Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2015eko martxoaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1472

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 461/2014 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: AOR 461/2014.

Errekurtsogilea: Maria Cristina Queija Fernandez.

Abokatua: Julio Ignacio Martinez De Guereñu Garcia.

Prokuradorea: Paloma Bajo Martinez de Murguia.

Alderdi errekurritua: FCE Bank PLC-ren Espainiako sukurtsala.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-02-12an. Hona hemen epaitza:

1.– Partez baiesten da Paloma Bajo Martínez De Murguía epaitegietako prokuradoreak M.ª Cristina Queija Fernándezen izenean eta ordezkaritzan jarritako apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak 2014ko irailaren 17an emandako epaiaren aurkakoa (prozedura arrunteko 1197/2011 autoak).

2.– Partez errebokatzea aipatutako epaia: kondena 6.549 eurora jaistea eta auzialdian sortutako kostuak ordaintzera ez kondenatzea; gainerakoa berdin uzten da.

3.– Errekurritzeko ezarritako gordailuaren galera dekretatzea, ezetsitako errekurtsoaren kontuan sartuko da.

4.– Apelazio-errekurtsoko kostuak ordaintzera ez kondenatzea.

Cyrsa Rehabilitación de Edificios S.L demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala