Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2015eko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4208

EDIKTUA, 123/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 123/2015 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Crescencio Antonio Diez Gurreak eskatuta, Herederos de Julian Olaso Lafuenteren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko apirilaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: Crescencio-Antonio Diez Gurrea.

Abokatua: Sonia Maria Herrero Corral.

Prokuradorea: Iñigo Hernandez Martin.

Alderdi demandatua: Herederos De Julian Olaso Lafuente.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: jabariaren gaineko deklaratze-akzioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Hernández Martín prokuradoreak Crescencio Antonio Díez Gurrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Herederos de D. Julián Olaso Lafuenteren aurkakoa. Hori dela eta, honako hau deklaratzen dut:

1.– Honako lursail hau, eskuratze-preskripzioz eskuratua eta Crescencio Antonio Díez Gurrearen jabetzakoa dena: 912003131 katastro-errefrerentziakoa, Alonsotegi udalerrikoa, Zamaia parajeko 131. lursaileko 3. poligonoa; 30.003,002-ko azalerakoa; iparraldetik muga egiten du Alonsotegiko Udalaren 114. eta 097. lursailekin eta Herederos de Julián Olaso Lafuenteren 136. lursailarekin; ekialdetik, Herederos de Julián Olaso Lafuenteren 116. lursailarekin; mendebaldetik, Carlos Chavarri Rodríguez-Eguren-en 48. lursailarekin; eta hegoaldetik bide publikoarekin.

2.– Bidezkoa da aipatu finka inmatrikulatzea eta Crescencio Antonio Díez Gurrearen izenean inskribatzea, dagokion jabetza-erregistroan.

3.– Finka inskribatu eta inmatrikulatzeko beharrezko egintzak gauzatzera kondenatzea demandatuak.

4.– Demandatua prozesuaren kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Eta demandatua den Herederos De Julian Olaso Lafuente-ri behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko uztailaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala