Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2015eko abenduaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5131

IRAGARKIA, honako helburu hau duen hornidura-kontratua lizitatzeko dena: Kareaga-Barakaldoko pabiloi batean apalategi gurpildunak eta finkoak hornitu, muntatu eta instalatzea.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: S-027-DAPJ-2015.

2.–– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedea deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehazturik dagoena.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: egutegiko 30 egun edo, kasuan kasu, eskaintzan adierazitako epe laburrago bat, kontratua formalizatu den egunetik aurrera.

e) Luzapena onartzea: ez.

i) CPV: 39131100-0.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: aurreratua.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan xedatutakoarekin bat.

– Eskaintza ekonomikoa: eskaintzarik merkeenak 65 puntu izango ditu; gainerakoek eskaintzen duten prezioaren araberako puntuazioa izango dute.

– Eskaintzako hornidura-, muntatze- eta instalazio-epea: eperik laburrenak 25 puntu izango ditu: gainerakoek eskaintzen duten epearen arabera.

– Eskainitako berme-epe osagarriak: 10 puntu:

a) Ikusten ez diren akatsetarako berme-urte gehigarriak: 5 punturaino.

b) Osagarrien hornidurarako berme-urte gehigarriak: 5 punturaino.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitazioaren gehieneko aurrekontua edo, gastu-adierazlerik badago, gastu-adierazlearen gehieneko aurrekontua: 63.636,36 euro, gehi 13.363,64 euro, BEZari dagozkionak. Guztira: 77.000 euro, BEZa barne delarik.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

– Behin betiko fidantza: bai. esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Luzapenik: ez.

7.– Kontratuaren balio zenbatetsia, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen ondorioetarako (SPKLTBko 88. artikulua): 63.636,36 euro.

8.– Agiriak eta argibideak:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 90 98.

e) Telefaxa: 945 01 90 29. Helbide elektronikoa: t-saenz@euskadi.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko abenduaren 10a, 12:00ak arte.

9.– Kontratistaren betebeharrak.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan.

10.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko abenduaren 17a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A eta B gutun-azalak aurkeztu beharko dira, lizitazio hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2.– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 161. artikuluan xedatutakoarekin bat.

11.– Eskaintzak irekitzea:

B gutun-azalak irekitzea: formula bidez ebalua daitezkeen irizpideak.

– Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna: 2016ko urtarrilaren 8a.

– Ordua: 10:00ak.

12.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

13.– Iragarkien gastuak: 456,95 euro (EHAA), esleipendunak ordaindu beharko ditu.

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net // www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala