Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2015eko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1021

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 25ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2015. urteko ekitaldian kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deia egiten duena.

Uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuak (EHAA, 160. zk., 2003ko abuztuaren 19koa) kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzen araubidea ezarri zuen. Dekretu horren 1. artikuluan ezarritakoari jarraiki, urtero egin behar da ebazpen batez diru-laguntza horietara biltzeko deia eta, ondorioz, bidezkoa da 2015. ekitaldiko diru-laguntzetara biltzeko deia egitea.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren 13.5 artikuluan ezarritakoari jarraiki, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-esparruari buruzko diru-laguntzetarako deialdia egitea.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deia egitea eta 40.000 euro gordetzea horretarako. Eranskin bakarrean jaso dira onartutako oinarriak.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ebazpen honetan zehaztutako diru-laguntzak Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (CE) Araudiaren menpe egongo dira (2013ko abenduaren 24ko EBAO, L 352. zk.); araudi hori Europar Batasuneko Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da. Diru-laguntza horiek minimis gisa sailkatzen dira; izan ere, pertsona fisiko edo juridiko jakin bati emandako guztizko laguntza ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa, hiru ekitaldi fiskaleko edozein alditan. Diru-muga horretatik behera, laguntzek merkataritzan eraginik ez dutela eta lehiakortasuna desitxuratzen ez dutela jotzen da, eta beraz ez dira sartzen Europar Batasunaren Ituneko 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honetan eta uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarrita dagoena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoa aplikatuko da –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori–.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 25a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

ERANSKINA
KANPOKO EUSKAL ETXEAK DAUDEN TOKIETARA BIRA KULTURALAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZETARA BILTZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Helburua.

Oinarri hauen helburua da kanpoko euskal etxeak dauden tokietara 2015. urtean bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deia egitea.

Bigarrena.– Zenbatekoa.

2015. urtean, 40.000 euro izango dira laguntza horietarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko aurrekontuan horretarako ezarri den aurrekontu-kredituaren kontura.

Hirugarrena.– Dotazioa eta ordainketa.

1.– Diru-laguntza joan-etorriko txartela, osorik edo zati bat, ordaintzeko izango da.

2.– Bi alditan ordainduko da esleitutako diru-laguntza: % 50, diru-laguntza onartu ondoren; eta gainontzeko % 50a, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian justifikazio-txostena eta txartelak ordaindu izanaren ziurtagiriak jaso ondoren. Txartel horiek 2015eko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira idazkaritza horretan, nahitaez.

Laugarrena.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Eskabideak honako helbide honetara bidali beharko dira: Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.

Eskabideak, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein eratan aurkeztu daitezke, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazketa aintzat hartuta, betiere.

2.– Eskabideak egiteko, oinarri hauekin batera datorren inprimaki eredua erabiliko da. Inprimaki hori Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian edo www.euskadi.eus/euskaldunak web-orrian izango dute eskura interesdunek.

3.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Burutu nahi den ekintza azaltzeko txostena, dokumentazio grafikoa erantsiz.

b) Euskal etxeekin, etxeon federazio edota konfederazioekin adostutako biraren azalpen zehatza eta non burutuko den.

c) Eskatutako diru-laguntzaren aurrekontu zehatza, eurotan.

d) Proposatutako jarduerak Euskadin izan duen arrakasta eta eragina (sariak, ekitaldi kopurua) justifikatzeko dokumentuak.

e) Eskatzailearen NAN edo IFZren fotokopia.

f) Estatutuen kopia, elkarteak edo enpresak izanez gero.

g) Bira kulturala egingo den euskal etxe, etxeon federazio edo konfederazioekin adostu dela ziurtatzeko agiri idatzia.

4.– Eskabidea eskatzaileak izenpetuko du, eta, diru-laguntza elkarte edo enpresa batek eskatzen duenean, legezko ordezkariak.

Bosgarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.– Eskabideak baloratzeko eta diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

1.– Diru-laguntza esleitzeko lehiaketa erabiliko da, eta Ebaluazio Batzordeak gehienez ere 10 punturekin baloratuko ditu proiektuaren honako alderdi hauek:

a) Kanpoko gizataldeen arteko biran kontratatutako ekitaldiak.

b) Programaren balizko hartzaileak.

c) Eskatutako diru-laguntzaren aurrekontuaren egokitasuna.

d) Jarduerak Euskadin izan duen arrakasta (sariak, kontratatu diren ekitaldiak).

e) Jarduerak tokiko euskal gizataldearentzat duen garrantzia.

f) Euskal etxeetako gazteen parte-hartzea.

g) Generoaren ikuspuntua.

2.– Edozein diru-laguntza jaso ahal izateko, 45 puntu lortu beharko dira, gutxienez.

Zazpigarrena.– Ebaluazio Batzordea.

Uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordean honako kide hauek izango dira:

– Asier Vallejo Itsaso jauna, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, edo hura eskuordetzen duena, batzordeburua.

– Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikaria, bokala.

– José Manuel Meaurio Antón jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikaria, bokala.

– Andoni Martín Arce jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikaria, batzordearen idazkaria.

Zortzigarrena.– Prozedura ebaztea.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak ebatziko du bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deialdia, Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena ikusita.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala