Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2015eko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
803

EDIKTUA, prokuradore-kontu bati buruz bideratutako 1007/2012 prozeduraren ondoriozkoa.

Zibileko ZULUP - Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Prok.ktua.2L 1007/2012.

Alderdi demandatzailea: Alfredo Aja Garay.

Alderdi demandatua: Luis Modesto Arias Mediavilla.

Gaia: abokatuaren kontua.

Aipatutako judizioan, honako hau dioen ebazpena eman da:

1.– Alfredo Aja Garay prokuradoreak eskatuta Luis Modesto Arias Mediavilla-ren aurka hasi den prozesu hau amaitutzat deklaratzen da, 827,82 euroko zenbatekoagatik.

2.– Hartzekodunak betearazpena agintzea eskatzeko idazkia aurkeztu eta gero, erabakiko da.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, dekretua gauzatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala