Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4135

AGINDUA, 2015eko abuztuaren 31koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Itxarobide» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Eibarko (Gipuzkoa) «Fundación Itxarobide» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko martxoaren 4an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean eskari bat sartu zen, Eibarko «Fundación Itxarobide» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko (Manuel Iraolagoitia Oregui jaunak sortu zuen fundazio hori). Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak, 2015eko maiatzaren 13ko eta uztailaren 23ko idazkien bidez, dokumentazioan ikusitako akatsak zuzentzeko eskatu zien interesdunei; eta, 2015eko maiatzaren 27an eta abuztuaren 3an, espedientean ageri den dokumentazioa sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak bilkura egin du, fundazioaren helburuak zilegi eta interes orokorrekoak direla eta fundazioa ekonomikoki bideragarria dela egiaztatzeko; eta; 2015eko uztailaren, 17an fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du.

Laugarrena.– Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera:

«Fundación Itxarobide» fundazioak honako helburu hau du: beharrizanean diren pertsona eta familiei laguntza ematea, batez ere ekonomikoa, puntuala edo aldian behingoa. Eta halako egoeran direnetarik bereziki kontsideratzen dira honako hauek: umeak, nerabeak eta andreak eta premian diren gizonezkoak, baldin eta tratatu txarrak izan badituzte, abandonaturik badira edo gaixorik badira; laguntza horiek zuzenean, beken bidez edo beste era batzuetan emango dira; eta bai, antzeko edo bateragarriak diren helburuak badituzte, beste erakunde, instituzio eta organismoa batzuei egindako ekarpenen bidez ere.

Helburu hori betetzeko, Fundazioak jarduera zehatzak burutuko ditu; hauek dira garrantzitsuenak eta behinenak:

– Fundazioa eta horrek jasotzen dituen ekarpenak kudeatuko ditu, ahalik eta egokien, betiere inbertsioei eta mailegu finantzarioei dagokienez mugarik gabe; eta lortutako errendimenduetarik % 70 Fundazioaren helbururako erabiliko du.

– Erakunde eta instituzio erlijioso eta zibilekin eta, oro har, ongintzakoekin hartu-emanak eta kontatuak izango ditu, eta, halaber, horietako kideekin ere; betiere, Fundazioak ematen dituen laguntzak behar dituzten pertsona eta familiak identifikatzeko; izan ere, hala, Fundazioan bere helburuak betetzeko bidean izango baita.

Bosgarrena.– Estatutuetako 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera, fundazioaren egoitza Eibarko (Gipuzkoa) Errekatxu 19.ean (2.eko eskuma) dago (Araba), eta fundazioak gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.

Seigarrena.– Hasierako dotazioa 112.000 eurokoa da. Kopuru hori ordaindu dela agiri bidez jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluak. Erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartu zuen.

Zazpigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala baitago aurreikusita fundazioaren estatutuetan.

Zortzigarrena.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Izendatutako guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren eratzeko espedientea haua agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Hartarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikatzekoak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-389 erregistro-zenbakiarekin–, Eibarko (Gipuzkoa) fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Osaera horretako kideak zortzigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, betiere 2015eko otsailaren 27an, Rafael María Ortíz Montero notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zk.: 238).

Bigarrena.– Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 2. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 31.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala