Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2015eko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3743

EDIKTUA, 2015eko uztailaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina haustearen ondorioz (LAZL) irekitako 15.0078.48.01.01.03 (ST-81/15) espedienteari buruzkoa (lege horren testu bategina abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

Nik, José Javier Losantos Omar jaunak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria naizen aldetik,

Jakinarazten dut: bukatuta dagoela adierazitako espedientea, I482015000020466 arau-haustearen akta dela-eta Construcciones Roregra, S.L. enpresari (IFK: B-95646444) ireki zitzaiona. Espediente horretan, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak ebazpena eman du, eta, horren arabera, ezesten da arau-haustearen aktan jasotako proposamena eta, ondorioz, ez zaio inolako zehapenik ezartzen enpresari.

(Ikus .PDF)

Ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan (Sektore publikoaren arrazionalizatzeari buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen artikulu hori) eta Administrazioaren erreformarako beste neurri batzuetan xedatutakoa betetzeko. Horrekin batera, enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Enplegu eta Laneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 15a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala