Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2015eko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2915

IRAGARKIA, zehapen-espediente baten ebazpena jakinaraztekoa, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea hausteagatik.

Erabaki horren jakinarazpen pertsonala helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

(Ikus .PDF)

Administrazio-bidea agortzen duen ebazpen horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren presidentearen aurrean edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Asturiaseko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean, edota salatuaren helbideari dagokion zirkunskripzioan. Bi errekurtso horien epeak, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, hilabete eta bi hilabetekoa izango dira, hurrenez hurren.

Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute bi (2) hilabeteko epearen barruan, Asturiaseko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean edota salatuaren helbideari dagokion zirkunskripzioan. Errekurtso jartze horrek ez dio kalterik eragingo aldez aurretik errekerimendua egin ahal izateari, Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. Artikuluak zehaztu eran eta epean.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura izango da Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan, Plaza de España 2, Oviedo.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpentzat balio dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015ko ekainaren 18a.

Izapidatzailea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.


Azterketa dokumentala