Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2015eko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
801

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espedientean burututako 1060/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratua.

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, segidako traktuari berriro ekitearen gaineko 1060/2014 jabari-espedientea bideratu da Jose Carlos Lacalle Espadasek eskatuta, finka hauek inmatrikulatzeko:

Landa-eraikina, erabilia landa-etxebizitza eta trasteleku gisa eta korta-borda-lastategirako (Arrabal kalea 7, Antoñana, Kanpezuko Udala, Araba); etxebizitzak, eraikitako 94,16 metro koadroko azalera du, eta trastelekuak 66,92 metro koadrokoa, eta korta-borda-lastategiak 67,14 metro koadrokoa. Etxeak beheko solairua, lehenengokoa eta ganbara ditu. Honakoak ditu mugakide: Iparraldean, Nuria Gómez Echagoyenen 463 partzela, 2 poligonoa, eta Victoria Margarita Pipaón Pérez de Mendiolaren 465 partzela, 2 poligonoa. Hegoaldean, ekialdean eta mendebaldean, berriz, kalearekin.

Katastroko erreferentzia: 2 poligonoa, 464 partzela.

Inskripzioa.– Vitoria-Gasteizko 5 zenbakiko Jabetza Erregistroan daude erregistratzeko moduko aurrekariak: Kanpezuko 4374 liburukia, 82 liburua, 130 folioa, 5.963 finka, 2. inskripzioa.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nor diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, euren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu eta hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 29a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala