Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2015eko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2306

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gainean bideratutako 843/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) lehen auzialdiko 5 zenbakiko epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioaren gainean bideratutako 843/2014 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Christian Ivan Rosa Roldan-ek eskatuta hasi da, Miss Thongphet Suriyan-en aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

256/2015 EPAIA

Bilbao, bi mila eta hamabosteko maiatzaren laua.

Nik, María Elena Rodríguez Vadillok, Bilboko lehen auzialdiko 5 zenbakiko epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaile naizen aldetik, ikusi ditut adostasunik gabeko dibortzioaren autoak, epaitegi honetan bideratu direnak, 843/2014 zenbakiarekin, Christian Iván Rosa Roldán-ek eskatuta –Paula Basterreche Arcocha prokuradoreak ordezkatuta eta Juan Rosa Roldán abokatuak defendatuta– auzi-ihesean den Miss Thongphet Suriyan-en aurka.

EPAITZA

Christian Iván Rosa Roldán-en –Paula Basterreche Arcocha prokuradoreak ordezkatuta eta Juan Rosa Roldán abokatuak defendatuta– eta Miss Thongphet Suriyan-en arteko ezkontza deseginda dagoela deklaratzen dut, dibortzioa dela kausa, deklarazio horrek dituen legezko ondorio guztiekin.

Jakinaraz bekio ebazpen hau dagokion erregistro zibilari, erregistro-ondorioetarako.

Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Jakinaraz bekie irmoa dela dibortzio-deklarazioari dagokionez, baina gainerako erabakien aurrean apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, epaitegi honen aurrean, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluan eta hurrengoetan jasotako izapideei jarraituz. Errekurtsoa Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Errekurtsoa aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euroko gordailua egitea epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, Botere Judizialari buruz indarrean dagoen Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian jasotako modu eta eran, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak lege horri emandako idazketan.

María Elena Rodríguez Vadillo andreak, Bilboko lehen auzialdiko 5 zenbakiko epaitegiko epaileak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen du.

Eta Miss Thongphet Suriyan demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko maiatzaren bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala