Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3720

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 24/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 24/2014 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Javiera Andrea Mendicute Riverak eskatuta hasi da, Phillippe Wladimir Baez Coozen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

21/2015 EPAIA

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren hogeita lauan.

Nik, Aranzazu Bilbao Otaolak, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizenak, 24/2014 adostasunik gabeko dibortzioari buruzko autoak ikusi ditut, non, alderdi auzi-jartzaile modura, Javiera Andrea Mendicute Rivera baitago, prokuradore Cristina Gómez Martínek eta letratu Carmen González Mazak lagunduta, eta alderdi demandatu legetxe, auzi-ihesean den Phillippe Wladimir Baez Cooz. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du.

EPAITZA

La Serenan (Chile), 2010eko uztailaren 28an Javiera Andrea Mendicute Riverak eta Phillippe Wladimir Baez Coozek egindako ezkontza –dibortzioa dela-eta– desegina dela deklaratzen dut, horren ondoriozko legezko ondorio guztiekin.

Bestalde, dibortzioaren ondoriozko behin betiko neurri hauek hartzen dira:

– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Javiera Andrea Mendicute Rivera amari ematea; guraso-ahalaren erabilera berari bakarrik dagokio.

– XXXXX adingabearen aldeko mantenu-pentsio bat ezartzen da, Baez Cooz aitaren kargura, aitak dituen sarrera garbien % 20, eta, edonola ere, gutxienez 100 euro hilean. Zenbateko hori aurreratuta ordaindu beharko da, hileko lehenengo bost egunetan, Mendicute Rivera andreak horretarako emandako kontu-zenbakian. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, urtarrilaren batean, Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

– XXXXX adingabearen aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana, guraso batek besteari aipatu gastuak jakinarazi eta justifikatu eta gero.

Hori guztia, kostuak beren beregi inori ezarri barik.

Epaia irmoa delarik, bidal bekio horren testigantza dagokion erregistro zibilari, tokatzen diren ondorioak sor ditzan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 3623000012002414 ...................). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren hogeita hamarrean.

Eta Phillippe Wladimir Baez Cooz demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko uztailaren hamahiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala