Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2015eko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2901

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 18koa, Zerga Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez, interesdunei entzuteko izapidearen mende jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta honen erakunde autonomoen tasak eta prezio publikoak kudeatzeko zenbait alderdi arautzen dituen dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua.

Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dekretu-proiektu bat landu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta honen erakunde autonomoen tasen eta prezio publikoen kudeaketaren zenbait alderdi arautzen dituen dekretua aldatzeko asmoz. Hori dela-eta, dekretu-proiektu hori izapidetu beharra dago, Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean xedatutakoaren arabera.

Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Egin nahi den aldaketak, gehieneko luzera edo guztizko luzera kontzeptua berriro definitzeari buruzkoa baino ez bada ere, eragina dauka T-5 tarifaren zenbatekoa (Jolasetarako eta kiroletarako ontzientzako zerbitzuengatiko tarifa) zehazterakoan, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasunekoak diren portuetan zerbitzu orokorrak eta berariazkoak emateagatiko tasari dagokionez. Ondorioz, tarifa horren subjektu pasiboak izan daitezkeen herritarrei eragiten die.

Horretarako, nahikoa izango da jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Ondorioz, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 16.1.a) artikuluan xedatuarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun balioduneko epean, interesdunei entzuteko izapidearen mende jartzea honako dekretu-proiektu hau: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta honen erakunde autonomoen tasen eta prezio publikoen kudeaketaren zenbait alderdi arautzen dituen dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua.

2.– Pertsona fisiko eta juridikoek, publiko zein pribatuek, kontsultatu ahal izango dute aurreko paragrafoan aipatutako dekretu-proiektuaren espedientea, baldin eta dekretu horrek ukitu dezakeen bidezko interes baten jabe direla uste badute. Horretarako, goian adierazitako epearen barruan, honako helbide honetarako jo beharko dute: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 01 89 46. Halaber, egoki iritzitako alegazio, agiri eta justifikazioak ere aurkeztu ahal izango dituzte esandako epean eta tokian. Telefonoa. 945 01 89 46 eta Eusko Jaurlaritzaren iragarki-oholean (www.euskadi.eus). Epe eta leku berean aurkeztu ahal izango dira nahi diren alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 18a.

Zerga Administrazioko zuzendaria,

MIREN ITZIAR AGIRRE BERRIOTXOA.


Azterketa dokumentala