Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2016ko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
540

IRAGARKIA, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2015eko abenduaren 29ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2010 eta 2011ko kanpainarako «ordainketa bakarraren» jardunbidean ordainketa bananduaren kontzeptupean behar ez bezalako bi ordainketa itzultzeko beharra agertzen den erabakiaren kontrako gorako errekurtsoa ezezten da.

Interesdunari ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak adatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakin dezan jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar du interesdunak, eta honako hau ohartarazten zaio.

Eskuragarri duzu aipatutako ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bearen aurka interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du Euskal-Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldiskari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 21a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala