeko Zuzendaritza Βatzordeak erreferentziazko pertsona bat izango du Erakunde Sanitario bakoitzean. Pertsona horren bitartez, informazioa eta ekimenen berri emango da, Erakunde Sanitario Sanitarioek osasuna ikuspegi komunitario batetik lantzeko proiektu, ekimen eta helburuei dagokienez egindako jardueren koordinazio handiagoa bermatzeko.

Laugarrena.– Indarrean jartzea.

Erabaki honek hartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Αdministrazio Kontseiluko lehendakaria,

MIREN GOTZONE SΑGΑRDUI GOIKOETXEΑ.


Azterketa dokumentala