Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2015eko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3347

IRAGARKIA, prozedura irekia, laser fotolisiko ekipamendu bat kontratatzeko (UNPV 13-4E-1862 proiektua. EGEF funtsen bidez lagundutako finantzaketa) (22/15 PI).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea izapidetuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Deskribapena: goiburuan adierazitakoa.

b) Unitate-kopurua: ez.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulako 10. puntua.

e) Emateko epea: administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulako 5. puntua.

3.– Izapidetzea, prozedura eta era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio-irizpideren araberako esleipena. Ekipamenduaren zehaztapen teknikoak: 69 puntu. Berme-epe gehigarria: 20 puntu. Saldu ondoko laguntza-zerbitzua: 6 puntu. Prezioa: 5 puntu.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 129.934 euro (BEZa kanpo).

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1.a eta 1.b puntuak.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2015eko irailaren 4ra arte.

7.– Kontratistaren betekizunak: ikus administrazio-klausula zehatzen agiria.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2015eko irailaren 4ra arte.

b) Dokumentazioa: ikus administrazio-klausula zehatzen agiria.

c) Aurkezteko lekua: UPV/EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 – 01005 Vitoria-Gasteiz). Ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era, eta ostiraletan, Gabonetako txandetan, Aste Santuan eta udako lanaldi jarraituan 09:00etatik 13:00etara.

Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta mezu elektroniko bat bidali karatulako 28.5 puntuan adierazitako helbidera, eskaintza bidali dutela jakinarazteko. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintza bidali egin dela jakinarazteko mezua eskaintzak jasotzeko epea amaitu ostean jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez da halakorik jarri.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikus 1.a puntua.

b) Eguna: 2015eko irailaren 14an.

c) Ordua: 11:30ean.

10.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

11.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es

Leioa, 2015eko uztailaren 14a.

UPV/EHUren 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz egindako eskuordetzearen bidez sinatua.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala