Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2015eko martxoaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1477

EDIKTUA, 188/2012 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 188/2012 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Barakaldoko Lube 1 hirigintza-konplexuko erkidego orokorra eta Barakaldoko Lube 2 hirigintza-konplexuko erkidego orokorra.

Abokatua: Jose Ignacio Montes Sesar eta Jose Ignacio Montes Sesar.

Prokuradorea: Pablo Bustamante Esparza eta Pablo Bustamante Esparza.

Demandatua: Abaroa, S.A., Cesar Caicoya Gomez Moran, Lorea Garcia Sanchez, Francisco Regil Alvarez, Tomas Rodriguez Gonzalez eta Juan Echavarri de Miguelen jaraunsle ezezagunak eta zalantzazkoak.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2014-11-19an, ondorengo epaitza duena, baita argitzeko autoa ere, eta haren azalpen-zatia honako hau da:

EPAITZA

A) Partez baiesten dut Barakaldoko Lube 1 hirigintza-konplexuko erkidego orokorraren eta Barakaldoko Lube 2 hirigintza-konplexuko erkidego orokorraren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda, Abaroa, S.A. sozietatearen aurkakoa, eta demandatuari honako zigor hau ezartzen diot:

1.– Carlos Molineroren aditu-txostenean adierazitako obrak egin behar ditu, hau da, eraikuntzako konponbideari buruzko 4.1. idatzi-zatian adierazitakoak, haren xedea baita ur-iragazteak desagerraraztea; izan ere, ura erkidegoaren bi garajeetako hirigintza-plaza estalitik eta horma mugakideetatik iragazten da Zopinpan eta Luben.

2.– Txosten bereko 4.1.1. idatzi-zatian adierazitako obrak egin behar ditu, Zopinpa plazako zoladurak lautasunik ez izateko arazoa konpontzeko.

3.– Beira-zuntzezko tapakiak jarri behar ditu, etxebizitzetako bainugelen edo komunen zorrotetan, ez dagoen tokian. Zorrotak berariaz adierazita daude Molinero jaunaren aditu-txostenean (20 etxebizitza Lube Andikollanon; 97 etxebizitza Zopinpa plazan; 35 etxebizitza Lube Arriotxen eta 54 etxebizitza Lube bidean) eta kanpoan utzi behar ditu Echenagusia aditu judizialak adierazitakoak, egiaztatu baitu badutela isolamendua. Abaroa sozietateak aurretik aztertu beharko du nola dauden etxebizitza horietako bainugela guztiak, ea isolamendurik duten ala ez, eta beharrezko probak egin behar ditu. Material hori ez dagoela egiaztatu ostean, jarri egin behar du.

4.– Barakaldoko Lube 1 hirigintza-konplexuko erkidego orokorraren eguzki-instalazio termikoaren funtzionamenduko akatsak zuzentzeko lanak egin behar ditu, NIP, S.A. sozietateak egindako aditu-txostenean adierazitakoak, erreformaren balio ekonomikoari buruzko 9. idatzi-zatian (demandaren 22. zk.ko dokumentua).

5.– Demandatzaileei 2.383,77 euro ordaindu beharko die, garantialdiko ACS metagailu bat apurtu izanak eragindako kalteengatik.

B) Partez baiesten dut Barakaldoko Lube 1 hirigintza-konplexuko erkidego orokorrak eta Barakaldoko Lube 2 hirigintza-konplexuko erkidego orokorrak aurkeztutako demanda, Francisco Regil Alvarezen aurkakoa; eta kondenatzen dut demandatua, Abaroa sozietatearekin batera, Carlos Molineroren aditu-txostenean adierazitako obrak egitera, hau da, eraikuntzako konponbideari buruzko 4.1. idatzi-zatian adierazitakoak, haren xedea baita ur-iragazteak desagerraraztea; izan ere, ura erkidegoaren bi garajeetako hirigintza-plaza estalitik eta horma mugakideetatik iragazten da Zopinpan eta Luben.

C) Osorik ezesten dut Barakaldoko Lube 1 hirigintza-konplexuko erkidego orokorrak eta Barakaldoko Lube 2 hirigintza-konplexuko erkidego orokorrak aurkeztutako demanda, hauen aurkakoa: Cesar Caicoya Gomez Moran, Lorea Garcia Sanchez, eta Juan Echavarri de Miguelen jaraunsle ezezagunak eta zalantzazkoak; horrenbestez, absolbitu egiten ditut euren aurka egindako uzi guztietatik.

D) Auzi-jartzaileari ezartzen zaizkio Caicoyari eta Garciari eragindako kostuak. Kostuak ez zaizkie beren-beregi ezartzen gainerako demandatukideei, ezta prozesura deitutako hirugarrenari ere, hau da, Tomas Rodriguez Gonzalezi.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4751-0000-00-0188/12) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehiagarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

XEDAPEN ZATIA

1.– Ezetsi egiten da Tomas Rodriguez Gonzalezek aurkeztutako argitze-eskaria, hain zuzen ere, prozedura honetan 2014-11-19an emandako epaia argitzeko.

2.– Horren ondorioz, ebazpen horren testuan ez da ezer aldatuko.

Aurka egiteko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, ebazpena jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hasiko dira (BJLO, 267,9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Juan Echavarri de Miguelen jaraunsle ezezagun eta zalantzazko demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko otsailaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala