Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2015eko maiatzaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1963

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 31koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Ensatec S.L. enpresari honako tresna hauen egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimenduaren izendapena berritzeko dena: tenperatura erregistragailuak eta termometroak, bai eta mahats-muztioaren, muztio kontzentratuaren eta muztio kontzentratu zuzenduaren azukre-edukia zehazteko tresnak.

Erref: 01-OV-1011

AURREKARIAK

1.– 2015eko martxoaren 25ean, Elena Malaina Bengoak, Ensatec, S.L. enpresaren ordez eta izenean (Lentiscares poligonoa, 4-6, Navarrete, Errioxa), azaroaren 22ko ITC/3701/2006 eta urriaren 17ko ITC/3077/2007 aginduetan aurreikusitako konponketen edota aldaketen ondorengo egiaztapen-entseguak eta aldizkako egiaztapenak egiteko izendapena berritzeko baimen-eskaria aurkeztu zuen Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza honetan. Azaroaren 22ko ITC/3701/2006 Aginduaren bidez, produktuak garraiatu, biltegiratu, banatu eta tenperatura kontrolatuan kontrolatzeko tenperatura-erregistragailuen eta termometroen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen da; urriaren 17ko ITC/3077/2007 Aginduaren bidez, berriz, mahats-muztioaren, muztio kontzentratuaren eta muztio kontzentratu zuzenduaren azukre-edukia zehazteko tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen da.

2.– 2010eko otsailaren 25ean, Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzak urriaren 17ko ITC/3077/2007 Aginduan aurreikusitako konponketen edo aldaketen ondorengo egiaztapen-entseguak eta aldizkako egiaztapenak egiteko izendatu zuen Ensatec, S.L. enpresa. Agindu horren bidez, mahats-muztioaren, muztio kontzentratuaren eta muztio kontzentratu zuzenduaren azukre-edukia zehazteko tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen da.

3.– 2010eko otsailaren 25ean, Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzak azaroaren 22ko ITC/3701/2006 Aginduan aurreikusitako konponketen edota aldaketen ondorengo egiaztapen-entseguak eta aldizkako egiaztapenak egiteko izendatu zuen Ensatec, S.L. enpresa. Agindu horren bidez, produktuak garraiatu, biltegiratu, banatu eta tenperatura kontrolatuan kontrolatzeko tenperatura-erregistragailuen eta termometroen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen da.

4.– 2008ko abuztuaren 25ean, EAEn kokatuta dauden errefraktometroetan, hau da, mahats-muztioaren, muztio kontzentratuaren eta muztio kontzentratu zuzenduaren azukre-edukia zehazteko tresnetan, konponketen edo aldaketen ondorengo egiaztapen-entseguak eta aldizkako egiaztapenak egiteko behin-behineko baimena eman zitzaion Ensatec, S.L. enpresari (Lentiscares poligonoa, 4-6, Navarrete, Errioxa).

5.– Egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduaren izendapena luzatzeko, egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentarauan ezarritako baldintzak bete beharko ditu erakunde eskatzaileak. Horretarako, ENAC Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako OC-I/164 egiaztapen-ziurtagiria aurkeztu da, 2014-12-15eko eranskin teknikoarekin batera, 0.5, 1 eta 2 motatako termometroak, 1 eta 2 motatako tenperatura-erregistragailuak (-30 ºC-tik +70 ºC-ra bitartekoak), bai eta mahats-muztioetarako errefraktometro automatikoak (I mota eta II mota) hartzen dituena.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da zuzenbideko oinarri hauek aintzat hartzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoa egiteko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluan zehazten denaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak egiaztapen metrologikoa egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketen edota aldaketen ondorengo eta aldizkako egiaztapenak burutu ditzaten.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA).

3.– Neurketa-tresnen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legedia honako hauek osatzen dute: Metrologiaren 32/2014 Legeak, Estatuak neurketa-tresnen gainean egiten duen kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, eta aipatu azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentarauak.

4.– ITC/3701/2006 Agindua, azaroaren 22koa, produktuak garraiatu, biltegiratu, banatu eta tenperatura kontrolatuan kontrolatzeko tenperatura-erregistragailuen eta termometroen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

5.– ITC/3077/2007 Agindua, urriaren 17koa, mahats-muztioaren, muztio kontzentratuaren eta muztio kontzentratu zuzenduaren azukre-edukia zehazteko tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

Adierazitako legezko aginduak eta horiekin bat datozen aplikazio orokorreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, eta Industria Zerbitzuko buruak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Ensatec, S.L.ri (Lentiscares poligonoa, 4-6, Navarrete, Errioxa) erakunde baimenduaren izendapena berritzea, honako tresna hauen kontrol metrologikoa egiteko: produktuak garraiatu, biltegiratu, banatu eta tenperatura kontrolatuan kontrolatzeko tenperatura-erregistragailuak eta termometroak, 0.5, 1 eta 2 motatako termometroak, eta 1 eta 2 motatako tenperatura-erregistragailuak (-30 ºC-tik +70 ºC-ra bitartekoak), bai eta mahats-muztioaren, muztio kontzentratuaren eta muztio kontzentratu zuzenduaren azukre-edukia zehazteko tresnak, mahats-muztioetarako errefraktometro automatikoak (I mota eta II motakoak). PE-ENAC-OC/01 agirian oinarrituta, ENAC Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako egiaztapenean eta horri gero egindako aldaketetan sartuta daude tresna horiek.

2.– Ematen den baimenari baldintza hauek ezartzea:

– Jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoko tresnak biltzen ditu.

– Tresnak probak gainditzen baditu, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, kontrol metrologikoko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Probak gainditzen ez baditu, zerbitzua emateko gaitasungabetuta dagoela adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia uztailaren 21eko 889/2006 EDaren I. eranskinean ezarritakoari jarraituz, eta egiaztapena gainditu ez duen tresna dagoeneko lurralde-ordezkaritzari berehala jakinarazi ondoren.

– Kasuan kasuko egiaztapena egin ondoren, Ensatec S.L.k zigilatu egingo du tresna; horretarako, zigiluak, edo, posible bada eta horrekin bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsaskor autosuntsigarriak erabiliko ditu. Ez dira inolaz ere berunezko zigiluak edo antzekoak erabiliko; zigiluok jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izan beharko dute. Laranja kolorea erabili beharko da, beste koloreak Administrazioarentzako edota beste agente metrologiko batzuentzako gorde baitira. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren gida eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:

a) Zigilu normala:

(Ikus .PDF)

b) Zigilu enbutitua:

(Ikus .PDF)

c) Plastikozko zigilua:

(Ikus .PDF)

Egiaztapena egin den urtearen azken bi digituei dagokio «XX».

3.– Ensatec, S.L. enpresak baimendutako entseguei ezarritako tarifen berri emango dio urtero zuzendaritza honi.

4.– EAEko erakunde baimenduen erregistrorako, 01-OV-1011 zenbakia esleitzen zaio Ensatec, S.L.ri.

5.– Ensatec, S.L. enpresak honako arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, izendapen hau berritzeko zuzenbideko oinarrietan adierazitako aginduak, eta 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, eta bai Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezarritako beste edozein xedapen ere.

6.– Izendapen-berritzea, gehienez ere, bost urtez egongo da indarrean, eta hura berritzeko aukera izango da baldin eta, indarraldia amaitu baino hilabete lehenago, interesdunak izendapena berritzeko eskabidea aurkezten badu, 2007-11-29ko Ebazpenean egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak izendatzeko ezarritako baldintza guztiak betez.

7.– EAEn egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu izateko Ensatec, S.L.ri lehendik emandako baimen guztiak indargabetzen eta ordezten ditu baimen honek.

8.– Izendatutako erakundearen jardunen gainean ikuskatu, esku hartu eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio. Gainera, baimena ematea ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen duela egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dira.

9.– Ebazpen hau eman eta gero aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.

10.– Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo da kontrol metrologikoa jasan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerekiko, zerbitzuak ematea eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak adierazitako jarduerak barne.

11.– Baimen hau deuseztatzeko arrazoi izango dira, indarreko legerian aurreikusitakoez gain, bertan ezarritako baldintzak ez betetzea, izendapena etetea edo baliogabetzea, baita hura eman zen orduko inguruabarrak funtsean aldatzea ere.

12.– Izendapen hau ez berritzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundea zehapen pean izatea ere.

13.– Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari memoria bat bidaliko dio, egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari, sei hilabetetik behin.

Horretaz gain, 48 orduko aurrerapenarekin, jardun-esparruaren arabera dagokion lurralde-ordezkaritzan jakinaraziko du, mezu elektroniko edo fax bidez, zein diren egin beharreko egiaztapenak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 31.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala