Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2015eko apirilaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1913

AGINDUA, 2015eko apirilaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan jardungo duten epaimahaien osaketa argitaratzen da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen. Agindu horren 5.1 oinarriak ezartzen du hautaketa-prozesu honetako parte-hartzaileak hautatzeko hautaketa-organoak izendatuko direla Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren agindu baten bidez.

5.2.2 oinarriaren arabera Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak, berriz, honela izendatuko dira: aipatutako oinarrian aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren bidez. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, zuzenean izendatuko dira.

Epaimahaiak izendatzerakoan, kontuan izan da espezialitatearen printzipioa; hau da, epaimahaikide gehienek epaituko duten espezialitateko titular izan behar dute. Era berean, eta epaimahaikideek izan ditzaketen kalteak eta desegokiak txikitzeko helburu, zozketa lurraldeka egin da, espezialitate bakoitzeko epaimahaiek zein lurralde historikoan izango duten egoitzaren arabera.

5.2.3 oinarriaren arabera, epaimahairen batean kide gisa parte hartu ahal izango dute beren borondatez eskatu badute hautaketa-prozesuaren deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik 2015eko martxoaren 13ra arte.

Hautaketa-organoen epaimahaiburuak eta epaimahaikideak izendatzeko egin beharrekoa egin ondoren,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean argitaratzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan jardun behar duten epaimahaien osaketa, Maisu-maistren kidegoan sartzeko.

Bigarrena.– Epaimahaietako kideren bat ordezkatu behar izanez gero, horren ordez eranskinean azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa.

Hirugarrena.– Aipatutako 2011ko otsailaren 11ko Aginduaren 5.3 oinarriak ezartzen duenez, espezialitate bakoitzerako epaimahai bat baino gehiago eratu direnez, hautaketa-batzordeak eratu dira.

Espezialitateetako epaimahaiburuek osatuko dituzte hautaketa-batzordeak, eta, gutxienez, bost kide izango dituzte; aipatutako kopurura horrela iritsiko ez balitz, epaimahaikideek osatuko dituzte batzordeak, kopuru hori osatu arte.

Laugarrena.– Agindu honen eranskinetan azaltzen diren epaimahaietako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. artikuluan aurreikusten diren egoeraren batean badaude, edota, deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan, kidego eta espezialitate bereko hautaketa-probetarako izangaientzako atazak prestatu izan badituzte. Prozesuan parte ez hartzeko, egoeraren berri eman beharko diote idatziz Langileak Kudeatzeko zuzendariari 10 egun naturaleko epean. Era berean, prozedura horretako izangaiek ere batzordeetako kideak errefusatu ahal izango dituzte, lege horren 29. artikuluan aurreikusten diren kasuetan.

Bosgarrena.– Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko aretoan bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 22a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala