Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FAGOR EDERLAN, S. COOP. ETA VICTORIO LUZURIAGA-USURBIL, S.A.U.
2297

IRAGARKIA, Fagor Ederlan S. Coop. (kooperatiba xurgatzailearen) eta Victorio Luzuriaga-Usurbil SAU (sozietate xurgatuaren) entitateen arteko xurgapenaren ondoriozko fusioari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen (aurrerantzean, EKL) 79.6 artikuluak eta Merkataritza Sozietateen Egitura Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen (aurrerantzean, MSL) 43. artikuluak xedatutakoaren arabera, publiko egiten da 2015eko maiatzaren 9an Fagor Ederlan S. Coop. sozietatearen Ohiko Batzar Orokorrak eta Victorio Luzuriaga-Usurbil SAU sozietatearen akziodun bakarrak erabakia hartu dutela, legeak eta estatutuek exijitzen dituzten gehiengoak izanik, bi entitateak fusionatzeko; horrenbestez, Fagor Ederlan S. Coop. sozietateak Victorio Luzuriaga-Usurbil SAU sozietatea xurgatuko duela. Horretarako, bi entitateen kontu-auditoreek egiaztatutako fusio-balantzeak onartu dira, 2014ko abenduaren 31n itxitakoak, hain zuzen. 2015eko apirilaren 23an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan eta 2015ko apirilaren 8an Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan gordailatutako Fusio Proiektura egokitu da fusio-akordioa. Modu horretan, Victorio Luzuriaga-Usurbil SA likidatu gabe desegin da, eta haren ondarea osorik eta titulu unibertsalez eskualdatu da Fagor Ederlan, S. Coop. sozietatera.

EKLaren 80. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazten da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela fusioan parte hartu duen kooperatibaren aurka bozkatu duten bazkide guztiek; eta, Batzar Orokorrean ez egonda, azken fusio akordioaren iragarkia egiten denetik berrogei eguneko epean beren ezadostasuna administratzaileei idatziz adierazi dieten bazkideek.

Modu berean adierazten da fusioan parte hartu duten entitateen hartzekodunek oposiziorako duten eskubidea, EKLaren 81. artikuluan eta MSLaren 44. artikuluan aurreikusten denaren arabera, hurrenez hurren, fusio-akordioaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epean.

Horrez gain, MSLaren 43. artikuluarekin bat, adierazten da bazkide eta hartzekodunek akordioaren erabateko testua eta aipatutako fusio-balantzea eskuratzeko duten eskubidea.

Eskoriatza eta Usurbil (Gipuzkoa), 2015eko maiatzaren 9a.

Fagor Ederlan S. Coop.ko Errektore Kontseiluko lehendakaria,

MIKEL URIBETXEBARRIA ALDALUR.

Victorio Luzuriaga-Usurbil SAUren Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JUAN MARÍA PALENCIA FERNÁNDEZ, Mondragon Inversiones, S. Coop.eko ordezkari gisa.

Azterketa dokumentala