Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1765

EDIKTUA, utzarazpenerako 397/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 397/2014, utzarazpena egiteko hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Carlos Guisasola Dobarganes.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Cristina Gabilondo Lapeyra.

Demandatua: Ana Gabriela Cespedes Peralta.

Gaia: epea amaitzeagatiko utzarazpena.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-03-31n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ana Gabriela Céspedes Peraltaren aurka, Carlos Guisasola Dobarganes-en izenean eta ordez Gabilondo prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; eta parteek sinatutako 2013-05-28ko errentamendu-kontratuaren epealdia amaitu dela-eta kontratu hori amitua dela erabakitzen dut, eta auziko finka libre eta hutsik uztera kondenatzen dut Céspedes andrea, eta horrez gain, honako honetaz ohartarazten da: legezko epean, ez badu betetzen kondena hori, kaleratua izango dela.

Halaber, Carlos Guisasola Dobarganes-i ondokoak pagatzera kondenatzen dut Ana Gabriela Céspedes Peralta: lau mila eta berrehun (4.200) euro; etxebizitza entregatu arte sortutako errentak, eta legezko interesak; kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Ana Gabriela Cespedes Peralta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2015eko martxoaren 31.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala