Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2015eko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4295

IRAGARKIA, honako xede hau duen administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: «Auzia Euskaraz» proiektua bultzatu eta sustatzeko dinamizatzaileen zerbitzua kontratatzea.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 84 96.

5) Telefaxa: 945 01 90 29.

6) Posta elektronikoa: b-ortiz@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-10-26.

d) Espedientearen zenbakia: A-024-DAPJ-2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) «Auzia Euskaraz» proiektua bultzatu eta sustatzeko dinamizatzaileen zerbitzua kontratatzea.

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Bizkaia eta Gipuzkoako egoitza judizialak.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hogeita lau (24) hilabete.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 60120000-5.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude, administrazio-klausula berezien orriko karatulan ezarritakoarekin bat etorriz.

1.– Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak: Haztapena, guztira: 51 puntu.

– Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu. Formula: ikusi karatularen 30.2 puntua.

2.– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk:

– Lantaldeak edo batzordeak sortzeko lan-plan bat, talde horietan planteatzen diren ekimen guztietarako ekintza bateratuak, koordinatuak eta antolatuak egiteko xedez, gai judizialetan euskara bultzatzeari begira. Haztapena: 30 puntu. Ikusi karatularen 30.2 puntua.

– Zabalkunde eta komunikazio plana, arlo honetan egiten diren proposamen eta ekintza guztiena (horiek bultzatzea taldeetako kideen artean, mundu juridikoko kideen artean eta gizartean orokorrean). Haztapena: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2 puntua.

– Mekanismo eta metodologien definizioa, zehatz azalduz zerbitzuen jarraipena egiteko eta kalitatea bermatzeko proposatutako jarduerak, entregatzekoak eta emaitzak.

Haztapena, guztira: 49 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 578.512,40 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 289.256,20 euro. Guztira: 350.000 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

– Behin-behinekoa: ez.

– Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko moduak: negozioen guztizkoaren gaineko deklarazioa, eta, hala badagokio, kontratu honen helburuari dagozkien jardueren arloko negozioen guztizkoaren gainekoa, gehienez ere azken hiru (3) ekitaldiei dagokienez eta kontuan izanik sortze-data eta jardueren hasiera-data, betiere negozio-bolumen horren erreferentziak izanez gero. Betekizunak: lizitatzaileek azken hiru (3) urteetan (2011, 2012, 2013) izandako negozio-bolumenak, guztira, 289.000 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar du (BEZik gabe). Kaudimen tekniko edo profesionala egiaztatzeko moduak: azken hiru urteetan, zerbitzu-kontratu honen xede den antzeko esparruan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta hartzaile publiko zein pribatuak ere aipatuta. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako zerbitzuak edo lanak; jasotzailea subjektu pribatua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez; hala badagokio, eskumena duen agintaritzak zuzenean emango dio ziurtagiri horien berri kontratazio-organoari. Betekizunak: azken hiru urteetan (2013, 2014 eta 2015), administrazio publikoan edo enpresa pribatuan hizkuntza-normalizazioarekin lotutako bi proiektu gutxienez egin izana, eta proiektu horien zenbatekoak, guztira, ez du ehun mila (100.000,00) euro (BEZa barne) baino txikiago izan beharko.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko urriaren 30eko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 161. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) «C» gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez neurtzekoak diren irizpideak.

– Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna eta ordua: «C» gutun-azala: 2015-11-10eko 10:00ak.

b) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak.

Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna eta ordua: «B» gutun-azala: 2015-11-17ko 10:00ak.

10.– Publizitateko gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala