Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2015eko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
975

EDIKTUA, kalte-galerengatiko kalte-ordainen gainean bideratutako 919/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, Eduardo Angel Petreñas Tamayo-k eskaturik, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoren, Ciurar Dacian-en eta Daniel Milosiu-ren auka, 919/2014 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da. Bertan epaia eman denez, honakoak dira –hitzez hitz– bere idazpurua eta epaitza:

222/2014 EPAIA

Epailea: Ana Garcia Orruño.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko abenduaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Eduardo Angel Petreñas Tamayo.

Abokatua: Victor Martinez Lopez.

Prokuradorea: Rafael Bustamante Martin.

Alderdi demandatua: Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa, Ciurar Dacian eta Daniel Milosiu.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kalte-galerengatiko kalte-ordainak.

EPAITZA

Eduardo Angel Petreñas Tamayoren izenean eta ordez Rafael Bustamante Martín epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa, Ciurar Dacian eta Daniel Milosiu kondenatzen ditut solidarioki 427,43 euro ordaintzera, eta Partzuergoa Aseguruaren Kontratuari buruzko Legeko 20. artikuluan aurreikusi legezko interesak ordaintzera. Sortutako kostuak, halakorik bada, demandatuei ezartzen zaizkie.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epai hau, bestalde, alderdiei jakinaraziko zaie legezko eran.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta Ciurar Dacian eta Daniel Milosiu demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko otsailaren bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala