Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2283

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 818/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 818/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Antonio Betanzos Lastra.

Abokatua: José Maria Castro González.

Prokuradorea: Ana Esther Landeta Ealo.

Demandatua: Jorge Sobrado Fernandez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-09-16an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Ana Esther Landeta Ealo prokuradoreak José Antonio Betanzos Lastra jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Jorge Sobrado Fernández jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut demandatua:

a) 1.960,94 euro.

b) Aipatu zenbatekoaren legezko interesak, demanda jarri zen egunetik –2013-06-21etik– aurrerakoak.

c) Judizioaren kostuak.

Ebazpen hau irmoa da PZLb-ren 455.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkera).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jorge Sobrado Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko irailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala