Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2015eko abuztuaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3646

EDIKTUA, epai bat zuzentzeko 145/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 145/2014 prozedura arrunta bideratu da Modesto Manuel Romero Carok eskaturik, Juan Carlos Martinez Riosen aurka. Prozedura horretan, epaia argitzeko autoa eman da, zeinaren idazpurua eta xedapen-zatia honako hauek baitira:

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

145/2014 – 5 prozedura arrunta.

Kontratuak, oro har.

Demandatzailea: Modesto Manuel Romero Caro.

Prokuradorea: Jasone Elorduy Simon.

Demandatua: Juan Carlos Martinez Rios.

Prokuradorea.

AUTOA

Epailea: Dña. Amaia del Cid Madariaga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita seia.

XEDAPEN ZATIA

1.– Prozedura honetan 2015-03-16an emandako epaia zuzentzea erabaki da, era honetan: epaitzan ageri den zenbatekoak 13.176,70 euro behar du, eta ez 2.250 euro.

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

Baiesten dut Jasone Elorduy Simón prokuradoreak Modesto Manuel Romero Caro jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Juan Carlos Martínez Ríos jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 13.176,70 euro ordaintzera.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, ebazpena jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZL, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267,9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Juan Carlos Martinez Rios demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko apirilaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala