Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2385

EDIKTUA, 707/2014 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizenak,

Fede ematen dut:

707/2014 falta-judizioan epaia eman da,

137/2014 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko abenduaren laua.

Nik, Laura de Lorenzo Aracamak, hiri honetako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko HIRU zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, ikusi ditut maula-falta dela-eta epaitegi honetan bideratutako 707/2014 falta-judizioko autoak. Alderdiak hauek izan dira: Fiskaltza, Valentin Gracia García de Garayo jauna, auzi-jartzaile gisa, eta Cristian Manuel Blandón Henao, salatua.

EPAITZA

Cristian Manuel Blandón Henao kondenatzen dut, maula-faltagatik, 30 egunez egunean 6 euro ordaintzera (180 euro). Era berean, Zigor Kodeko 53.1 artikuluan ezarritako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du, eta Valentin García de Garayori 40 euroko kalte-ordaina ordainduko dio.

Eta jasota gera dadin eta Christian Manuel Blandón Henaori jakinarazteko balio dezan ematen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko apirilaren hamazazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala