Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
646

IRAGARKIA, 2016-2017 urteetarako Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zentralizatuko eraikinetan berritze obrak, konponketa arruntak, kontserbazio eta mantentze lanak, gremioen koordinazioarekin, egitea kontratatzeko lizitazioaren deialdia egiten duen iragarkia aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira 2016-2017 urteetarako Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zentralizatuko eraikinetan berritze obrak, konponketa arruntak, kontserbazio eta mantentze lanak, gremioen koordinazioarekin, egitea kontratatzeko lizitazioaren deialdia egiten duen iragarkian. Iragarki hori 2016ko urtarrilaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (11. zk.) argitaratu zen. Beraz, huts horiek zuzendu egingo dira.

2016/223 (1/2) orrialdean honela dio:

«4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

1.157.024,80 euro, BEZik gabe (1.400.000 euro BEZa barne).

(...)».

Baina honela esan behar du:

«4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

884.297,52 euro, BEZik gabe (1.070.000,00 euro BEZa barne).

(...)».

2016/223 (2/2) orrialdean honela dio:

«8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko otsailaren 15eko 13:00ak arte.

(...)».

Baina honela esan behar du:

«8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko martxoaren 09ko 13:00ak arte.

(...)».

2016/223 (2/2) orrialdean honela dio:

«10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizio baten araberako ponderazioa eskatzen duten irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea 1 (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko otsailaren 22a, 12:00etan.

b) Irekitze ekonomikoa: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua). Vitoria - Gasteiz. Data: 2016ko martxoaren 07a, 12:00etan.

(...)».

Baina honela esan behar du:

«10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizio baten araberako ponderazioa eskatzen duten irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea 1 (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko martxoaren 18a, 12:00etan.

b) Irekitze ekonomikoa: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua). Vitoria - Gasteiz. Data: 2016ko martxoaren 31, 12:00etan.

(...)».

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala